- Bilaketa egiteko, gaur egungo grafia erabili behar da: «itxi» eta ez «ychi». Grafiaren moldaketan, ez dugu «tz» edo «ts» letra-multzorik ondorioztatu. Beraz, «eusan» edo «zorroz» bilatu behar da.
- Erderazko testuak bazter utzi ditugu.
- Bilaketa hitz literaletan egin daiteke, edota lemetan. Erabilitako lematizazioa eskuz eginda dago, eta lema guztiak euskara batuan ere bila daitezke: emaitza bera izango da «edugi» edo «eduki» bilatuta, lemetan eginez gero. Denera, 4.302 euskarazko berba desberdin daude eskuizkribuan, eta guk 1.515 lematara ekarri ditugu. Lematizazio hori, dena dela, hobetuz joango gara aurrerantzean, guztion parte hartzearen bitartez.
- Bilatu nahi den testua hitz oso bezala bila daiteke, baina baita hasiera, bukaera edo osagai soil bezala ere.
- Aurkitutako hitzak euren testuinguruan bistaratzen dira. Orrialde bakoitzaren transkripziora joateko aukera ere ematen da.
- Emaitza zelan ordenatu hautazkoa da, alfabetoz edo maiztasunez.
- Bilatzaileak ez du letra xeheen eta larrien artean bereizketarik egiten.
Susa
literatura argitaletxea
|