30. or. aur.
1184
Ezkerreko zutabean: Ene laztana ene lindea
banago beti gaxoric
ene negarrau encun eguicu
badoçu borondateric
çeure bioça bera bequiçu
badoçu piedaderic
oy ni onela penaetan
ez doçu errazoaric
ni çugaz amoraduagaiti
eztaucat nic bearric
çegaiti ene escuan ez zan
eguiten beste gauçaric
neure bioça or dauçaçu
ondo cateaz loturic
libertadea aregaz dago
ni barriz beti bacarric
pensamentuau daucadala
çuregan enclabaduric
neurgaz secula eguiten ez dot
çuregaz baxe conturic
çuc barriz nigaz ez daucaçu
bapere memoriaric
secula oyta ez badeusut
eguiten serviçioric
causaetan dau ez jaquiteac
çure gogoco barriric
bestela bere nigan ez dago
çurea ez dan gauçaric
çure yçenaz oyta daucat
guztiac senaladuric
çugana deudan amorioac
oy yñon ez dau caburic
Eskuineko zutabean: Oy çugan barriz piedadeac
secula comiençuric
linda damea erruqui nauca
ez dodan guero culparic
çu lacoagan ez leuque bear
crrueldadeac parteric
amoreorrec eguin ez oy dau
curelez confradiaric
oy çuc ni ondo trataetaco
asco da nigan causaric
amore poderosoa jauna
ni belaurico jarriric
mesede baten esque nagoçu
ez bea jaco bervaric
damacho baten amore minac
narabil desterraduric
ene bioçau a serviçeco
jarri çan obligaduric
secula ondo arçaiten eztau
oy nic desodan gauçaric
secula goardaetan eztau
oi çure mandamenduturic
estimaetan ezertan eztau
oi çure serviçariric
onetan çuri equiten jaçu
oy asco agrabioric
dama curelau arren efinçu
oy ondo gaztigaturic
secula bestec oy eztaguian
arrtu atrevimenturic
conjuro gogorr pare baga bat
daucat ordenaduric
otorgaduco deustaçula
asco deut esperançaric
asi gura dot çuregan jauna
oy baiez confiaduric
|
orrialde honen faksimilea gizpukoakultura.net-en |