31. or. aur.
1185
1
Çegaiti beguiratu gura ez doçu
çugaiti nola nagoan cantaetaz
bioçau jo deustaçu anech flechaz
nigaz conturic eguin nay ez doçu
beguira eguiçu çer eguiten doçun
nuen contrata nola oyta çabilçen
amoreac çer deusan çuri aguinçen
belarrioc yrecaçu eta dançuçun
2
Donçella guztioi deustet aguinquetan
daguiela amoraduoc ondo artu
onegaz linda guztioc beucae contu
çerren joango nax neurau escaetan
curela yfinico dot estuetan
baldin da mandamentuau goarda ez badez
nic au erraz daiquet neure partez
asi banadi amorez conbatietan
3
Amoreac ençun doçu ene laztana
oy bere mandamentuan çer dioan
apa bat baneydiçu ao goçoan
bacusu ene fedea firmea dana
donçellea arren eguiçu ene esana
Alboan: Lado V.M. reçibi
y con ella me olgue
Echabe
|
orrialde honen faksimilea gizpukoakultura.net-en |