
Kuartetak
Martin Iturbe
1657
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
Bertsio informatiko honen egilea: J. Urtzelai Lasaga
|
 |
 |
KUARTETAK GURE PRINZIPE IAUNEAREN D. Phelipe Prospero gaioze ditxosoan
De Don Martin de Yturbe
Famea igaro da
mundu guztian
Prospero iaio dala
Madrilko urian.
Andia bide zera
troseran sarturik
bada Mundu guztia
daukazu sorturik.
Lurrean da, itxasoan
zure izenak
bildurtu emen ditu
errien bazterrak.
Ikaratu emen da
Asia guztia,
Tartaria, eta Txina
Itxaso gorria.
Afrikan jausi dira
Illargiak puntuan
Espanian ekusita
eguzkia abenduan.
Nilo, Tigre, Eufrates
Asian da Afrikan
ibai andiak dira
Danubio Europan.
Andiak ioan arren
itxaso gazira
Prosperoren izena
adizean sortu dira.
Europak ekusi dau
bere buruan
Iupiter berri bat
aurtengo neguan.
Amerika zabalak
urrez ganzirik
salua egin deusa
azpiko aldetik.
Askoren damu gaiza
askoren bizizea
Prospero, izan da
zure iaiozea.
Borbonek uste zeban
Espanian agindu,
Austriak egun zugaz
eman dio ostiku.
Farrez orregati
Inperioko kortea
Millan da, Polonia,
eta Espania gurea.
Flandes aserrea
Ori ekusita
Marte biurtu da
Etxaien kontra.
Zugati, aurten, Iauna,
Maoma urkaturik
zugati ekusi det
Kromuel errerik.
Napoles ederra
fiestak egiten
Portugalgo Atxoa
gorrotoz urtuzen.
Olanda ukatu arrea
Austriako Etxea
zu izango zaitu
beriko Iabea.
Zizilia andia da
isleen artean
orain zabal garri da
zure ustean.
Mallorka Mellorkagaz
Orfeo eginik
Baleak danzan dakaz
saltoka zugatik.
Ierusalen negarrez
lauren urtean
zure bitean dago
etxaien artean.
Afrikan Kristabak
gaizki trataturik
zure begira daude
malkoz anditurik
Ea, Prinzipe Iauna,
goazen azizen
goazen Ierusalena
galdua irabazten.
Goazea Mairu errira
Mairuen zatizen
mendi AdinoteraƱo
guztia errezen.
Orekin aztuko da
Alexandro Andia,
Pomepion izena
Zesarren memoria.
Orekin zure izena
Mundua dan artean
luzaro biziko da
gizonen artean.
|
 |
 |
|
|