27. or. aur.
1181
Mundu guztian orain ez dago
guiçon contentuagoric
oyta nola ni orain nagoan
çeruco jaunac guraric
çazpigarren ylabetean
urteje onau sarturic
yru egun cunplidu baga
oy setienbrec emunic
çeña çan egun aleguerea
ene laztanac guraric
ene laztanac guraric eta
neurc ala trabajaduric
amore poderosoa jauna
asco deusut esquerric
çu serbiçeco ez jat faltaco
secula borondateric
denpora baten lotu ninduçun
catea fortiz batequin
jaun çerucoa alabadu çe
orain banago libreric
donzellacho bat ecusi neben
lindea parebagaric
oy neure bioz amorosoau
ydogui çidan bertati
neuregaz neben libertadea
eroan çidan berequin
10
Esen badaguie eztaoçeela
aleguere baxe secula triste
nic dioc egun dala aratixte
Eskuineko zutabean: Egun batean nendorrela
bide estrecho batean
escu batean necarrela
calçaidu usez erro dela
çaldi on baten gañean
Banecarren escu bestean
listra onezco darrdoa
adarrga on bat arrzoean
arrnes fortiça gorpuçean
coraçaacaz cascoa
Conpaniaçat tristurea
ascotan leguez arrturic
guiaçat barriz benturea
baneroean echurea
chitez guztiau galduric
Neroeala forma onetan
bioçau guztiz tristea
nic ez nebela pensaetan
guero necusen gauçaetan
erratu neben bidea
Rribera baten eldu ninçan
guztizco aleguerea
neure buruau gora neçan
dama ederr bat topa neçan
autoridadez betea
Neurau exilic nengoala
berac esadan berrbea
ongui etorri çareala
errazoa da dasadala
guiçon armatu gaztea
|
orrialde honen faksimilea gizpukoakultura.net-en |