www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jostuna
Antonio Maria Labaien
1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euzko-Gogoa, 1955eko maiatza-abendua (http://www.armiarma.eus/andima/eugo/eugo27/eugo2753.htm)

 

 

  hurrengoa

JOSTUNA

 

Bi ekitaldilan Antzerkia neskatxa bakarrentzat

 

Zipitriatar Elbire andereñoari

 

        Komeri bat neskatxa bakarrentzat eskatu zidaten, eta ona emen atera zaidana: JOSTUNA. Ez dakit gaia ondo ikusi ta aukera dudan; are gutxiago aria erabilliaz zuta ta zearra zuzen neurtu, egoki josi ditudan ertz guziak tolesturik. Irakurle-ikusleak esan bearko dute.

        Onoko egille au, gizonezkoen baldarrean noski, emakumezkoen jarduna alik eta ondoen burutzen alegindu da. Or konpon beraz. Berak, nere utsegite ta akatzak leundu ditzakete, nere asmamen motelari bizia emanez.

        Neskatxa bakarrak ala mutil utsekin teatro-lan bat bilbatu ta tajutzea ez dala gauza erreza aitor bear dizuet.

        Ori, pianoa eskubi ala esker esku bakarrekin jotzea bezela dezute. Eskuok orduan beren lekutik kanpo ibilli bear dute bakarrak bien lana egin dezan; nolabait ipuia osotu ta borobildu dedin.

        Dana dala, antzerki auxe atsegin ba zaizue eta jendeen aurrean azaltzeko din dala ba-derizkiozute, nere lantxoarentzat ori izango zait saririk ordaingarriena.

Egilleak

 

LUTXI: Jostuna 25 bat urtekoa.

FILO: Aixpa gazteagoa.

DOMINI ANDREA: Ama 60 urte inguru.

ERROXALI: Neska zarra Markes baten etxean giltzazai dagona.

XATUR: Neskatx-pelotaria Lutxi ta Filoren laguna.

SOR PAULA: Monja Andre Dominiren aizpa zarra.

 

        Gertakizuna orain-oraintsu Gallarreta errian eta Madriden.

 

  hurrengoa