www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Apezendako dotrina kistiana uskaraz
Franzisko Elizalde
1735; 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Iturria: «Elizalderen dotrina», Rosa Miren Pagola. Enseiukarrean, 10. zenbakia, 1994.

 

 

   

 

APEZENDAKO DOTRINA KISTIANA USKARAS

 

 

Apezek, eta leitzen dakitenek erakusteko,
eta explikatzeko uskaldun puro leitzen estakitenei;
aiek aitus, eta memorias ikasteko.

 

Egin du Jesusen Konpañiako
Errelijioso Erretore Misionero,
Teolojia Moraleko Maistru, Erregeren Predikadore,
eta Españako Erreinaren Alargunaren Konfesore

 

FRANZISKO ELIZALDEK

 

URTE IHS 1735

 

Konseju Errealaren, eta Ordinarioaren lizenziareki.
Iruñan: Alfonso Burgete Alargunaren Etxean.
Eta salzen da Hospital Jeneralean.

 

 

DOTRINA KISTIANA USKARAS

 

        Kristio fiela, obligazio / daukazu, eta arrazio. / Debozio andia idukizera / zeure biozean guruzera: / Kristo il ze guruzean, / il biardugu arren fedean; / il ze gure salbazeko, / bekatutik gu atrazeko. / Egin bear dugu kostunbrea / beti egitera guruzea, / nondik bear da zeñatu, / alaber santiguatu. / Zer da bada zeñazea? / Irur guruze egitea, / kopetan lenbizikoa, / agoan ere bigarrena, / irugarrena bularretan / biozaren ondoan. / Kopetan librazeko, / eta gu apartazeko / pensamentu gaistoetatik, / agoan ere itzetatik, / bularretan gu guardazeko / obra gaisto ez egiteko. / Zer da orai santiguazea? / Guruze andi bat egitea / kopetatik bularretaraño, / soin batetik berzeraño / eginzazu onelaxe / eta nik eginen dut berlaxe.

 

Zeñazea, eta santigoazea

        Gurutze Sanduaren señaleagatik + gure etsaietatik + libera gaitzazu gure Jaun, eta Jangoikoa + Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Sanduaren izenean. Amen Jesus.

 

Alabatua

        Alabatua dela Aldareko Sakramentu Sandua: eta Andre Dona Maria Birjinaren Konzebizioa bekatu orijinalerik bage, bere lenbeziko istante naturalean. Amen Jesus.

 

Berze bat

        Jangoikoak Salba zaizala Maria Aita Jangoikoaren Alaba.

        Jangoikoak Salba zaizala Maria Seme Jangoikoaren Ama.

        Jangoikoak salba zaizala Maria Espiritu Sanduaren Esposa.

        Jangoikoak salba zaizala Maria Trinitate Sanduaren Tenplo, eta Sagrarioa.

        Jangoikoak salba zaizala Maria, grazias betea: bekatu orijinalerik bage konzebitua, zeure lenbeziko istante naturalean: Amen Jesus.

 

Paternosterra, edo Aita gurea

        Aita gurea Zeruetan zaudena santifika bedi zure izena, etorri bedi zure Erreñua. Kunpli bedi zure borondatea Zeruan bekala, lurrean ere. Eman dazaguzuegu geuren egunorosko ogia. Eta barka dazkiguzu geuren zorrak, guk barkazen ditugun bezala gu zor gaitustenei. Eta ezkaizazula utzi tentazioan erorzera: baizik libera gaizazu gaizetik. Amen Jesus.

 

Abe Maria

        Jangoikoak salba zaizala Maria, grazias betea, Jauna da zeureki, bedeikatua zara emaste guzien artean. Eta bedeikatua da zure sabeleko fruitua Jesus. Santa Maria, Jangoikoaren Ama otoiz egin zazu gu bekatariengatik orai, eta gure eriozeko orduan. Amen Jesus.

 

Kredoa

        Sinestazen dut Jangoiko Aita guzis poderoso, Zeruaren, eta lurraren Kriazalearen baitan. Eta gure Jaun Jesu Kristo bere Seme bakarraren baitan. Zein konzebitu baize Espiritu Sanduaren obras. Jaio ze Andre Maria Birjinaren ganik. Padezitu zue Ponzio Pilatoren manuaren azpian: guruzifikatu zute, il zute, orzi zute: jausi ze infernuetara, eta irurgarren egunean erresuzitatu ze ilen ertetik. Igan ze Zeruetara, an dago jarririk Aita Jangoiko guzis poderosoaren eskuieko aldean. Nondik etorriko baita ilen, eta bizien juzgazera. Alaber sinestazen dut Espiritu Sanduaren baitan. Sinestazen dut Eliza Ama Sandu Katolikoa, Sanduen Komunioa, bekatuen barkazioa, Aragiaren erresurrezioa, eta bizize sekulakoa. Amen Jesus.

 

Salbea

        Jangoikoak salba zaizala Erreina miserikordiaren Ama, bizize, dulzetasuna, eta gure esperanza. Jangoikoak salba zaizala: zuregana deies gaude, Ebaren Seme desterratuok, suspiros, aies, eta negarres negarresko balle ontan. Ea bada gure Abogada izuli zazu guregana zeure begi miserikordiasko oiek: eta desterru onen buruan erakutsi dazaguzu zeure sabeleko fruitu Jesus bedeikatu ori. O Klementisima! O Piadosa! O Dultze Birjina Maria Jangoikoaren Ama Sandua, otoiz egizu guregatik, mereji dezazkigun Jesu Kristoren prometimentuak. Amen Jesus.

 

Jangoikoaren legeko Mandamentuak

        Jangoikoaren Legeko Mandamentuak dire amar. Lenbeziko irurak Jangoikoaren ondrarendako: eta berze zazpiak proximoaren probetxuarendako.

        Lenbezikoa, Jangoikoa onesizea gauza guzien gañetik.

        Bigarrena, juramenturik banoan ez egitea.

        Irurgarrena, jaiak, eta igandeak guardazea.

        Laugarrena, Aita, eta Ama ondrazea.

        Borzgarrena, ez ior ilzea.

        Seigarrena, ez fornikazea (edo luxuriasko bekatuan ez erortzea.)

        Zazpigarrena, ez ebastea.

        Zorzigarrena, ez falsu testimoniorik, ez gezurrik erratea.

        Bedrazigarrena, berzeren emastea ez deseazea.

        Amargarrena, berzeren ondasunak bide gabean ez deseazea.

        Amar Mandamentu ebek egiten dire bietan. Jangoikoa zerbizazean, eta onesizean gauza guzien gañetik, eta proximo laguna geuren burua bekala. Amen Jesus.

 

Eliza Ama Sanduaren Mandamentuak

        Eliza Ama Sanduaren Mandamentuak dire borz.

        Lenbizikoa, igande, eta jaietan Meza osoa enzutea.

        Bigarrena, urtean bein berere konfesazea.

        Irurgarrena, Bazkoa Garizumakoan komekazea.

        Laugarrena, barurzea Eliza Ama Sanduak manazen duenean.

        Borzgarrena, Amarren, Primiziak ongi egitea. Amen Jesus.

 

Eliza Ama Sanduaren Sakramentuak

        Elizako Sakramentuak dire zazpi.

        Lenbezikoa, Bataioa.

        Bigarrena, Konfirmazioa.

        Irurgarrena, Penitenzia (edo Konfesioa.)

        Laurgarrena, Komekazioa.

        Borzgarrena, Oliadura.

        Seigarrena, Orden.

        Zazpigarrena, Matrimonioa. Amen Jesus.

 

Artikulo Fedeskoak

        Artikulo Fedeskoak dire amalaur: Lenbiziko zazpiak dire Dibinidadearenak: eta berze zazpiak Kristo gure Jaunaren humanidade Sanduarenak.

 

Dibinidadearenak dire ebek:

        Lenbizikoa, sinestazea dela Jangoiko bat guzis poderosoa.

        Bigarrena, sinestazea, dela Aita.

        Irurgarrena, sinestazea, dela Semea.

        Laugarrena, sinestazea, dela Espiritu Sandua.

        Borzgarrena, sinestazea, dela Kriazalea.

        Seigarrena, sinestazea, dela Salbazalea.

        Zazpigarrena, sinestazea, dela Glorifikazalea.

 

Humanidade Sanduarenak dire ebek:

        Lenbizikoa, sinestazea, Jesu Kristo gure Jauna gizon zen bekala, konzebitu zela, Espiritu Sanduaren obras.

        Bigarrena, sinestazea jaio zela Ama Birjinarenganik, beti Birjen geldizen zela, erdi baño len, erdizean, eta erdias geros.

        Irurgarrena, sinestazea, pasatu zuela pasio eta eriozea gure Salbazeagatik.

        Laugarrena, sinestazea, jausi zela, ifernuetara, eta atra zituela aren beira zeuden Arima Sandu aiek.

        Borzgarrena, sinestazea, erresuzitatu zela irurgarren egunean ilen ertetik.

        Seigarrena, sinestazea, igan zela Zeruetara, eta dagola jarririk Aita Jangoikoaren eskuieko aldean.

        Zazpigarrena, sinestazea, etorriko dela, bizien, eta ilen juzgazera; onei emateko Gloria zergatik goardatu zitusten aren Mandamentu Sanduak: eta gaistoei ifernua, zergatik ezitusten goardatu. Amen Jesus.

 

Obra Miserikordiaskoak

        Obra Miserikordiaskoak dire amalaur: zazpi korporaleak eta zazpi Espiritualeak.

 

Korporaleak dire ebek:

        Lenbizikoa, Eriak bisitazea.

        Bigarrena, jatera ematea gose denari.

        Irurgarrena, edatera ematea egarri denari.

        Laugarrena, billusirik dagona bestizea.

        Borzgarrena, ostatu ematea Peregrinoari.

        Seigarrena, Kautiboak erredimizea.

        Zazpigarrena, ilen orstea.

 

Zazpi Espiritualeak dire ebek:

        Lenbizikoa, erakustea estakienari.

        Bigarrena, bear duenari Konseju ematea.

        Irurgarrena, uts eginik doaiena Korrejizea.

        Laugarrena, injurien barkazea.

        Borzgarrena, triste dagona Konsolazea.

        Seigarrena, eramatea Pazienziareki lagunaren Flakezak.

        Zazpigarrena, otoiz egitea bizien, eta illengatik. Amen Jesus.

 

Bekatu Kapitaleak: deizen baitire mortaleak

Bekatu Kapitaleak dire zazpi:

        Lenbizikoa, Soberbia: buruan.

        Bigarrena, Enbidia: begietan.

        Irurgarrena, Gula: agoan.

        Laugarrena, Ira: biozean.

        Borzgarrena, Abarizia: eskuetan.

        Seigarrena, luxuria: gerrunzean.

        Zazpigarrena, Pereza: oñetan.

 

Zazpi bizio eben kontra, dire zazpi Birtute:

        Soberbiaren Kontra, Humildadea.

        Enbidiaren Kontra, Karidadea.

        Giaren Kontra, Tenplanza.

        Iraren Kontra, Pazienzia.

        Abariziaren Kontra, Liberalidadea.

        Lujuriaren Kontra, Kastidadea.

        Perezaren Kontra, Dilijenzia.

 

Animaren etsaiak dire irur

        Lenbizikoa, Mundua.

        Bigarrena, Demonioa.

        Irurgarrena, Aragia.

 

Iduki bear ditugun Birtuteak dire zazpi

        Irur Teologaleak, eta laur Kardinaleak.

 

Teologaleak dire ebek:

        Lenbizikoa, Fedea.

        Bigarrena, Esparanza.

        Irurgarrena, Karidadea.

 

Laur kardinaleak dire ebek:

        Lenbizikoa, Prudenzia.

        Bigarrena, Justizia.

        Irugarrena, Fortaleza.

        Laugarrena, Tenplanza.

 

Arimaren Potenziak dire irur

        Lenbizikoa, Memoria.

        Bigarrena, Entendimentua.

        Irurgarrena, Borondatea.

 

Sentido Korparaleak dire ebek

        Lenbizikoa, Ikustea.

        Bigarrena, Adizea.

        Irurgarrena, Usmazea.

        Laugarrena, Gustazea.

        Borzgarrena, Palpazea, edo ukizea.

 

Espiritu Sanduaren Donak dire zazpi

        Lenbizikoa, Jakinduria.

        Bigarrena, Entendamentua.

        Irurgarrena, Konsejua.

        Laugarrena, Fortaleza.

        Borzgarrena, Zienzia.

        Seigarrena, Piedadea.

        Zazpigarrena, Jangoikoaren beldurra.

 

Espiritu Sanduaren Frutuak dire amabi

        Lenbizikoa, Karidadea.

        Bigarrena, Gozo Espiritualea.

        Irurgarrena, Bakea.

        Laugarrena, Pazienzia.

        Borzgarrena, Magnanimidadea.

        Seigarrena, Ontasuna.

        Zazpigarrena, Benignidadea.

        Zorzigarrena, Mansedunbrea.

        Bedrazigarrena, Fedea.

        Amargarrena, Modestia.

        Amekagarrena, Kontinenzia.

        Amabigarrena, Kastidadea.

 

Bienabenturanzak dire zorzi

        Bienabenturatuak dire espiritu pobre duten aiek; zergatik aiena da Zerua.

        Bienabenturatuak dire Mansoak; zergatik aiek izanen dire lurraren jabe.

        Bienabenturatuak dire negar egiten dutenak; zergatik izanen dire konsolatuak.

        Bienabenturatuak dire justizian gose, eta egarri direnak; zergatik aspertuko dire.

        Bienabenturatuak dire Miserikordiosoak; zergatik erdetxiko dute Miserikordia.

        Bienabenturatuak dire bioz garbia dutenak; zergatik ikusko dute Jangoikoa.

        Bienabenturatuak dire Pazifikoak; zergatik erranen diote, Jangoikoaren Semeak direla.

        Bienabenturatuak dire, Justiziarengatik padezizen dutenak; zergatik aiena da Zeruko erreinua.

 

Bekatu Benialea barkazen da
bedrazi gauza ebetatik, edozeineki

        Meza enzuteas debozioreki.

        Ongi Komekazeareki.

        Jangoikoaren itza adizeareki.

        Obispoaren Bedeizioareki.

        Aita gurea errateareki.

        Konfesio jeneralea errateareki.

        Ur bedeikatu arzeareki.

        Bularretan golpe emateareki.

        Au guziau debozio, eta urrikimentuareki.

 

Gizonaren azken finak dire laur

        Lenbizikoa, Eriozea. Bigarrena, Juizioa. Irurgarrena, Infernua. Laugarrena, Gloria (edo Zerua.)

 

Konfesio Jeneralea

        Ni bekatorea, konfesazen naiz Jangoiko Omnipotenteari, Andre Dona Maria Birjinari, Jaun Done Migel Aingiruari, Jaun Done Joaniz Bautistari, S. Pedro, eta S. Paulo Apostolu Bienabenturatueri, Zeruan diren Sandu, eta Sanda guziei, eta neure Aita Konfesore orri aniz bekatu egin dudala, pensamentus itzes eta obras, neure kulpas, neure kulpas, neure kulpa andias. Argatik otoiz egiten diot Andre Dona Maria Birjinari, Jaun Done Migel Aingiruari, Jaun Done Joaniz Bautistari, S. Pedro, eta S. Paulo Apostolu Bienbenturatueri, Zeruan diren Sandu guziei, eta neure Aita Konfesore orri, otoiz egin dezaten enegatik gure Jangoikoari. Amen Jesus.

 

Kontrizioa

        Jesu Kristo neure Jauna, Jangoiko, eta gizon berdaderoa, neure Kriadorea, eta Erredentorea, zergatik zaren Jangoikoa, eta zergatik onesizen zaitudan gauza guzien gañetik, damu dut neure bioz guzias orren ofendituas, eta proponizen dut konfesazea, eta firmekiro, beiñere bekaturik ez egiteko.

 

Edo onlaxe:

        Jauna, zergatik zaren Jangoikoa, eta zergatik onesizen zaitudan gauza guzien gañetik, damu dut zu ofendituas, eta proposito firmea egiten dut, konfesazeko, eta emendazeko.

 

Eta ara Atrizioa

        Jesu Kristo neure Jauna, Jangoiko, eta gizon Berdaderoa, neure Kriadorea, eta Erredentorea, damu dut zu ofendituas, zergatik bekatua gauza itsusia den, edo zergatik kastigatuko nauzun mundu ontan, edo berzean, proposito firmea egiten dut Konfesazeko, eta emendazeko.

 

Edo onlaxe:

        Jauna, damu dut zu ofendituas, zergatik bekatua gauza itsusia den, edo zergatik ifernuaren beldur dudan; proposito firmea egiten dut konfesazeko, eta emendazeko.

 

Aurrendako adbertenzia bat

        Beren artean pasazen ditustenean preguntak, errespondazen duenak, erran bear du bai Anaia: edo: ez Anaia: Eta Apezak, edo Maistruak, edo Aitak geldeiten diotenean bai Jauna: edo: ez Jauna. Eta erraten diotenean erran dezala Abe Maria, edo berze edozein orazio, estu zer erran guzia baizik bi itz, eta Amen Jesus.

 

 

KAPITULO LENBIZIKOA

Kristioaren izena, eta señalazea nola da

 

        GALDEITEN DUT: Aurra: Zenbat Jangoiko dire?

        ERRESPONDA ZAZU: Bat solamente.

        GAL: Eta nola da zure izena?

        ERR: N.

        GAL: Iduki bear duzu debozio andia zeure Sandu orri?

        ERR: Bai Jauna.

        GAL: Eta Kristioa zara?

        ERR: Bai Kristo gure Jaunaren grazias.

        GAL: Zer nai du erran Kristioa?

        ERR: Kristoren Fedea daukana profesaturik Bataioan.

        GAL: Bada nor da Kristo?

        ERR: Jangoiko, eta Gizon Berdaderoa.

        GAL: Nola da Jangoiko?

        ERR: Zergatik Jangoiko biziaren seme naturalea den.

        GAL: Eta nola da Gizon?

        ERR: Zergatik alaber Ama Birjinaren Semea den.

        GAL: Kristok bi naturaleza ditu?

        ERR: Bai Jauna, dibinoa, eta humanoa: baña solo Persona bat.

        GAL: Gizon egin zen baño len nola deizen ze?

        ERR: Jangoikoaren Seme Eternoa, edo Trinitateko bigarren Persona.

        GAL: Eta gizon eginas geros?

        ERR: Deizen da Kristo.

        GAL: Zergatik deizen da Kristo?

        ERR: Zergatik unjiturik, eta grazias beterik dagon, guzien gañetik.

        GAL: Kristo au da Mesias berdaderoa?

        ERR: Bai Jauna, Legeak, eta Profetek prometitu zutena.

        GAL: Zein zire aren ofizio prinzipalak?

        ERR: Salbadore, eta Maistruarenak.

        GAL: Zer dotrina erakutsi zue?

        ERR: Dotrina Kristiana.

        GAL: Zenbat parte ditu dotrina Kristianak?

        ERR: Laur prinzipalak.

        GAL: Zein dire oiek?

        ERR: Kredo, eta Mandamentuak, orazioa, eta Sakramentuak.

        GAL: Eta zein da Kristioaren señalea?

        ERR: Guruze Sandua.

        GAL: Zergatik?

        ERR: Zergatik baita Kristo kruzifikatuaren figura: non erredimitu ginduzan.

        GAL: Nola egiten da guruzea?

        ERR: Zeñazean, eta santiguazean.

        GAL: Zer da zeñazea?

        ERR: Irur guruze egitea, kopetan, agoan, eta bularretan.

        GAL: Zereki egiten da guruzea?

        ERR: Eskuieko beaza lenbiziko eriareki guruzaturik.

        GAL: Ikusagu nola?

        ERR: Guruze Sanduaren señaleagatik, gure etsaietatik libera gaizazu gure Jaun, eta Jangoikoa.

        GAL: Zertako egiten da kopetan?

        ERR: Jangoikoak libera gaizan pensamentu gaistoetatik.

        GAL: Zertako agoan?

        ERR: Jangoikoak libera gaizan itz gaistoetatik.

        GAL: Zergatik bularretan?

        ERR: Libera gaizan obra, eta deseo gaistoetatik.

        GAL: Eta zer da santiguazea?

        ERR: Guruze andi bat egitea kopetatik bularretaraño; soin batetik berzeraño.

        GAL: Ikusagun nola?

        ERR: Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Sanduaren izenean. Amen Jesus.

        GAL: Noiz egin bear da guruzea?

        ERR: Obra guzien asizean, eta aurkizen garenean peligro, nezesidade, edo tentazioan.

        GAL: Zergatik ainberze aldis?

        ERR: Zergatik denbora guzietan gure etsaiek persegizen gaitusten.

        GAL: Zer etsaiek dire oiek?

        ERR: Mundua, Demonioa, eta Aragia.

        GAL: Eta guruzeak badu birtuterik aien kontra?

        ERR: Bai; zergatik Kristok garaitu zituen guruzean.

 

 

KAPITULO BIGARRENA

Kristioaren obligazioaren gañean

 

        GAL: Zein da Kristioaren lenbiziko obligazioa?

        ERR: Bilazea azken fina, zeinetako kriatu baizue.

        GAL: Zer finetako kriatu zue?

        ERR: Jangoikoa zerbizazeko eta gozazeko.

        GAL: Zein obreki zerbizazen da Jangoikoa?

        ERR: Fedearen, Esperanzaren, eta Karidadearen obreki.

        GAL: Zer gauza da Fedea?

        ERR: Ikusi bage sinestazea.

        GAL: Zer gauza da Esperanza?

        ERR: Etxidetea, edo esperazea.

        GAL: Zer gauza da Karidadea?

        ERR: Jangoikoa onesizea.

        GAL: Fedeak zer erakusten digu?

        ERR: Sinesta dezagula Jangoikoaren baitan: zergatik den egia.

        GAL: Esperanzak zer erakusten digu?

        ERR: Espera dezagula aren baitan: zergatik den podore infinitoa.

        GAL: Eta Karidadeak zer dio?

        ERR: Onesi dezagula Jangoikoa gauza guzien gañetik: ondasun andiena bekala.

        GAL: Nola jakinen dugu ongi sinestazen?

        ERR: Ongi entendazen badugu Kredoa, eta Artikuloak.

        GAL: Nola jakinen dugu esperazen, eta eskazen?

        ERR: Ongi entendaturik Paternosterra (edo Aita Gurea.)

        GAL: Nola jakinen dugu obrazen?

        ERR: Ongi entendaturik Mandamentuak, eta Sakramentuak.

        GAL: Obligazio andia dugu jakitera, eta entendazera au guzi au?

        ERR: Bai: zergatik ezin kunpli dezakegu, entendazen ezpadugu.

 

 

KAPITULO IRUGARRENA

Kredoaren gañean

 

        GAL: Erranzazu Kredoa.

        ERR: Sinistazen dut Aita Jangoiko. Amen Jesus.

        GAL: Zer erran dugu orai?

        ERR: Kredoa.

        GAL: Nork erran zue Kredoa?

        ERR: Apostoloek.

        GAL: Zertako?

        ERR: Gu informazeko Fedean.

        GAL: Eta guk zertako erraten dugu?

        ERR: Fedea konfesazeko, eta artan geiago konfirmazeko.

        GAL: Fedeak erakusten duena zein ziertoa da?

        ERR: Ezin geiagokoa: zergatik den Jangoikoaren iza.

        GAL: Jangoikoaren iza falta daiteke?

        ERR: Ez: zergatik ezin engaña daiteke: eta gu ezin egaña gaizake.

        GAL: Nondik dakigu Jangoikoak erran dituela?

        ERR: Eliza Ama Sanduarenganik; Espiritu Sanduak gobernaturik.

        GAL: Zein bearra da aien sinestazea?

        ERR: Ain beharra, ezi aien Fedea bage, ezin ior salba daike.

        GAL: Eta Fedeareki solamente salbatuko da?

        ERR: Ez, ezpadu Karidadea eta obra onak.

        GAL: Kredoa, eta Artikuloak guzia da bat?

        ERR: Bai jauna.

 

 

KAPITULO LAUGARRENA

Artikuloen gañean

 

        GAL: Erranzkizu Artikulo Fedeskoak.

        ERR: Artikulo Fedeskoak dire amalaur. Amen Jesus.

        GAL: Zer dire Artikulo Fedeskoak?

        ERR: Fedearen misterio prinzipalenak.

        GAL: Erran duzu lenbizizioa dela sinestazea Jangoikoaren baitan.

        GAL: Nor da Jangoikoa?

        ERR: Jaun bat infinitamente Ona, Sabioa, Sandua; Poderosoa, gauza guzien prinzipio, eta fina.

        GAL: Eta berak badu prinzipiorik, edo finik?

        ERR: Ez jauna: beti izan ze, eta izanen da.

        GAL: Bada nork egin zue Jangoiko au?

        ERR: Iork ez, baizik bera izan ze beti.

        GAL: Bada nondik etorri ze?

        ERR: Iondik ez: beti zego leku guzietan.

        GAL: Bada Zerua, eta mundua egin baño len, eze lekurik: orduan non zego Jangoikoa?

        ERR: Bere baitan, bere eternidadean.

        GAL: Jangoiko au zenbat Persona da?

        ERR: Irur igualak gauza guzietan.

        GAL: Nor dire?

        ERR: Aita, eta Semea, eta Espiritu Sandua.

        GAL: Misterio oni nola deizen zaio?

        ERR: Trinitate Sandua.

        GAL: Aita Jangoikoa da?

        ERR: Bai jauna.

        GAL: Semea Jangoikoa da?

        ERR: Bai jauna.

        GAL: Espiritu Sandua Jangoikoa da?

        ERR: Bai jauna.

        GAL: Irur Jangoiko dire?

        ERR: Ez jauna, baizik irur Persona diferenteak, eta Jangoiko bat.

        GAL: Ara berris: Aita Jangoikoa da?

        ERR: Bai jauna.

        GAL: Orra Jangoiko bat?

        ERR: Bai jauna.

        GAL: Semea Jangoikoa da?

        ERR: Bai jauna.

        GAL: Orra Jangoiko bi?

        ERR: Ez jauna, estire bi.

        GAL: Espiritu Sandua Jangoikoa da?

        ERR: Jangoikoa bai jauna.

        GAL: Orra irur Jangoiko?

        ERR: Ez jauna: baizik irur Persona diferenteak, eta Jangoiko bat.

        GAL: Bat dela irur: eta alere irurak dire bat: nola dateke?

        ERR: Onlaxe: Sagar batean daude irur gauza: Sagarraren urrina, sagarren kolorea, eta sagarraren saborea: eta alare sagar bat baizik ez.

        Alaxe, Aita Jangoiko: Semea Jangoiko: Espiritu Sandua Jangoiko eta alare Jangoiko bat baizik ez.

        GAL: Persona oiek nola dire diferenteak?

        ERR: Aita beti da solamente Aita: Semea beti da solamente Seme: Espiritu Sandua beti da solamente Espiritu Sandua.

        GAL: Erranzazu berze modu bates.

        ERR: Aita esta Seme; eta ez Espiritu Sandu; baizik Aita: Semea esta Aita, eta ez Espiritu Sandu; baizik Seme: Espiritu Sandua esta Aita, eta ez Seme; baizik Espiritu Sandu.

        GAL: Iruretatik zein da lenago, andiago, zarrago, obeago, edo dakiena geiago?

        ERR: Irurak dire igualak gauza guzietan: eta golpe bates.

        GAL: Bada Aitak estu enjendrazen Semea?

        ERR: Bai jauna.

        GAL: Bada nola da enjendraze ori?

        ERR: Onlaxe: Nik ixpiluan egiten dudan bekala neure iduria: Aitak beiraturik bere entendamentuan, enjendratu zue Seme galanpat, ain Poderosoa, Ona, Sabioa, Sandua, eta ain Jangoikoa, nola Aita.

        GAL: Eta nola da Espiritu Sandua?

        ERR: Onlaxe: Aitak, eta Semeak, elkar ikusirik ain galantak, onetsi zute elkar: eta bien amore ura, da Espiritu Sandua.

        GAL: Ortako lenago, edo zarrago da Aita?

        ERR: Ez jauna, baizik irurak dire golpe bates, eta irurak batean.

        GAL: Bada nola dateke?

        ERR: Onlaxe: Iguzkia, argia, eta beroa: irurak dire golpe bates, eta alare iguzkitik atrazen da argia; eta iguzkitik, eta argitik beroa. Aita, Semea, eta Espiritu Sandua irurak dire golpe bates: eta alare Aitak ejendrazen du Semea, eta Aitak, eta Semeak espirazen dute Espiritu Sandua.

        GAL: Jangoikoak badu korpuzik guk bekala?

        ERR: Jangoiko den bekala ez, baizik da Espiritu puroa.

        GAL: Jangoikoa nola da guzis Poderosoa?

        ERR: Zergatik bere borondates egiten duen nai duen guzia.

        GAL: Jangoikoa nola da Kriazalea?

        ERR: Zergatik deusetik egin zituen gauza guziak.

        GAL: Eta nola da Salbazalea?

        ERR: Zergatik ematen duen grazia, eta bekatuen barkazioa.

        GAL: Zergatik ematen digu bere grazia?

        ERR: Bere ondasun andiagatik: eta Kristoren merejimentuengatik.

        GAL: Zer da grazia?

        ERR: Izate dibino bat egiten gaituena Jangoikoaren Seme, eta gloriaren heredero.

        GAL: Grazia orreki zer ondasun dugu?

        ERR: Podorea, eta naia, obra oneki satisfazio eta merejimentu egiteko.

        GAL: Grazia nola erdetxizen, eta aumentazen da?

        ERR: Orazioeki, sakramentueki, eta birtuteki.

        GAL: Jangoikoa nola da Glorifikazalea?

        ERR: Zergatik ematen dion gloria, aren grazian perseberazen denari.

        GAL: Eta Purgatoriora doazenak nor dire?

        ERR: Grazian ilzen direnak: baña zor dutenak pena bat.

 

Humanidade Sanduaren Artikuloak

        GAL: Trinitate Sanduaren zein Persona egin ze gizon?

        ERR: Bigarrena, Jangoikoaren Seme Eternoa.

        GAL: Eternoa izanik, nola konzebitu ze berriro?

        ERR: Artu zue gorpuz, eta arima razionalea milagrosoki.

        GAL: Aren Ama Birjina izanik, nola jaio ze?

        ERR: Milagrosamente, konzebitu zuen bekala. Edo milagrosoki.

        GAL: Imin zazu exenplo bat.

        ERR: Bidrioa autsi bage, iguzkia sarzen, eta atrazen da aposentuan, alaxe, Ama Birjina Bidrio kristalino, eta Kristo Iguzki berdaderoa: orra nola konzebitu, eta jaio zen.

        GAL: Eta gero Ama izan ze beti Birjina?

        ERR: Bai Jauna perpetuamente.

        GAL: Jangoikoa zertako egin ze gizon?

        ERR: Gizonarengatik ilzeko, eta exenplo emateko.

        GAL: Zergatik nai zue il?

        ERR: Gu bekatutik erredimizeko, eta infernutik librazeko.

        GAL: Gu nola sartu gina bekatuan?

        ERR: Gure lenbiziko Aita Adanek egin zue bekatua: eta aren baitan guk ere.

        GAL: Bada Jangoikoak il bage ezeuka berze modorik?

        ERR: Bazeuka, baña au konbeni zizaigu geiago.

        GAL: Jangoikoa inmortalea izanik nola il ze?

        ERR: Zergatik Jangoiko izateareki batean: gizon mortalea zen.

        GAL: Zergatik nai zue il Guruzean?

        ERR: Zergatik erioze afrentosoa zen: eta argatik gloriosoago.

        GAL: Erran duzu jautxi zela Ifernuetara: zer dire Ifernuak?

        ERR: Laur butzu, edo leku; Zerura joaten estiren arimendako.

        GAL: Zein dire oiek?

        ERR: Lenbizikoa, dañatuena, bekatu mortalean ilik.

        GAL: Zein da bigarrena?

        ERR: Bataiatu bage ilzen diren Aurrena.

        GAL: Eta irugarrena?

        ERR: Justoen Purgatorioa: non daukaten zer purgatu.

        GAL: Eta laugarrena zein da?

        ERR: Lenagoko justoena Kristoren begira baizeude.

        GAL: Ifernu ebetatik zeinetara jautxi ze Kristo?

        ERR: Azkeneko ontara: zein baita lenago justoena.

        GAL: Nola jaitxi ze?

        ERR: Arima dibinidadeareki uniturik, edo juntaturik.

        GAL: Eta bere gorpuza nola gelditu ze?

        ERR: Guruzean, uniturik, edo juntaturik dibinidade berareki.

        GAL: Erran zazu konparazio bat.

        ERR: Bada kontu egin zazu, ezpata dela arima, magia, edo baina gorpuza, eta gizona dibinidadea.

        GAL: Eta zer dugu orreki?

        ERR: Eskuiak atrazen du ezpata: orra arima apartaturik gorpuzetik, baña ez arima, eta ez gorpuza apartazen esta dibinidadetik.

        GAL: Nola erresuzitatu ze?

        ERR: Arima, eta gorpuz gloriosoak juntaturik len bekala.

        GAL: Nola igan ze Zeruetara?

        ERR: Inmortalea bere birtute propioas.

        GAL: Zer da jarririk dagola Aitaren eskuieko aldean?

        ERR: Jangoiko bekala, igual gloria duela Aitareki: eta gizon bekala berze guziek baño geiago.

        GAL: Aragia nola erresuzitatuko da?

        ERR: Gure gorpuz, eta arima ebek berok, juntaturik eternamente bizizeko Zeruan, edo ifernuan.

        GAL: Eta orduan guk iraunen dugu beti sekulako?

        ERR: Bai Jauna Jangoikoak bekala.

        GAL: Zer nai du erran, sinestazen dut Sanduen Komunioa?

        ERR: Guziek dugula parte guzien ondasun, edo obra on guzietan, gorpuz baten mienbroak bekala.

 

 

KAPITULO BORZGARRENA

Pater noster, edo Aita gurearen gañean

 

        GAL: Erran zazu Pater nosterra.

        ERR: Aita gurea Zeruetan zaudena. Amen Jesus.

        GAL: Nork erran zue Pater nosterra?

        ERR: Kristo berak: Apostoloek eskaturik.

        GAL: Zertako erran zue?

        ERR: Guri erakusteko orazio egiten.

        GAL: Zer da orazio egitea?

        ERR: Arima gorazea Jangoikoarengana: eskazeko mertxedeak.

        GAL: Zergatik erakusi zigu deizera Aita?

        ERR: Guk eska dezogungatik, Semearen amoreareki.

        GAL: Nola gara aren Seme?

        ERR: Zergatik berak eman zigun naturalearen, eta gradaren izatea.

        GAL: Zergatik estugu erraten, Aita enea, baizik gurea?

        ERR: Guziek eskazeko guziendako, anaia onak bekala.

        GAL: Orazio ontan noreki minzazen gara?

        ERR: Gure Aita Jangoikoareki.

        GAL: Non dago gure Aita Jangoikoa?

        ERR: Leku guzietan, bere esenzias, presenzias, eta potenzias.

        GAL: Zer nai du erran esenzias, presenzias, eta potenzias?

        ERR: Bere naturalezas: eta dagola presente, bere podoreareki.

        GAL: Bada zergatik erraten dugu Zeruetan dagola?

        ERR: Zergatik Zeruetan manifestazen den geiago.

        GAL: Zenbat petizio ditu Pater nosterrak?

        ERR: Zazpi galanki disponiturik.

        GAL: Nola daude disponiturik?

        ERR: Lemibiziko irurak, Jangoikoaren, eta berze laurak guretako.

        GAL: Zer eskazen dugu petizioetan?

        ERR: Ondasun guzien abundanzia, eta gaiz guzien erremedioa.

        GAL: Zer eskazen da itz ebetan: Santifika bedi zure izena?

        ERR: Erreberenzia andiareki lauda dezagula.

        GAL: Zer eskazen da itz ontan: Etorri bedi zure erreinua?

        ERR: Geldi dadila gure baitan aren grazia; eta gero digula gloria.

        GAL: Zer nai du erran: Egin bedi zure borondatea?

        ERR: Gizonek egin dezatela pronto, Aingiruek bekala.

        GAL: Zer eskazen da: Iguzu egun gure egunorosko ogia?

        ERR: Arimaren, eta gorpuzarendako bear den guzia.

        GAL: Zergatik eskazen da, egungo solamente?

        ERR: Gu obligazeko, biar ere eskazera, egun bekala.

        GAL: Zer da: Barka dazkiguzu geren zorrak?

        ERR: Eskazen da, kulpa guzien, eta aien penaren barkazioa.

        GAL: Zergatik erraten da: Guk barkazen dugun bekala gu zor gaitustenei?

        ERR: Zergatik lagunari barkazen estionari, Jangoikoak estio barkatuko.

        GAL: Zer eskazen da: ezkaizazula utzi tentazioan erorzera?

        ERR: Guarda gaizala aieri konsentimentu ematetik.

        GAL: Zein gaizetatik nai dugu libratu erraten dugunean: Libera gaizazu?

        ERR: Demonio, ifernu, eta kaso desastratu aietatik.

 

 

KAPITULO SEIGARRENA

Berze Orazio bazuk

 

        GAL: Bada berze oraziorik, Pater nosterras landa?

        ERR: Bai: Eskritura: Eliza eta Sanduenak.

        GAL: Zein da orazioen andiena?

        ERR: Pater nosterra: zein baita guzien erregla.

        GAL: Zergatik da berzen erregla?

        ERR: Zergatik Kristok erran zuen: eta daukan bear den guzia.

        GAL: Orazio onaren kondizioak zein dire?

        ERR: Piedadea, konfianza, humildadea, eta perserberanzia.

        GAL: Egin bear dugu orazio Aingiruei, eta Sanduei?

        ERR: Bai: gure medianeroei bekala.

        GAL: Zer dire Aingiruak?

        ERR: Jangoikoa alabazen duten Espiritu Soberanoak.

        GAL: Zer egiten dute geiago?

        ERR: Guardatu gizonak: eta aien mandatuak egin Jangoikoari.

        GAL: Ama Birjinari zer orazio egiten diozu?

        ERR: Ordinarioki Abe Maria, eta Salbea.

 

 

KAPITULO ZAZPIGARRENA

Abe Maria, eta Salbearen gañean

 

        GAL: Erranzazu Abe Maria.

        ERR: Jangoikoak salba zaizala Maria, grazias betea. Amen Jesus.

        GAL: Nork erran zue Abe Maria?

        ERR: Aingiru San Gabriel, eta Santa Isabelek erran zute erdia, eta Elizak berze erdia.

        GAL: Erran zazu Salbea.

        ERR: Jangoikoak salba zaizala Erreina. Amen Jesus.

        GAL: Eta Salbea, nondik ikasi dugu?

        ERR: Elizaren kostunbretik.

        GAL: Orazio ebetan noreki minzazen gara?

        ERR: Ama Birjinareki.

        GAL: Nor da Ama Birjina?

        ERR: Andre andi bat, birtutes, eta grazias beterik, eta Jangoikoaren Ama.

        GAL: Non dago Andre andi ori?

        ERR: Zeruan gorpuz, eta ariman.

        GAL: Bada zer da Tenploan, edo Elizan dagona?

        ERR: Aren imajina, figura, edo erretratua.

        GAL: Bada zertako dago?

        ERR: Gu Ama Birjinas oroizeko, eta egiteko erreberenzia.

        GAL: Zer erreberenzia egin bear da imajinei?

        ERR: Sanduei bekala.

        GAL: Sanduei zer orazio eiten dugu?

        ERR: Letaniak, edo Prozesioak: eta Paternoster, eta Abe Maria.

        GAL: Bada orazio ebek estitugu eiten Jangoikoari, eta bere Amari?

        ERR: Bai: baña Sanduen medios eskazen da Jangoikoari, eta Sanduei ere bai.

 

 

KAPITULO ZORZIGARRENA

Mandamentuen gañean

 

        GAL: Errankizu Mandamentuak.

        ERR: Jangoikoaren legeko Mandamentuak dire amar. Amen Jesus.

 

Lenbizikoaren gañean

        GAL: Zertara obligazen gaitu Jangoikoaren amoreak?

        ERR: Bera solamente bakarrik onetsizera Jangoiko bekala, Fede, Esperantza, eta Karidadeareki.

        GAL: Nola bear dugu adoratu?

        ERR: Gorpuz, eta arimareki.

        GAL: Bada bera espiritu izanik: esta aski arimareki?

        ERR: Ez: zergatik arrenganik dugu gorpuzare.

        GAL: Zer da Jangoikoa onesizea gauza guzien gañetik?

        ERR: Naiago galdu gauza guziak, Jangoikoa ofenditu baño.

        GAL: Nork egiten du bekatu fedearen kontra?

        ERR: Sinestazen duenak superstizioetan: eta gauza nezesarioak ukazen, dudazen edo ignorasen dituenak.

        GAL: Nork egiten du bekatu esperanzaren kontra?

        ERR: Jangoikoaren miserikordian deskonfiazen duenak: edo artan presumizen duenak banoan.

        GAL: Eta nork karidadearen kontra?

        ERR: Jangoikoaren benefizioei deskonozitu dena: eta aren borondate, eta legeari desobedienteak.

 

Bigarren Mandamentuaren gañean

        GAL: Nork egiten du juramentu banoan?

        ERR: Juramentu egiten duenak egia bage: justizia, edo nezesidade bage.

        GAL: Egia bage juramentu egiten duenak zer bekatu egiten du?

        ERR: Mortalea, adbertizen badu: edo balin badaki gezurra diola.

        GAL: Dudan juramentu egiten duenak, bekatu mortale egiten du?

        ERR: Bai: zergatik daukan peligro gezurrareki juramentu egiteko.

        GAL: Nork egiten du juramentu justizia bage?

        ERR: Juramentu egiten duenak gaistakeria egin bear duela.

        GAL: Eta orla juramentu egiten duenak, zer bekatu egiten du?

        ERR: Geiago, edo gutiago: mortale, edo beniale: nola den gauza zergatik egiten duen juramentua.

        GAL: Zergatik ofendizen da ain aniz Jangoikoa bi juramentu ebetan?

        ERR: Zergatik atrebimentu andia den, Jangoikoa ekarzea testigo gauza falsu, eta gaistoendako.

        GAL: Juramentu egiten duenak gaistakeria eiteko, zer einen du?

        ERR: Damutu, eta ez kunplitu.

        GAL: Nezesidade bage juramentu egiten duenak zer bekatu du?

        ERR: Gutienean benialea erreberenzia gutiagatik.

        GAL: Eta bekatu da kriaturen gañean orla juramentu egitea?

        ERR: Bai: zergatik kriaturetan jurazen da Kriadorea.

        GAL: Bada bekaturik ez egiteko nola erranen dugu?

        ERR: Bai, edo ez Kristok erkusten duen bekala.

        GAL: Boto, edo promesan noiz da bekatu ez kunplizea, edo luzazea?

        ERR: Arraziorik estenean: Konfesore, edo Letratuaren juizioan.

 

Irugarren Mandamentuaren gañean

        GAL: Nork goardazen, edo santifikazen ditu jaiak?

        ERR: Meza osoa enzuten duenak, eta obra onetan enpleazen denak.

        GAL: Gauza guzietan, edo bear direnetan trabajatzea bekatu da?

        ERR: Ez: baña alare dudan galdegin dakienari.

        GAL: Mandamentu onen kontra berze zenbaitek egiten du bekatu?

        ERR: Bai: Eliza, eta Elizako eskomekazioa despreziazen duenak.

 

Laugarren Mandamentuaren gañean

        GAL: Nork ondrazen ditu Aita, eta Ama?

        ERR: Obedizen, sokorrizen, eta reberenziazen dituenak.

        GAL: Berzerik nor da Aita, eta Ama naturales landara?

        ERR: Zarragoak: geiago dakitenak, eta gobernazen duenak.

        GAL: Zer egin bear dute Aita naturalek bere Semeeki?

        ERR: Sustentatu: dotrina erakusi, eta obek nai duten estadoa eman.

        GAL: Ezkonduek nola egin bear dute bere Andreki?

        ERR: Amores, eta kordurareki; Kristok bere Elizareki bekala.

        GAL: Eta Andreek beren senarreki nola?

        ERR: Jangoikoaren Semeeki bekala.

        GAL: Eta mutilak Nausieki?

        ERR: Jangoikoa zerbizazen den bekala Nausietan.

 

Borzgarren Mandamentuaren gañean

        GAL: Zer debekazen du ez ilzeas landara?

        ERR: Ez iori gaiz egitea obras, itzes, edo deseos.

        GAL: Nork egiten du bekatu Mandamentu onen kontra?

        ERR: Meatxazen, erizen, injuriazen duenak: edo barkazen estionak bere enemigoari.

        GAL: Ontas landara, bada berze modurik lagunaren ilzeko?

        ERR: Bai: eskandaloareki, eta lagunzen estenean txoil nezesitatuari.

 

Seigarren Mandamentuaren gañean

        GAL: Seigarren Mandamentua nork goardazen du ongi?

        ERR: Pensamentus, itzes, eta obras kasto denak.

        GAL: Pensamentu gaistoetan egiten du bekatu bereganik egozi nai dituenak?

        ERR: Ez, eta aniz merejizendu orreki okasioak kenzen baditu.

        GAL: Bada nor da pensamentu gaistoetan bekatu egiten duena?

        ERR: Kunplitu nai dituena, edo bere borondates aietan deleitazen dena.

        GAL: Ezkonduei zer manazen da Matrimoniaren gañean?

        ERR: Estezatela falta errekatoari, eta prometitu zuten fedeari.

        GAL: Zerk lagunduko digu kasto izateko?

        ERR: Orazioek, Sakramentuek, okupazioak, eta lagun onek.

        GAL: Eta nork dañazen digu?

        ERR: Destenplanzak, bistak, eta konbersazio okasionatuak.

 

Zazpigarren Mandamentuaren gañean

        GAL: Nork kunplitzen du Mandamentu au?

        ERR: Arzen, idukizen, edo nai estutenak berzearena, jabearen borondatearen kontra.

        GAL: Eta nork austen du?

        ERR: Berzeari, edo zein modus dañu injusto egiten dionak, edo aren kausas berze batek egiten badu.

        GAL: Eta ebatsi, edo dañu egin duenari, aski da konfesazea?

        ERR: Ez ezpadu pagazen ebatsi duena, edo zor duena; edo al duen partea.

        GAL: Eta ezin dezakenak, zer eginen du?

        ERR: Prokuratu bere aldetik al duen bekala.

        GAL: Eta nork austen du?

        ERR: Infamazen duenak justizia bage: sekretoa jakinarasten duenak: eta gezurra erraten duenak.

        GAL: Fin onareki gezurra erran daike, bekaturik egin bage?

        ERR: Ez, beiñere; baña egia ixil daiteke disimuluareki.

 

Bedrazi, eta amargarren Mandamentuen gañean

        GAL: Mandamentu ebek biok zer debekatzen dute?

        ERR: Desonestidadearen, eta haziendaren Kodiziak.

        GAL: Da bekatu deseazea berzeak baño geiago idukizea bide ones?

        ERR: Ez: solo debekazen dire kodizia injustoak, eta desordenatuak.

        GAL: Zergatik debekazen dire kodizia ebek biok mandamentu partikulareareki?

        ERR: Zergatik diren txoil inportunoak, eta peligrosoak.

 

 

KAPITULO BEDRAZIGARRENA

Berze Mandamentu bazuk

 

        GAL: Gure lege naturalearen Mandamentuak, Zer dire?

        ERR: Nai, edo ez, proximoarendako, neuretako nai dudana, edo nai estudana.

        GAL: Bada berze Mandamenturik zer jakin?

        ERR: Bai, Ofizio partikulare, eta estadoenak.

        GAL: Eta obek nork jakin bear ditu?

        ERR: Tokazen zaizkiotenei.

        GAL: Eta ignorante dagonak eztu eskusarik?

        ERR: Ez bere Ofizioko gauza Komunetan.

        GAL: Zereki goardatuko dire Mandamentuak?

        ERR: Orazio, Sakramentu, Pedriku [sic], liburu deboto, eta lagun onareki.

        GAL: Eta zerk dañazen digu?

        ERR: Okasio, eta kostunbre gaistoek: debozio guti, eta konfianza sobratuak.

 

 

KAPITULO AMARGARRENA

Elizako Mandamentuen gañean

 

        GAL: Erran zazkizu Elizaren Mandamentuak.

        ERR: Elizako Mandamentu Sanduak dire borz. Amen Jesus.

        GAL: Zertako dire Mandamentu ebek?

        ERR: Obeki esplikazeko, eta goardazeko Jangoikoaren legekoak.

        GAL: Zer da Eliza?

        ERR: Kristio fiel guzien junta, Kristok gobernaturik, eta aren lekuan Aita Sanduak.

        GAL: Nor da Aita Sandua?

        ERR: Erromako Obispoa, nori obeditu bear diogu.

 

Lenbiziko Mandamentuaren gañean

        GAL: Zer da Meza?

        ERR: Kristoren sakrifizio bat, eta aren biziaren, eta ilzearen memoria bat.

        GAL: Nori egiten diogu Sakrifizio Sanduori?

        ERR: Aita Eternoari.

        GAL: Zertako egiten diogu?

        ERR: Iru gauzatako: berari graziak, edo eskerrak emateko, Satisfazio egiteko, eta mertxede eskazeko.

        GAL: Nori aprobetxazen diote Mezek?

        ERR: Biziei, eta Purgatoriokoei.

        GAL: Eta ebetatik zeinei prinzipalkiro?

        ERR: Norengatik erraten, enzuten, eta ofrazen diren arengatik.

        GAL: Nork enzuten du Meza osoa?

        ERR: Meza guzian presente dagonak, dibertitu bage bere borondates.

        GAL: Nor dago desobligaturik Meza enzutera?

        ERR: Nezesidade berdaderoareki inpediturik dagona.

 

Bi, eta irugarren Mandamentuen gañean

        GAL: Zergatik erran da: Konfesatu, komekatu bein berere?

        ERR: Zergatik obligazio esten geiago.

        GAL: Eta konsejus zenbat aldis?

        ERR: Konfesore ongi informatuak akonsejazen duen aldioro.

 

Laugarren Mandamentuaren gañean

        GAL: Baruraren prezeptoak zertara obligazen du?

        ERR: Ez jatera bein baizik egunean, eta orduan ez gauza debekaturik.

        GAL: Noiz bear da bazkaldu?

        ERR: Egerdikoan guti gora bera.

        GAL: Eta debekazen digute edatea barur egitean?

        ERR: Ez: baizik edan daiteke edozein ordus.

        GAL: Kolaziak [sic] zenbat izan bear du?

        ERR: Konzienzia onetako jenden artean komunki usazen dena.

        GAL: Nor dago eskusaturik ez baruzeko?

        ERR: Ogei, eta urte bat kunplitu estuena.

        GAL: Eta nork geiago?

        ERR: Ezin baru daitezkenak adinaren, edo enfermedadearen, edo trabajuaren gatik.

        GAL: Zer eginen du, adinaren faltas barur estenak?

        ERR: Ikasi, ensaiatu, adina datorreneko.

 

Borzgarren Mandamentuaren gañean

        GAL: Zein fruituetatik, eta zenbat zor dugu Amarrena?

        ERR: Obispadoetan usazen den bekala: tranparik bage.

        GAL: Eta Amarrenari eman bear diogu oberena?

        ERR: Gutienean ez gaistoena: bada guzia ematen digu Jangoikoak.

 

 

KAPITULO AMEKAGARRENA

Sakramentuen gañean

 

        GAL: Erranzkizu Sakramentuak.

        ERR: Elizako Sakramentuak dire Zazpi. Amen Jesus.

        GAL: Nork egin zitue Sakramentuak?

        ERR: Kristok berak.

        GAL: Zer dire Sakramentuak?

        ERR: Medizina espirituale bazuk, sendazen, eta justifikazen gaitustenak.

        GAL: Nola justifikazen gaituste?

        ERR: Ariman ematen digute grazia, Kanpoko aldeko Señale aieki.

        GAL: Nola emanen dute grazia Kanpoko aldeko señale aieki?

        ERR: Kristoren merejimentuak aplikaturik señale aieri.

        GAL: Sakramentuak errezibitu bear dire disposizio onareki?

        ERR: Bai: berzela esta errezebituko grazia.

 

Bataioaren gañean

        GAL: Zer da Bataioa?

        ERR: Jaioze espirituale bat, non ematen diguten grazia, eta Kristioaren señalea.

        GAL: Zer lagun ematen digu Bataioak Kristioaren biziarendako?

        ERR: Bear diren birtute guziak.

        GAL: Eta zer bekatu kenzen du?

        ERR: Bekatu orijinalea, eta berze edozein, arkizen badu.

 

Konfirmazioaren gañean

        GAL: Zer da Konfirmazioa?

        ERR: Bataioak eman zigun graziaren aumento espirituale bat.

        GAL: Nola ematen digu aumentu ori?

        ERR: Zergatik ematen digun grazia, eta indar Kristoren fedea konfesazeko.

 

Penitenzia, edo Konfesioaren gañean

        GAL: Zer da Penitenzia?

        ERR: Bataiatuas geros egin diren bekatuen medizina espirituale bat.

        GAL: Zer egiten du Penitenziak?

        ERR: Ematen du grazia barkazeko bekatu pasatuak: eta goardazeko etorriko direnetatik.

        GAL: Zenbat parte ditu Penitenziak?

        ERR: Irur. Kontrizioa, Konfesioa, eta satisfazioa.

        GAL: Zer da Kontrizioa?

        ERR: Damu andi bat, Jangoiko den bekala ofendituas, proposito firmeareki konfesazeko, eta emendazeko.

        GAL: Zer ondasun ekarzen digu kontrizioak berak bakarrik, Sakramenturik bage?

        ERR: Berdaderamente duakanari Jangoikoak barkazen dizkio bekatu mortale guziak, aniz badire ere: baña atrizioak eztu au egiten.

        GAL: Zer da Atrizioa?

        ERR: Damu bat Jangoikoak ofendituas, Jangoikoaren kastigoaren beldurres, edo bekatuaren itsusitasunagatik: proposito firmeareki konfesazeko, eta emendazeko.

        GAL: Kontrizioak, eta Atrizioak biek dute damu Jangoikoa ofendituas: biak dire bat?

        ERR: Ez: begira zazu ongi arrazioa, zergatik damu duten.

        GAL: Bada erran zazu zeurorrek.

        ERR: Kontrizioak damu du; zergatik Jangoikoa Jangoikoa den: baña Atrizioak damu du, Jangoikoaren beldurres.

        GAL: Kontrizioaren damua nobleago, edo finago da, Atrizioarena baño?

        ERR: Bai: zergatik da Jangoikoaren amorea: eta berzea Jangoikoaren beldurra.

        GAL: Erranzazu ongi diferenzia.

        ERR: Ara: bekatu mortalean ilzen dagona, bakarrik Apezik bage, egiten badu Kontrizioa, salbatuko da: baña egiten badu Atrizioa ez.

        GAL: Atrizioareki solo esta salbatuko?

        ERR: Ez: baña Atrizioa juntazen bada konfesioareki, bai.

        GAL: Ongi konfesatzeko bear da Kontrizioa, edo Atrizioa?

        ERR: Bai: eta aski da Atrizioa. Eta Kontrizioa bada obeago.

        GAL: Bekatuen konfesazeko obligazioak zertara obligazen gaitu?

        ERR: Lenbizirik, aien pensazera, eta erratera guziak, malizias uzi bage mortalerik.

        GAL: Eta aski da edozein Sazerdoteri bekatuak erratea?

        ERR: Ez: ezpadu lizenzia aien absolbizeko.

        GAL: Eta eriozeko orduan, ezpada Sazerdoterik, erran bear ditu bekatuak seglarei?

        ERR: Ez: baña ongi da, aien ailzinean konfesio eskazea doloreareki.

        GAL: Eta gaizak ezpadu ematen lekurik, eta bekatu mortalean badago, ez kondenazeko, zer eginen du?

        ERR: Erremedioa da Kontrizioa, eta Jangoikoaren amorea, idukizea gutienean bere biozean.

        GAL: Zer da satisfazioa?

        ERR: Pagazea penitenzias kulparen pena.

        GAL: Bada Kristoren penak estire aski guretako?

        ERR: Bai: baña alare nai du, areki batean, guk ere egi dezagun satisfazioa.

        GAL: Zein obra dire satisfazio egiteko?

        ERR: Orazioa, limosna, eta barua.

 

Komekazioaren gañean

        GAL: Zer da Komekazioa?

        ERR: Jateko espirituale bat, arima sustentazen, eta bizi eternoa ematen duena.

        GAL: Zer ematen digute manjare Dibino artan?

        ERR: Kristo bera, Jangoiko, eta Gizona, guzia osorik.

        GAL: Nola ematen da? Señalean edo aren figuran?

        ERR: Ez: baizik errealidadean, bera bere sustanzian.

        GAL: Non dago Kristo?

        ERR: Bi lekutan: Zeruan, eta Aldareko Sakramentuan.

        GAL: Nola dago Zeruan?

        ERR: Gu emen bekala.

        GAL: Eta nola dago Sakramentuan?

        ERR: Kristo guzia Ostia guzian: eta Kristo guzia Ostiaren parte, edo zati guzietan: eta alaber Kalizan.

        GAL: Ostia partizen denean, partizen da Kristo?

        ERR: Ez jauna.

        GAL: Bada zein aldetara doaie?

        ERR: Guzia bi aldetara.

        GAL: Bada amar parte egiten badute?

        ERR: Guzietan egonen da Kristo guzia osorik.

        GAL: Nik estakit nola?

        ERR: Onlaxe: beirazaite ispilu andian, eta egin zazu amar zati ispilua, eta guzietan ikusiko zara len bekala.

        GAL: Sakramentuan estago ogiaren, eta ardoaren sustanziarik?

        ERR: Ez jauna: baizik solo daude akzidenteak, urrina, kolorea, eta gustoa.

        GAL: Bada ezpadago ogirik, eta ardorik nola dago aien urrina?

        ERR: Zergatik lentxeago konsagratu baño len egon ziren ogi, eta ardo.

        GAL: Bada ogiaren, eta ardoaren sustanzia zer egin zire?

        ERR: Konbertitu, edo itzuli zire Kristoren gorpuz, eta odolean.

        GAL: Noiz egiten da ori?

        ERR: Sazerdoteak konsagrazen duenean.

        GAL: Bada batek jan baleza bi libera Ostia Konsagratuak, elizake sustentatuko?

        ERR: Bai jauna.

        GAL: Eta edan baleza pinta bat Kalizetik ordituko?

        ERR: Bai jauna.

        GAL: Bada ezpadago an ogirik, eta ardorik, nola egiten da ori?

        ERR: Zergatik akzidente aiek egiten dute sustanziaren ofizioa.

        GAL: Ostian zer dago, gorpuza, ala odolare bai?

        ERR: Gorpuza, eta odola, biak.

        GAL: Eta Kalizan zer dago?

        ERR: Odola, eta gorpuza.

        GAL: Bada Ostia konsagrazen denean, orduan oraño Kalizan dagona, ardoa da?

        ERR: Bai jauna.

        GAL: Bada nola egon bear du odola Ostian?

        ERR: Zergatik, nola adiskideak baitire, beti biak akonpañatzen dire.

        GAL: Nai nuke berze arrazio bat.

        ERR: Zergatik Kristo dago bizirik; eta gorpuz bizia ezin dagoke odolik bage eta odol bizia ezin dagoke gorpuza bage.

        GAL: Batek eraman baliz Sagrarioko Ostia guziak, orduan egoin lizake Sagrarioan Kristo?

        ERR: Ez jauna: zergatik orduan estago Sakramenturik.

        GAL: Eta utzi bazute forma erdi bat?

        ERR: Orduan bai, zergatik erran dugu Kristo dagola parte guzietan.

        GAL: Eta Sakristian, edo Ostiarioan dauden ostietan dago Kristo?

        ERR: Ez jauna: konsagratu arteo.

        GAL: Bada noiz egonen da?

        ERR: Sazerdoteak konsagrazen dituenan.

        GAL: Au nola egiten da, edo zein podoreareki?

        ERR: Podore dibinoareki, Sazerdotei komunikaturik.

        GAL: Legoak zergatik komekazen dire solo ostiareki?

        ERR: Zergatik ostia artan, eta aren parte guzietan dagon Kristo guzia.

        GAL: Zer disposizioreki juan bear da komekazera?

        ERR: Barurik, eta konfesaturik bekatu mortale guziak.

        GAL: Komekatu baño len zer pensatu bear dugu?

        ERR: Nor eldu den Sakramentuan: norengana eldu den: nola, eta zer fineki.

        GAL: Zertako egin zue Jaunak Sakramentu ain andia?

        ERR: Gure ondrazeko: gu obligazeko, eta abrasteko.

        GAL: Eta zer egin bear dugu komekatuas geros?

        ERR: Graziak, edo eskerrak eman Jaungoikoari, espazioreki: eta ofrezitu aren zerbizuari, txoil obligatuak bekala.

 

Oliaduraren gañean

        GAL: Zer da Oliadura?

        ERR: Arimaren azken konbalezenzia espirituale bat.

        GAL: Zer ondasun egiten du?

        ERR: Garbizen ditu bekatuen errelikia edo señaleak: gure ignoranzias, eta deskuidos geldizen baitire.

        GAL: Zergatik goardazen da biziaren azkeneko?

        ERR: Disponi gaitezen, azken finarendako.

 

Orden, eta Matrimonioaren gañean

        GAL: Zer eiten du Ordenaren Sakramentuak?

        ERR: Ematen du grazia ordenatuei, ongi egiteko bere ofizioa.

        GAL: Eta Matrimoniaren Sakramentuak zer egiten du?

        ERR: Ezkonduei ematen diote grazia ongi bizizeko.

 

 

KAPITULO AMABIGARRENA

Induljenzien gañean

 

        GAL: Sakramentues landara, zer lagun dugu Elizan?

        ERR: Ur bedeikatua, Induljenziak, eta Jubileoak.

        GAL: Zer dire Induljenziak?

        ERR: Kulparengatik zor dugun penaren barkazioak.

        GAL: Noren birtutes ematen dizkigute?

        ERR: Kristoren, eta Sanduen merejimentues.

        GAL: Nola irabasten dire Induljenziak?

        ERR: Grazian gaudela, egiten badugu manazen den guzia.

 

 

KAPITULO AMAIRUGARRENA

Miserikordiazko obren gañean

 

        GAL: Erranzkizu Miserikordiazko obrak?

        ERR: Obra Miserikordiaskoak dire amalaur. Amen Jesus.

        GAL: Zergatik deitzen dire Miserikordiaskoak?

        ERR: Zergatik estiren zor Justizias.

        GAL: Noiz obligazen dute Justizias?

        ERR: Nezesidade andietan: prudentearen Juizioan.

        GAL: Zeinek dute merejimentu andiago?

        ERR: Espiritualek: zergatik ondasun andiago egiten dute.

        GAL: Eta korporalen nezesidadea balin bada?

        ERR: Orduan nezesidade andiak eginen ditu obligazioskoak.

 

 

KAPITULO AMALAUGARRENA

Arimaren enemigoa, edo etsaien gañean

 

        GAL: Erranzkizu Arimaren etsaiak.

        ERR: Arimaren etsaiak dire irur. Amen Jesus.

        GAL: Zergatik deizen dire orla?

        ERR: Zergatik inklinazen gaitusten tentazioareki gaistakeriara.

        GAL: Bada Jaungoikoak zertako permitizen du tentazioa?

        ERR: Gure exerzizio, eta korona andiarendako.

        GAL: Demonioak nola tentazen gaitu?

        ERR: Barrenean iminzen digu pensamentu gaistoa, eta kanpoko aldean tropezuak.

        GAL: Zer erremedio pensamentu gaistoendako?

        ERR: Pensamentu onak: guruzea, eta ur bedeikatua.

        GAL: Okasio gaistoendako zer erremedio?

        ERR: Oberena da, aietatik eskapazea, edo igesitea.

        GAL: Eta ezin eskapa daitekenean?

        ERR: Orduan prebenitu, orazio, konseju, eta errekatoareki.

        GAL: Munduak nola tentazen gaitu?

        ERR: Ekarzen ditu Munduko ditxoak, eta uso gaistoak.

        GAL: Zer erremedio aiendako?

        ERR: Jangoikoaren legea, eta Sanduen usoak, edo kostunbreak.

        GAL: Aragiak nola tentazen gaitu?

        ERR: Inklinazio, eta pasione gaistoeki.

        GAL: Zer dire pasioneak?

        ERR: Geuren baitan barrenean, furia, turbazio, edo kolera itsuzen gaitustenak.

        GAL: Zein dire oiek?

        ERR: Prinzipalenak laur: gozoa, beldurra, esperanza, eta dolorea.

        GAL: Zer erremedio dugu pasione eben kontra?

        ERR: Jangoikoaren grazia, eta birtuteak.

 

 

KAPITULO AMABORZGARRENA

Bekatuen, eta Birtuten gañean

 

        GAL: Erranzkizu bekatu mortale, edo Kapitaleak.

        ERR: Bekatu Kapitaleak dire zazpi. Amen Jesus.

        GAL: Zenbat jeneros dire bekatuak?

        ERR: Irur: Orijinalea, benialea, eta mortalea.

        GAL: Zer da bekatu orijinalea?

        ERR: Gureki jaiozen den ura gure lenbiziko Aitenganik eredaturik.

        GAL: Zer da bekatu mortalea?

        ERR: Pensazea, erratea, egitea, edo faltazea Jangoikoaren legearen kontra.

        GAL: Arimari zer dañu egiten dio bekatu mortaleak?

        ERR: Kenzen dio Jangoikoa, Karidadea, grazia, gloria, eta kondenazen du infernura.

        GAL: Zer da bekatu orren erremedioa?

        ERR: Penitenzia berdaderoa: irugarren Sakramentuan erran dugun bekala.

        GAL: Eta zer da bekatu benialea?

        ERR: Arima ilzen estuena, baña gaizkizen duena.

        GAL: Nola gaizkizen du?

        ERR: Zergatik oztendu, eta disponizen, mortalaren egiteko.

        GAL: Zergatik deizen da benialea?

        ERR: Zergatik fazilkiro egiten den, eta barkazen ere bai.

        GAL: Zenbat gauzeki barkazen da?

        ERR: Len erran ditugun bedrazi gauza aieki.

        GAL: Zazpi bekatu aiek zergatik deizen dire Kapitaleak, edo burukoak?

        ERR: Zergatik berze aniz bekaturen buruak diren.

        GAL: Soberbiak, eta Abariziak bekatu mortaleak dire?

        ERR: Ez guziak: baizik solo Jangoikoaren, eta proximo lagunaren kontra direnak.

        GAL: Eta noiz dire karidadearen kontra?

        ERR: Austen denean Jangoikoaren, edo Elizaren Madamentuaren [sic] bat.

        GAL: Zer da Soberbia?

        ERR: Apetitu desordenatu bat, berzea baño geiago izateko.

        GAL: Zer da humildadea?

        ERR: Inklinazio bat bere despreziazeko.

        GAL: Zer da Abarizia?

        ERR: Apetitu desordenatu bat haziendarengana.

        GAL: Eta zer da liberalidadea?

        ERR: Inklinazio bat emateko, nola eta noiz, konbeni denean.

        GAL: Zer da Luxuria?

        ERR: Apetitu torpea gauza karnaletara.

        GAL: Zer da Kastidadea?

        ERR: Garbitasunaren inklinazioa.

        GAL: Zer da Ira?

        ERR: Mendekazeko apetitu desordenatua.

        GAL: Eta Mansedunbrea zer da?

        ERR: Iraren aplakazea.

        GAL: Zer da pazienzia?

        ERR: Tristeza gutiko bat trabajuetan. Edo tristatu bage sufritu.

        GAL: Zer da Gula?

        ERR: Apetitu desordenatu bat, jatera, eta edatera.

        GAL: Eta Tenplanza zer da?

        ERR: Apetitu aren frenoa.

        GAL: Zer da Enbidia?

        ERR: Tristeza berzearen ondasunengatik.

        GAL: Eta proximoaren karidadea zer da?

        ERR: Berzearen ondasun, edo gaiza sentitzea, berea bekala.

        GAL: Zer da Pereza?

        ERR: Triste, eta latso ibilzea Jangoikoaren gauzetan.

        GAL: Eta Dilijenzia zer da?

        ERR: Fite, eta laster, eta gustoreki egitea Jangoikoaren gauzak.

 

 

KAPITULO AMASEIGARRENA

Birtute Teologalen, eta Kardinalen gañean

 

        GAL: Erranzkizu Birtuteak.

        ERR: Birtuteak dire zazpi. Amen Jesus.

        GAL: Zer nai du erran Birtute Teologaleak?

        ERR: Birtute Dibinoak.

        GAL: Zergatik daukate izen ain andia?

        ERR: Zergatik juntazen gaitusten Jangoikoareki, eta solo berak ematen dituen.

        GAL: Zer da Fedea?

        ERR: Argi bat, eta ezaumentu sobrenaturale bat, zeineki ikusi bage sinestazen dugu Jangoikoak erraten duena, eta Elizak erakusten diguna.

        GAL: Badakusazu, nola Jangoikoa den iru Persona, eta alare Jangoiko bat: edo Kristo nola den Jangoiko, eta gizon?

        ERR: Ez: baña sinestazen dut, ikusten dudana baño obeki.

        GAL: Zergatik sinestazen duzu ain ziertoki?

        ERR: Zergatik Jangoikoak erraten duen, eta Elizak erakusten.

        GAL: Zer da Esperanza?

        ERR: Etxidetea bienabenturanza, eta beraren alkanzazeko medioak.

        GAL: Zertan dago gure bienabenturanza?

        ERR: Jangoikoa bere baitan ikustean: onesizean: eta gozazean betiroko.

        GAL: Nola alkanzazen da?

        ERR: Jangoikoaren graziareki: Kristoren merejimentueki: eta gure obra oneki.

        GAL: Zer da Karidadea?

        ERR: Jangoikoa onesizea gauza guzien gañetik: eta proximoa geren burua bekala.

 

Birtute Kardinaleen gañean

        GAL: Zergatik deizen dire Kardinaleak Birtute ebek?

        ERR: Zergatik txoil prinzipaleak diren, eta berze aniz birtuteren zañak.

        GAL: Zer ofizio du Prudenziak?

        ERR: Iduki erdia bi estremoren artean (edo konpondu porfiak.)

        GAL: Zer ofizio du Justiziak?

        ERR: Eman batbedrari bere deretxoa, edo arrazioa.

        GAL: Zer ofizio du Fortalezak.

        ERR: Moderatu enfadoak, eta atrebimentuak.

        GAL: Zer ofizio du Tenplantzak?

        ERR: Enfrenatu gula, eta apetitu sensualeak.

        GAL: Zein da Birtuterik andiena?

        ERR: Karidadea: oiei ematen baitiote bizia; eta txuxenzen dituena.

        GAL: Zer finetara txuxenzen ditu?

        ERR: Jangoikoarengana: noreki berak juntazen gaituen.

        GAL: Jangoikoaren ailzinean zein gizon da Sanduago?

        ERR: Karidade geiago daukana: edozein balinbadare.

        GAL: Nork dauka karidade andiago?

        ERR: Mandamentuak obeki goardazen dituenak.

        GAL: Ebanjelioaren konsejuak zenbat dire?

        ERR: Irur: Pobreza boluntarioa: Kastidadea, eta obedienzian bizizea.

        GAL: Konseju ebek zertako zerbizazen dute?

        ERR: Obeki guardazeko prezeptoak, eta Mandamentuak.

 

 

KAPITULO AMAZAZPIGARRENA

Arimaren Potenzien gañean

 

        GAL: Erranzkizu Arimaren Potenziak.

        ERR: Arimaren Potenziak dire irur. Amen Jesus.

        GAL: Zertako eman zigu Jangoikoak entendimentua?

        ERR: Beraren ezauzeko, eta aren gauzetan pensazeko.

        GAL: Zertako da Memoria?

        ERR: Oroit gaitezen beraren legeas, eta mertxedes.

        GAL: Zertako Borondatea eta libertadea?

        ERR: Guk bera onetsizeko, eta merejimentuareki egiteko beraren borondatea.

 

Sentido Korporaleen gañean

        GAL: Erranzkizu Sentido Korporaleak.

        ERR: Sentido Korporaleak dire borz. Amen Jesus.

        GAL: Zertako eman dizkigu Jangoikoak sentidoak, eta berze mienbro guziak?

        ERR: Guzieki bera zerbizazeko gauza guzietan.

 

 

KAPITULO EMEZORZIGARRENA

Espiritu Sanduaren Donen gañean

 

        GAL: Errankizu Espiritu Sanduaren Donak.

        ERR: Espiritu Sanduaren Donak dire Zazpi. Amen Jesus.

        GAL: Zertako dire Espiritu Sanduaren Donak?

        ERR: Gu obediente egiteko Jangoikoaren inspirazioei.

        GAL: Zertako da Entendimentuaren Dona?

        ERR: Guri adizera emateko egiak.

        GAL: Eta Sabiduriaren Dona?

        ERR: Egia oies ongi juzgazera eginarasteko.

        GAL: Eta Konsejuaren Dona?

        ERR: Jangoikoari konsultazeko gauza agradableak.

        GAL: Eta Zienziaren Dona?

        ERR: Eskojizeko ongi, konsultatu dena.

        GAL: Eta Piedadearen Dona?

        ERR: Konzertazen du arima Jangoikoareki.

        GAL: Eta Beldurraren, eta Fortalezaren Dona?

        ERR: Konzertazen du ongi berareki.

        GAL: Bada au guziau esta Birtuten ofizioa?

        ERR: Birtutek ekarzen gaituste arraziora, eta bear den legera: eta donek Espiritu Sanduaren mobimentuetara.

 

Espiritu Sanduaren Frutuen gañean

        GAL: Erranzkizu Espiritu Sanduaren Frutuak.

        ERR: Espiritu Sanduaren Frutuak dire amabi. Amen Jesus.

        GAL: Zer dire Espiritu Sanduaren Frutuak?

        ERR: Fruta arbolean bekala, Birtuteen suabidaderik andiena, eta perfektoa.

 

 

KAPITULO EMERETZIGARRENA

Bienabenturanzaen gañean

 

        GAL: Erranzkizu Bienabenturanzak.

        ERR: Bienabenturanzak dire zorzi. Amen Jesus.

        GAL: Zer dire Bienabenturanzak?

        ERR: Birtuteen, eta Espiritu Sanduaren donen obrarik oberenak.

        GAL: Nor dire Espiritu pobre dutenak?

        ERR: Nai estutenak honrarik, eta ez abrastasun txikirik ere.

        GAL: Nor dire Mansoak?

        ERR: Irarik, edo iraren mobimenturik estutenak.

        GAL: Nola dire lurraren jabeak?

        ERR: Berak, bere Jaun diren bekala.

        GAL: Nor dire negar egiten dutenak?

        ERR: Plazer txikiak ere usten ditustenak.

        GAL: Nor dire justiziaren gose, eta egarri direnak?

        ERR: Ferboreareki egiten dutenak bear den guzia.

        GAL: Nor dire Miserikordiosoak?

        ERR: Txoil piadoso direnak: naiz kanpokoeki ere.

        GAL: Nor dire bioz garbia dutenak?

        ERR: Mortifikazen direnak beren pasionetan.

        GAL: Nor dire Pazifikoak?

        ERR: Bere, eta berzeren baitan bakea egiten dutenak.

        GAL: Nor dire justiziarengatik padezizen dutenak?

        ERR: Justizian firme daudenak persegizen badituste ere.

        GAL: Obra ebek zergatik deizen dire Bienabenturanzak?

        ERR: Zergatik ebetan dago mundu ontako felizidadea; eta berze munduko esperanza.

 

 

NOLA KONFESA, ETA KOMEKATU BEAR DEN

 

        Lenbizikoa, oroitu bear du bere bekatues, eta ontako pensatu bear ditu irur gauza: non egon den: noreki ibili den: eta zer ofizioetan enpleatu den: orreki etorzen dire bekatuak memoriara.

        Joan bear du Mandamentu guzietatik barrena, ikusis zeinetan erori den pensamentus, itzes, edo obras: au eginas geros, konsideratu bear du Jangoikoari egin dion ofensa, eta bere arimari egin dion gaiza: damutu bear du dolore, eta urrikimentu andiareki, eta proposito firmeareki ez beiñ ere bekaturik egiteko.

        Imini bedi Konfesorearen oñetan belauriko, gutikoat apartaturik: ez Konfesorearen aurkas, baizik aldean, eta begiak lurrera beirazen dutela: erran bear du Konfesioa: eta erran bear dizkio Konfesoreari zenbat bekatu mortalea egin dituen, eta ezpadago seguro zenbat diren, erran bear du guti gora bera zenbat diren. Eta ez beinere utzi bekaturik alkes: zergatik Jangoikoari erraten dizkio, Konfesazen denean. Eta Sakrilejio andia da bekatu mortalea isilzea konfesioan: eta berdin berze aldian dauka obligazio egia erratera, eta konfesio artako gauza guziak berris konfesazera; zergatik gaizki Konfesatuzen.

        Komekazera doaienean badaki barurik egon bear duela. Komekazerakoan pensatu bear du, Jangoikoa eldu dela orreki egotera, eta orren ariman sarzera. Eta komekatuas geros ez bereala joan Elizatik, baizik graziak, eta eskerrak eman Jangoikoari, zergatik orren bisitatzera etorri den.

 

 

AU AISKIDE TXIKIENDAKO

 

        Liburu andian dago luzeago andien, eta zarrendako.

        Ikusi ditut aniz libru debozio andieki egun guziko, eta ordu guzietako. Baña ori da ongi Fraiden eta seroren dako: baña ez berze guziendako. Debozio galanta, eta fazila Kristio guziendako da. Etziterakoan, eta bestizerakoan laur orazioak erratea: zein baitire zeñazea, eta Paternosterra, Abemaria, eta Salbea. Kredoa esta orazioa: an estugu deus eskazen: baizik sinistazen dugu an dagon guzia. Debozio onen arrazioa da: zergatik Kristoren Guruzea aurpegian dramanari, ezin gerta dakioke gauza gaistorik, ez egunas, eta ez gauhas [sic].

 

FINA