www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborarien abisua
Jean Pierre Xabalgoiti
XVII. mendea

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: "Monjongo Dassançaren Laborarien abissua (1692) eta honen bi aldaera ezezagun: Jean pierre Chabalgoityk idatzia (XVIII.m.) eta Bertrand Goyenetcheren Marechalaren liburia (1831). Aurkezpena, edizioa, oharrak eta hiztegia, ASJU XXXIII-1, 1999, 239-304.

 

   

Jean Pierre XABALGOITI

(LABORARIEN ABISUA: Eskuizkribua)

Barkoxe, XVIII.m.

 

 

[1-10 or. Falta dira]

 

hori egin bezain sarri har ezazü laur ontza neprün bihi era beste laur ontza konstantinopolitana eta ontza bat nefar gaitz larritik eta hurak algarreki onxa xeheka eta pintubat huretan onxa herakitürik doi hoztü denian emozü idiari hartarik edatera eta ezpada lehen aldian idia sendotzen kontinia ezazü zonbait egünez suitan.

 

 

6

Idiak sabeltarzüna dianian zer egin behar den sendotzeko

 

        Ezagütüren noiz dian eritarzün hura imoretan ordenariozki eta ordian eztizozüla eman jatera ez eta edatera, bige edo hirur egünez zonbait mahartze osto baizik eta hurak ere arduan trenpatürik eta mirra gütibat arduan trenpatürik emozü idiari edatera.

        Eta gero hirur egünen bürian presenta izozü plan-plaigtaiña edo kamamila edo zamari büztan deitzen den belharra.

        Eta ondoko egünetan gogua eman izozü edatera emaitian emozü erramü ostuareki trenpatürik hogei eta laur orenez edo bestela heraki erazirik erramü ostueki doi hoztü denian zonbait egünez idiari edatera goizean barurrik.

 

 

7

Idiak erorteko mina dianian zer egin behar den

 

        Idia ezagütüren düzü bere maneria partikülarretatik jesto eginen dü, ahua okhertürik, zankhoak ere ahotik baruxa dukola, eta bigüa edo hirur orenen bürian, deus ezpeilü bezala jaikiren da, eta ordenarizki eritarzüna ükheiten dizie bi hilabetetarik bi hilabetetara eritarzün haren sendotzeko.

        Har ezazü pintubat ardu hobenetik eta astoaren zankoko azazkülütik eta idiaren belarreko ezürretik limatürik ontza bat eta onxa xehekatürik trenpakhin hartarik idiari edatera hogei egünez goiz oroz emaiten deriozülarik barurik ahotik behera idiari.

 

 

8

Idiaren kolpien eta erorten direnian sendotzeko zer egin behar den

 

        Noiz ere sendi beitüzü idia erori dela eta badiala inflamatione eta kolpia den lekhia, hur hotzez onxa freskatüko derozü eta gero urin hotzez bereka izozü edo urdakhiz, eta gogortia bada ezin haboro hun dikezü seiñatzia bertan sendotzeko.

 

 

9

Idiaren leher düren edo doloren kontre zer egin behar den

 

        Har ezazü ahürbat li-azi eta beste ahürbat kamamilla eta hurak onxa heraki erazi pinkubat huretan eta makhila batez lahas bulia bezala, eta gero oihal batetan ezar enplastü hura non ere baitü leherküra edo hanküra edo orano gogortarzüna sendi beitükezü idiari.

 

 

10

Idiak litiketarik erranura aztüra denian zer egin behar den berhala

 

        Dirisketako erranküra hori gaitz da idiari egiteko mobimentü handian kontüan hegiteko.

        Bena halere egiozü lehenik hur beroz manjeteraren ükhüztia eta gero belhar ürin hunez fretatzia eta ordian idoki itzazü thegüi hartarik: urdiak, behor eta beste kabale suertiak salbü asto zonbat amorekatik eta harzara eman eztizen eritarzün.

 

 

11

Idiak erraiak gastatürik dütienian zer egin behar den

 

        Har ezazü hirur ontza thürmentina eta eremedi hura: haur baten eskiaz idiari gibeleko aldetik sar erazi izozü ahalik barnena thürmentina hura.

        Edo ezpadüzü thürmentinarik egiozü gantz gezaz edo ezpere urin hurez hustü gabe hirur goitzez.

 

12

Idia eztülez alakatürik denian zer egin behar den

 

        Har ezazü ahürbat hisopa eta hura heraki erazi pinta erdibat huretan eta gero iraz eta eman edatera eta ordian emozü phorrü osto ahürbat xehekatürik onxa eta garagar irinareki batian hurian trenpatürik.

 

 

13

Idiak baxa labür denian zer egin behar den

 

        Egiozü beharrietan xilo eta gero helebore deitzen den belharra xerka ezazü gargandilla beilü bezala eta harek sendo eraziren dü labürski.

 

 

14

Idiak alamaketan min dianian zer egin behar den

 

        Ezagütü düzünian idiak alamaketan ornaua doloriak dütiala, har ezazü hirur ontza alzipre eta hura eraki ezazü biñagrian eta gero onxa xehekatürik idiari ezar izozü doloria dian lekian.

        Bestela aldiz seiña ezazü almaketako zaiñetik eta gero phrorrü ahürbat hurian onxa herakitürik hartarik emozü pintu bat aldian idatera sendo arthio.

 

 

15

Idiak lüpiaren kontreko erremedioa nola sendotzen den idia eta zer egin behar den

 

        Lüpiaren erremedirik hobena düzü phikatzia eta gero burra freskez zauri haren fretatzia eta goiz arrax oroz kanbiatzia eta freskatzia.

 

 

16

Idiak golardua edo lephua hantürik dianian zer egin behar den.

 

        Idiak golardua dianian lephoan dikezü eta uste badüzü badila matheriarik xilatüren düzü burduiña gorri batez eta gero emozü xilo hartara asün zain gütibat eta gero seiñatüren düzü behari gibeletik edo bellarretik eta izanen da sendorik.

 

 

17

Idiak hantürik denian zer egin behar den

 

        Behar düzü ükhen ürrüts tartabat beso baten üngürünia lüze eta haren büria li apür batez üngüratü eta plegatü eta onxa ollioz edo bestela urin hotzez berekatü eta idiari gibeletü sar izozü errain kürütxiala drano.

        Eta ez haboro eta gero paseia erazi ezazü idia eta orano denbora berian barra batez bidek barraren bi bürietarik lothürik onxa sabella bereka izozü.

 

 

18

Idiak zonbait ainharba edo animal gaizto jaten dianian zer egin behar den

 

        Idiari emozü lehen beno lehen behi ezne edatera edo ezpere egizü phiko malatüz arduareki egos erazirik, emozü pintubat aldian edatera sendo artio idia kontinia.

 

 

19

Idiaren hanküren sendotzeko zer egin behar den

 

        Har ezazau ahürbat andere dana maria arrosaren thipula edo lilia eta beste ahürbat konstantinopolitana eta hurak onxa egos erazi biñagrian eta gero ezar enplastrü hura oihal edo larrü batetan hanküra dian lekhian eta laster xilatüren ziozü eta lehertüren zaionian xahat izozü zauri hura urinez edo phixaz goiz eta arrax oroz sendo arthio.

 

 

20

Idiaren zankhoak hantürik dütienian zer egin behar den

 

        Har ezazü zonbait ahür sabiko osto eta hurak onxa heraki erazi urinin, eta gero ezar ezazü oihal edo larrü batetan enplastü hori, era ezar izozü idiari hanküra dian lekhian eta süitan hun dükezü hotzzik ere enplastü hura.

 

 

21

Idiak aztapar edo axür hoinñin min dianian zer egin behar den.

 

        Ordian idiaren aztaparra lantzeta batez xehekatü behar ziozü aphür bat barna eta gero erra izozü phiko hura, ahal bezain arhizki eta gero urinez onxa freta sendo arthio zoinbait egünez.

 

 

22

Idiak axür hoiña kolpa-kolphatürik edo amürratürik dianian zer egin behar den.

 

        Lehenik behar dizü hoing hark onxa zhahatü fondamenila drano eta gero urina zihuareki lahastekarürik goiz arraxetan onxa fretatü bost edo sei egünez eta orano kontinia izozü arduz edo biñagrez ezti gütibareki lahastekatürik sendo arthio.

 

 

23

Idiak barrabillak hantürik dütinian zer egin behar den

 

        Har ezazü klera gütibat eta hura biñagriareki nahas eta egin enplastü edo drogabat eta gero harez bereka izozü hanküra eta idortü denian bereka izozü berriz gantz gezaz goiz eta arraxetan edo orobat p(o)txo baten behasünaz edo urde minez bereka izozü laster sendoren ziozü.

 

 

24

Idiak adarra hausten dianian zer egin behar den

 

        Ordian behar dü biñagrez gatzez eta ollioz onxa freta izozü adar lekhia eta gero gantz urinez eta erreziñaz algarreki lahastekatürik, harez onxa freta izozü sazpi egünez goiz arrax oroz.

 

 

25

Idiek begiak hantürik dütienian zer egin behar den

 

        Egizü enplastia garagar irinez eta ezti gütibateki era gero harez onxa bereka goiz arraxetan.

        Bena nula eztia dela kausa ülliek fatigüa beliroie bereka izozü begi ingürüniak alkatrenaz edo urinez ... goiz oroz.

 

 

26

Idiak begietan xuria dienian zer egin behar den

 

        Har ezazü sei armuniak gütibat eta ezti gütibat eta gero lahas algarreki eta hartzaz onxa bereka edo bestela orobat gazna zaharraren zizkaz edo herhauxaz axa lekotik.

 

 

27

Idiek begietan nigar dienian zer egin behar den

 

        Egizü enplastia garagararen irinaz eta harez bereka izozü onxa goiz arraxetan, eta bestela basa arrosaren zaingüa ardu xurian herakitürik eta ezti ezaririk bereka izozü.

 

 

28

Idiak thiña dianian zer egin behar den

 

        Har ezazü ahürbat khedarre eta ahür erdibat sofre lili eta laur baratxuri bürü eta hurak algarreki onxa xehekatürik freta izozü idiari thiña dian lekhia hirur goitzzez era egün hetan bustatzetik begira.

 

 

29

Idiak aldüra edo larrüdüra dianian zer egin behar den haren sendo erazteko

 

        Har ezazü kalitz onxa huntietarik eta jorrietarik eta hurak zetabian onxa igaren onduan haren erhauxaz onxa fretatzia.

 

 

30

Idiak süge usukien edo phozu erabiatiaren kontra zer egin behar den

 

        Bereka izozü usuki hura ollio jenebrez edo bestela har ezazü laur ontza sablu zaharretik eta gero pintubat biñagretan hura onxa hurt erazi eta harez onxa xahat izozü onxa usukia hirurretan.

 

 

31

Idiari golardoa dianian zer egin behar den sendo erazteko

 

        Eritarzün haren erremediorik lasterrena mihi petik seiñatzia eta gero phorrü ahürbat kapis, sabina, morszeaus, diabolios, algarreki herakitürik eta gero irazirik edatera emozü idiari hur hartarik.

        Eta gero ontzi batetan ardu hobenetik li-azi maris, hauxareki nahasirik, egizü enplastia eta gero harez onxa bereka lephua.

 

 

32

Idiari azazküliak erorten zaitzonian zer egin behar den sendotzeko

 

        Har ezazü thürmentina ezko holliti eta ezti ontza bedera eta hurak algarreki hur erazi dütüzünean fitez ezar izozü idiari aztaparrian.

 

 

33

Idiak odolez phixa egiten dianian zer egin behar den sendo erazteko

 

        Ordian idiak eztizü deusere edan behar, bena har ezazü hirur ontza artho irin, eta triagua eta pintu erdibat ardutan heraki erazi eta hartara emozü sofre bilhobat eta edari hartarik emozü idiari edatera hirur egünez goiz araxetan eta sendo arthio kontinia izozü.

 

 

34

Idiak ezin phixa egiten dienian zer egin behar den

 

        Idiak phenatzen dira ebiltian ezin phixa egiten dienian, seiñatüren düzü mihiko zaiñetik eta gero hirur goizzez edan eraz izozü ardu xurian lahastekatürik ollio hunetik eta ezti gütibat süian epheltürik amoderatüki.

 

 

35

Idiak harria dianian zer egin behar den

 

        Noiz eta ere ezagütü beitüzü idiak harria diala phikatzia da eta idokitia hobena eta segürena, bena ezpada posible amenx emozü erremedio haur, har ezazü bi ontza millü marin eta erro ontza laur dinbat espezia itze eta haren erdia piper eta gero hurak onxa xehekatürik emozü idiari edatera ardu ephelian eta kontinia zonbait egünez aitzinna.

 

 

36

Idiak bereitidüra dianian eta gogortürik denian zer egin behar den

 

        Aski düzü malbaren egostia bürriareki lahasirik eta hartarik edatera emozü zortzi egünez eta natüra ere bereka izozü hur hartarik zonbait goitzez.

 

 

37

Idiak mihi ondua hantürik dianian zer egin behar den

 

        Ezagütü düzünian idiak mihi ondua hantürik diala, denborarik galdü gabe xila izozü mihi peko zainnegti, bürduiña gorri batez edo bestela lanzetta zorrotz batez eta idokozü odol aphürbat eta gero zauri hura freta izozü ollio hunez eta gatzez algarreki lahastekatürik eta kontinia izozü.

        Amorekatik kanporat juan dakhion hur hura eta thenpora hartan jatera emozü idiari belhar fresk, eta ezpadü apetitürik emozü arrautzebat, ezti güti bateki hur ephelin edatera eta hantik aitzina emozü zonbait gaiez bihi jatera edo askari mestüra prestetik alxatütik.

 

 

38

Idiaren erraiñeko minaren sendotzeko zer egin behar den

 

        Ezagütüren düzü plaiñü egitetik eta partikülazki traiña eratziren derizo zankhoak zointan ezin heda beitizatke edo hedatürik badütü ezin bil beitizatke alphée-etarik ere ezin balia daite eta büztana ere ezin zotüla ez eta biribilka eta haren gerrentzia ere josia date eta gibeleko traina ere osoki desgisatia e... enkas eta inflamationerik badü phüntü eta kasü hartan eta orano pixa odolla üdüri eta dena ere güti eta grado hartan hanitz iraiten badü eztate harez hunik.

        Besta ezpadü garridüra baizi idoki izozü odol gütibat seiñatzen düzülarik almaketarik eta phorrü ahürüta bat hur xahü batetan trenparürik eta hur hartarik, zortzi egünez emozü idiari edatera barurik.

 

 

Lüpe belxaren erremedia

 

        Lehenik zinex seiña odola aphür butilabat ardu beltz godeletbat binagre askoz ahürtabat nefar gan ahürbat baratxuri xehekatürik ahürbat xerment haux eta ahürbat kherra de egosirik iraskina ahotibehera eman.

 

Lihaxi xaxüta bat egosirik minen gañen hezi hanküra ageri bada.

 

 

39

Borda edo thegi eta kabalen egon lekhien parfümatzia aire edo khozü gaiztuen kontre

 

        Noiz ere sendi beitüzü kabaletan aire gaizto edo theiütarzün hetarik hartüko düzü gaitz haren kontre hun diren eremedioak zoin beitirade ontzabat intxentzü eta beste ontzabat sofre eta bi ontza erreziña eta hurak algarreki lahasi dütüzünian ezar izezü xofeta batetan inkhaz aphürbat süiareki eta khe hartzaz berritan borda edo thegia üngüra eta kontinia drogak akaba hartio parfümatzia,

        Eta hura egin bezain sarri har ezagü ahürbat eramolia eta erramü maiorana eta kamamila.