15. or. aur.

 

1159

 

Gugaz etorri nai badoçu

erraz daiçu ecusi

donçella linda damaric asco

munduan parebagaric

joan ninçan da ecusi neben

asco donzella galantic

conçiertu conçertaduaz

oyta guztiac jarriric

rretulo bat ecusi neben

canpuaen alde bateti

urregorrizco letra baçugaz

egoan escreviduric

eoçen begui ederric asco

aren aldean jarriric

nungo direan esaten dave

alcarri beguiraturic

Oçaetaço bandereagaz

oyta gu gara etorri

yguzquiaren aldean dago

gure onrrea jarriric

geure açean guc darabilgu

mundua catigaturic

goitixeago ecusi neben

beste alderuz eguinic

donçella flordelisaric asco

guztiac gorriz jançiric

gaztelu Gebaracoan gara

gu biçi defendiduric

 

Alboan: Francisco Lopez de Luçuriaga donzella

 

 

—orrialde honen faksimilea gizpukoakultura.net-en—