www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Porru salda
Ignazio K. Nuņez Arizmendi
1912

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Gipuzkoako Foru Aldundia: Porru salda (bakarrizketa), Ignazio K. Nuñez Arizmendi. Euskalerriaren alde, 1912

 

 

   

Euskalerriaren alde'k argitaratua

 

DONOSTIA'N

MARTÍN, MENA Y C.ª'REN ETXEAN

Fuenterrabía, 14 beko gelan

1912

 

PORRU SALDA

BAKARRIZKETA

 

SARRERA

        Gela apain bat iruditegian. Frantzes apaiñen eraz jantzita azaldu bear du bakarrizketa esaten duanari; izkeran ere argi agertu bear du España-ko erder ondo eztakian frantzesa dala izketan ari dana.

        Señojes; Jespetable publico: Tengo el alto honoj de pjesentaj los tjes pejsonajes que han donado dan tudo le mondo una gjan acontecimiento tje sensacional. Aloj mon tjabajo Señoj, cet de una gjande impojtancia ajtistica, jealmente no por la elegantzia de la vestimenta pojque tengo todavia dan la fronteja tuods los mios; chiquito maleta me bien pojque la cajactejizacion mimica é la pjonunciacion bask pouj mua sont gjan obstaculo é inconvenient. Aloj mua he ajibado de Paris pour Montoban, Tolouse, Apje, Bordeaux, Bayon, Biajitz, San Jean de Luz, et le Enday... voila.

        Yo no sabo hablaj an español é non conocse pli que tjúaa palabras en bask... ce za... aloj... «mutuj beltz» «bisaj aundi» é «ajayua» é poj eso Señoj cet muy dificil puj mua. Me bien; espejo... de la... de la... de la (coman se dice pa) de la benevolencia del publico ilustjado é jespetable, una sinceja aceptación de mon tjabaill é yo soy siempje á la votja disposición; tusuj á la votje Mesieu.— Dame Voila.

 

JEOLIMO

        Iruditegiyan lengo gela. Gure baserritarrak bezela jantzita agertu bear du atal ontan, bakarrizketa esaten duanak. Barrutik asiko da izketan.

        ¿Yo?.. ¿Yo?... ¿Yo?... Yo mas corrido que tu... ¿Tu, tu, tu? Bamos ombre, caballero, no me riga V. flanflinas; yo estaro más que tú en toros partes, (Irten bedi iruditegira) tartes y zirikitartes. Me choca salero! ¿Por que ser Ingueles mea desiro pues que agamos apusta porquel más estaro en muchas partes que yo poco?

        Yo estaro... Yo estaro... Yo estaro... Estaro en la Praintzia aserca la Inglaterra en la biajación de hijo. Estaro gerrarte ondo en la España, Aizkorri, Aalar, en Flanflona, y la San Saatián Donostia.

        Estaro traena-Pello, txiki erdi, lapur menta, manyubia menta, sesiyo y moskor menta.

        Estaro praikasión, en prika de la majinaria de la nueva sistema en la inventasión.

        Estaro Aizpitia aizkol apustu de Atxumerriya y Elgoibar iridema con con Bizkaiño.

        Estaro en la Cuba, Guardia-sivil errejimiento de la impanteria cuarto botillones con el Sarkento Biñagres y arrantxo sin koipe y errasión sin biño.

        Estaro Santo Cristo de Lezo, Amabirjiñ de Arantzatzuko, Itziar y Guardalupe.

        Estaro veinte días kartzel y cuarenta misirikordia.

        Estaro con kepe de mío, con eskirbaos, notariaos y aogaos, en custion Difutacionaos yAyntamentos.

        Estaro de opizio karpintero, albañillero, bota konpontzalle, ustar gille, opill saltzalle y kantero en Ilesía con organero buen vos.

        Estaro sin mujer, con mujer, y otra vez sin mujer y mejor.

        Estaro sin diñero y tamien con diñero; poco tiempo y ahora tan poco.

        Estaro contiñuo buen umore.

        Mundo, mundo! ¿para qué mundo? ¿y para qué diñero? con diñero biño y con biño... ai!... con biño castellano sí buen umore; un poco, txirriki txarraka y poco begibista; un mucho dinbili danbala y Italianero, Ingalaterriano y Praintizano toro hablar ¿e musiu? Didon... ¿bulebu gonbirar biño? (Sartu bedi).

 

PELLO TRAKU

        Iruditegiyan lengo gela bera. Pello Traku euskaldunen eraz ondotxo jantzita.

        Gipuzkoako errietako euskera nolakoa dan jakin bear nuala ba, ta or ibilli naiz erririk-erri bueltaka. Mutillak! Danak ikasi nai dituanak bazeukak zer ikasia.

        Azpeititik asi nintzan. Zer aditu nituan nik an? (Azpetiarrak bezela itzegiñaz) Saltxia diagu gaur ere. Tripia ondo izan ezkero etziok ardura... Ze arayo eingoepa?... atxuak babie bakarrik ematen ziguk eta... babie baño sopie obie, txuletie gañien duela?.. Bai, amak emangoik sopa legorra. Aisak Iñasio... nungo iskuak dituk aurten Sanisiotan? Bai Azpeitian bzekiagu zer dagon: proseziyan Erretorien onduan ta gabeko amabitan taberna suluan... Alaek eta?... bai baña alare i... Aispitiarra beti Aispitiñ. Ori dek sarrerie ein duena iskuak!... Errepayok Iñisio.

        Irundarrak neri izketan asitzen zaizkitanian, ni dantzan. (Irundarrak bezela) «Ikusi uzu?... ezin dugu, ezin dugu iñoiz bezela egin dirurik! Bertako santu gutxi aldaretan Irunen. Irundarrak alkarrekiñ eziñ dire konpondu. Irundarrak langilliak diré biñon Donostiri ez diyote begiratzen ongi. Aberatsak baitere ta aundi egin nai, aundi egin nai».

        Juan zaitezte Bergarara. (Bergararren antzera) «Berbetan ezbadakik ago isillik; aik ezdakite izketan ta guk ere ez berbetan... Mesia ikusiuk ala?... Zelatan dago Agrosiñ?... Txapela barik zer dabillek gizona?... Estuk pensatzen juisiñuan sartzerik ala?... Bergaran be ardaue ugari izan ezkero ajola gitxi iñoi».

        Eta Zumayarrak. (Zumayarrak bezela itz egiñaz). «Zein gerala uste ete du orrek... ederki emane! Ara domanuel katalujuakiñ non tzioken... Itxaso aundiya altziok barruan.i?... Usarruenea guasen!... Getarira zertara juan bear dek mutill?... masallekon bat artuko dek!».

        Eta Ayearrak? (Oyen antzera) «Atxurreen gogotik egin dare badaukagu pranko lan. Etxekuandree. Goizeko iruretan tera giñan astook aurreen artuta gari ipiñtzea, Etxekoandree! Ook istilluuk ikkusi ditugu... ara ba; gure basoon etzeen egiña dago muarriya eta ganeuntzen erreka txindurkak patitzen du illarragorrikoo eta guree, eta ezgenauke nai okerrik, orra. Artook ezerezeen gelditu zaikiku aurten; arbiik pulamentu eskaseen datoz; gariik ere iñoiz bai obeek. Aurtengo neguun gur ealdeko nekaazriik istillu gogorren dare. Sortzi-iñ beiñ bakarrik ardoo ernada pasa beerko».

        Eta Seguran? «Seguran len ziren gizonak; ez oraiñ... ene ta! Zeamatio altzatoz? Mielinok zer diyo? Aspaldian etxe-aldetik zera, Maisepa... Seguratio ezer ez dezuba eramango... kuanto? Tartea ta kkulaikeek bai beñepen».

        Eta Oyartzunen? «Ez altzute joan ber Sanistebanetan? Kastrokiñ egondu altza? Altzibartik Iturriotza pasatu gara. Gasuak orra, Oyartzuenen ezdugu oraiñ beltzik, denak zuritu dira... Arrosela priskua!».

 

JOSE BURRUNTZI

        Orain ere lengo gela iruditegiyan. Jose azalduko da lastozko txapel ta esku makilla berekin dituala, ondotxo jantzita. Jostunak ibiltzen dituzten gai ta tresnak izendatzean, emakumien antzera itzegin bear du.

        Jesus Mariya ta Jose! Nere biyotza gaztan bera baño beraago jarri zait; urtu biar du; len biguña nuben eta oraiñ badijuakit samurtasunaren poderiyoz goitik bera isuriyaz. Nik zer egiñ bear det? Nere andregai Josepa, eta berak diyonez nobiya Pepita!... Donostira etorri nintzanarekiñ batera sartu zizkidan bi begiyak nere begiyetatik barrena gibela ta baria pasa ta biyotzeraño eta egiya aitortzen dizutet... lapa banu errezago libratuko nuke.

        Baña bere piñagua izan baratzubiya baño, ta ni, diyonez, bastua, ordinariyua eta pindu egin nai nau tal para cual izateko. Donostiko Alkatiak baño obeto omen daki erederaz eta euskeraz berriz denetan elegatiena.

        Piskat berandu antxean etortzen bada, esaten dit: Dispensatu molestiya. Eta gero galdetzen dit: ez alnago polla elegantia ta sinpatika? Nere euskera zarra omen da... ara. Kankallua, eta berak erakutsiko omen dit euskera berriya palabra elengatiekiñ, baskuentzez, kastillanoz baño fazillago egiten omendu eta... de por sí aprenditu omen zuan kastillanoz. Perfectamentian bibtuko omen gera, korasoi blanduan paresera demostratzen diyotelako kontratienporik ez bada. «Te quiero»rik esaten ez omendakit eta deberas manifestatzeko balorerik ez omen daukat.

        Jostuna da, berak diyonez modista, oso lista, eta nik ez dakit baña iruritzen zait modisto egiñ nauela oraiñtxen; nastu dit oso buruba, bere modisteri eta konfesiyoko kontuakiñ... Batzuetan dakar, bolante raso de tul con entre dos lila; bestetan, tersiopelo de piqué con gasantes de bola... Gaur goizekua petxero-bes de museliña y bolero de canesu. Lengo igandekua ez naiz gogoratzen... a bai! estilo printzesa con velos plotantes... Oraiñ egiñ biar omendu berriz bluson de caracoles con plekos de pespuntes. Badaki seguru zintura eta kaltzatua apretatu ta tiesa pasiatzen, peinauan berriz enkañonamentu eta graziosidadezko rizuak por menor guziyakiñ rape barruan duela ateratzen... Baña auek ez dira ezer... atzo esantziran, erregaliya egiñ biar niyonian los rus erosteko, sonbrallus de espris ta golpes de pasamaneria. Golpes? Artu bearko ditu txorakeri oyek uzten ez baditu.

        Baña, zer ari naiz ni? Auek ez dira neretzako kontuak. Ta ezta zuentzako ere. Barkatu bada, jaunak, ta nere andregaiak esango lukeena: Perdonatu nere palta grandeak eta aplauditu unanimementian.

 

IGNAZIO K. NUÑEZ ARIZMENDI