www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina Kristiana
Betolaza
1596

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: J.A. Güiles Castillo; Bilbo.

 

   

DOCTRINA CHRISTIANA

En Romance y Basquence, hecha por man

dado de D.Pedro Máso, Obispo de Cala-

horra, y la Calçada, y del Consejo del Rey

nuestro Señor, para las tierras Bascôgadas

de su Obispado, reducida por el Doctor Be

tolaça, à lenguaje mas comun, y mas vsado y

q con màs facilidad se entiende en todas

ellas, para bien, y vtilidad de sus obejas de

aquellas partes, que por largos años las

apaciente, y govierne, à gloria, y

honra de Dios nues-

tro Señor,

Amen.

 

Impressa con licencia en Bilbao, por Pedro Co[ ] de Ybarra

Impressor de este muy noble, y muy leal Senorio

de Vizcaya. Año de 1596.

 

 

PRINCIPIO DE LA DOCTRINA CHRISTIANA EN ROMANCE Y BASQUENCE

 

Kristiñau fiel gustia

dago asko obligadurik

euten debozinoea

bioz gustirik Kristoen

Kruze Santeagaz

dalako geure argia

gure izan ebelako atan hil

gu redimietarren

gure pekatuen kaptiberiorik

eta arerio deungeaganik.

Onegaiti bear dozu

sarri ziginatu, eta santiguatu

egiten dozula iru kruze.

Lelengoa bekokian

Iaun goikoak libradu gagizan

berba deugetarik

Bigarrena agoan,

Iaungoikoak libradu gagizan

berba deugetarik.

Irugarrena bularretan,

Iaungoikoak libradu gagizan

obra, eta deseo deungetarik,

esaten dogula alan.

Kruze Santearen señaleagaiti

geure arerioetarik libradu

gagizuz Iauna.

Geure Iaungoikoa.

Aiten da Semen,

da Espiritu Santuen izenean

Amen IESUS.

 

 

LAS ORACIONES DEL CHRISTIANO
EN BASQUENCE

 

Gero errezadu bear dogu

dakiguzan oraziñoak

eta Elexa Santeak

hirakasi deuskuzanak

sinistueiten, eta egiten,

eta jakiten

aginnetan deuskuna,

hondo pronunziadurik,

sinisturik eta eginik

esaten dogula onelan.

 

 

EL PATER NOSTER EN BASQUENCE

 

AITA gurea,

Zeruetan zagozana.

Santifikadua izan dila zure izena

Etorri bidi

gugana zure Ereinua

Egin bidi zure borondatea,

nolan Zeruan, alan lurrean

emon egiguzu egunean

eguneango gure ogia

da parkatu

egiguzuz

gure pekatuak,

guk geure zordunai

parketan deusteguna legez

da etxi ez eiguzu

jausten tentaziñoan,

baia libradu gaigizuz

gatx gustirik. Amen Iesus.

 

 

EL AVE-MARIA EN BASQUENCE

 

ABE-MARIA,grazias betea,

Iauna da zugaz,

benditea zara zu

andra gustien artean,

eta benditoa da zure sabeleko

frutua IESUS.

Santa Maria,

Iaun goikoaren Amea,

erregutu egizu

gu bekatariok gaiti,

orain, da geure

eriozako horduan,

Amen IESUS.

 

 

EL CREDO EN BASQUENCE

 

SINISTETAN DOT Iaungoiko

Aitagan,

gustiz poderosoa, Zeruaren,

da lurraren Kriadoregan.

Eta Iesu-Kristogan

bere Seme unijenijenito

geure launagan, zeina izan zan

konzebidua

Espiritu Santuen obraz

da jaiozan Maria

B[r]ijineaganik, padezidu eban

Ponzio Pilatosen poderen azpian

iizan zan kruzifikadua, hila.

eta sepultadua, jasi zan

I[n]fernuetara irugarren

egunean erresuzitadu eban

hilaren arterean,

Igo eban Zeruetara

eta jarririk dago

Iaungoiko Aita gustiz podesoen

aldezkoatati, arik etorriko da

juzgaetan hilak, eta biziak,

sinistetan det Espiritu

Santuagan, Elexa Santa

Katolikan. Santuen komunioan

pekatuen parkaziñoean,

aragien erresurrekziñoean,

biziza betikoan.

Amen IESUS.

 

 

SALVE REGINA EN BASQUENCE

 

SALVE Regina,

miserikodiasko Amea,

bizizea, eta dulzura. Salbe

esperanza geurea, zure geiez

gagoz Ebaen hume

desterraduok, zuri

emaiten deusuguz zizpuruak

negar egiten dogula

erri negarrezko onetan.

Ea bada Andra Abogada

geurea, biortu egizuz

geugana zeure begi

miserikordiosok, eta

desterru au igaro ta,

erakuskuzu IESUS

zeure sabeleko Frutu benditoa.

O Klementisimea

O Piadosea.

O Birjina Maria Dulzea.

Erregutu egizu gu gaitik

Iaun goukoaren Ama Santea,

dignu izan gaitean

Iesu-Kristoen

prometimentuen.

Amen IESUS.

 

 

LOS ARTICULOS DE LA FE EN BASQUENCE

 

        ARTIKULU Fedekoak dira amalau lelengo zazpirak, petenezietan jakaz Dibinidadeari eta beste zazpirak Iesu-Kristo gere Iaun goiko da Gizon berdaderuen Humanidade, Santisimeari pertenezietan jakazanak Dibinidadeari, dira onek.

 

        LELENGOA sinistetea laungoiko gustiz poderoso bategan.

        Bigarrena sinistetea dala Aitea.

        Irugarrena sinistetea dala Semea.

        Laugarrena sinistetea dala Espiritu santua.

        Bostgarrena sinistetea dala Kriadorea.

        Seigarrena, sinistetea dala Salbadorea.

        Zazpigarrena, sinistetea dala Glorifikadorea.

 

 

        Pertenezietan jakazanak humanidade santeari dira onek.

 

        LELENGOA, sinsitetea Iesu-Kristo gure Iauna Gizonzan partes konzebidua izan zala Espiritu Santuen obraz.

        Bigarrena, sinistetea Iaio zala Maria Birjineaganik geretan zala Birjina jaio baño lenago, da jaiazean, da jaioazkero.

        Irugarrena, sinistetea errezibidu ebala Pasiñoa, eta eriozea gu bekatariok salbaetarren.

        Laugarrena, sinistetea jasi zala Infernuetara da atera zituala Arima Santak egozanak bere etorrunen begira.

        Bostgarrena, sinistetea erresuzitadu ebala irugarren egunean hilaren arterean.

        Seigarrena, sinistetea igo ebala Zeruetara, da jesarririk dagoela Aita omnipotenten aldezkoatati.

        Zazpigarrena sinistetea etorriko dala juzgetan hilak, eta biziak, onai emateko Gloria, gorde zituelako bere Mandamentu santuak, eta deungai pena eternea gorde ez zituelako.

 

 

LOS MANDAMIENTOS DE LA LEY
DE DIOS EN BASQUENCE

 

        MANDAMENTUAK Iaun goikoaren Legekoak dira amar.

        Lelengo irurak pertenezietan jakaz Iaun goikoaren honreari, eta beste zazpirak proximuaren probetxuari.

 

        Lelengoa da Iaungoikoa amatea gauza guztiez ganeti.

        Bigarrena juramenturik egin ez eitea nezesidade baga.

        Irugarrena Eguzariak gordetea

        Laugarrena gurasoak honretea,

        Bostgarrena iñor hil ez eitea.

        Seigarrena luxuriazko pekatuetan jausi ez eitea.

        Zazpigarrena ezer ostu ez eitea.

        Zorzigarrena falso testimoniorik eregi ez eitea, eta ez guzurrik bere esan.

        Bederazigarrena iñoen emasterik deseadu ez eitea.

        Amargarrena besten ondasunik kodiziadu ez eitea.

 

        Amar Mandamentu onek enzerretan dira bitan Iaun goikoa ametan gauza gustiez ganeti eta proximua geu legez.

 

 

LOS MANDAMIENTOS DE LA YGLESIA
EN BASQUENCE

 

        MANDAMINTUAK Eleja Ama Santakoak dira bost.

 

        Lelengoa, Meza osoa enzutea Domeketan, da Eguzari guardetakoetan.

        Bigarrena, Konfesetea gitxienaz bein urtean, edo lenago esperetan badau eriozako peligrurik

        Irugarrena Komulgetea Paskua Erresurreziñokoetan.

        Laugarrena, Barau egitea Elexa Ama Santean agiduetan dabenean.

        Bostgarrena, pagetea amarrenak, eta Primiziak.

 

 

CO[N]FESSION GENERAL
EN BASQUENCE

 

        Ni bakatariau konfesetan natxako Iaungoiko gustiz poderosoari, Andrane Maria birjineari, Iandone Mikel Arkanjeleari, Ioandoneanez Baptisteari, Apostolu Santuai, Iandone Periari, eta San Pablori eta Zeruko Santu gustiai eta zuri Aita espiritualorri, pekatu asko egindo dala pensamintuagaz, berbeagaz, eta obreagaz, neure erruagaiti, neure errua gaiti, neure errua andiagaiti. Onegaterren erregetan deusat Andrane Maria Birjineari, Iandone Mikel Arkanjeleari, Iandoneanez Baptisteari, apostulu Santuai, Iandone Periari, eta San Pablori, eta Zeruko Santuai, eta zuri Aita espritualorri erregutu degiozula nigaiti Iaungoiko gure Iaunari.

 

 

ELEJA AMA SANTEAREN
SAKRAMENTUAK DIRA ZAZPI

 

        LELENGO bostak dira nezesidadekoak, edo errezibidurik, edo deseadurik zeinzuk bagarik ezin iñor salbadu leitekean, hetxietan badituz menosprezioagaiti. Beste biak dira borondatezkoak.

 

        LELENGOA da Bautismoa.

        Bigarrena Konfirmaziñoa.

        Irugarrena Komuninoa.

        Laugarrena Penitenzia.

        Bostgarrena Extrema Unziñoa.

        Seigarrena Ordea Sazerdotala.

        Zazpigarrena Matrimoniñoa.

 

 

OBRAK MISERIKORDIAZKOAK
DIRA AMALAU

 

        Zazpi Espiritualak, eta zazpi korporalak.

 

        Espiritualak dira onek.

        LELENGOA irakastea estakianari.

        Bigarrena konseju ona emaitea bear dabenari.

        Irugarrena korrijietea erratuetan dabena.

        Laugarrena parketea injuriak.

        Bost garrena konsoletea tristea.

        Sei garrena sufrietea pazienziagaz geure proximoen gatxak, eta flakezak.

        Zazpigarrena erregutuetea Iaun goikoari biziak gaiti, eta hilak gaiti.

 

        Korporalak dira onek

        LELENGOA bisitetea gejoak.

        Bigarren jaten ematea gosetu danari.

        Irugarrena edaten ematea egarti danari.

        Laugarrena kautiboa erreskatetea.

        Bostgarrena billosa janzitea.

        Seigarrena peregrinoari ostatua emaitea.

        Zazpigarrena hilak enterretea.

 

 

Areriak Arimakoak dira iru

 

        Lelengoa da Mundua.

        Bigarrena da Demoninoa.

        Irugarrena da Aragia.

 

 

Pekatu Kapitalak dira Zazpi

 

        Lelengoa, Soberbia.

        Bigarrena, Abarizia.

        Irugarrena, Luxuria.

        Laugarrena, Irea.

        Bostgarrena, Gulea.

        Seigarrena, Inbidia.

        Zazpigarrena, Nagitasuna.

 

 

Onen kontra dagoz zazpi birtute

 

        Soberbiaren kontra, Humildadea.

        Abariziaren kontra, Largezea.

        Luxuriaren kontra, Kastitatea.

        Iren kontra, Pazienzia.

        Gulen kontra, Tenplanzea.

        Inbidiaren kontra, Karidadea.

        Nagitasuen kontra, Dilijenzia.

 

 

DEL PECADO VENIAL
Pekatu beniala bederazi gaukagaz

parkaetan da

 

        Lelengoa, Meka enzunakaz.

        2. Komulgeteakaz

        3. Iaungoikoen berbea enzunakaz

        4. Obispoen Bendiziñoeakaz.

        5. Pater nosterakaz.

        6. Konfesinoe jeneralakaz.

        7. Ur bedeinkatuakaz.

        8. Ogi bedeinkatuakaz

        9. Bularretan golpe emonakaz.

 

 

Birtute teologalak dira iru

 

        Lelengoa, Fedea.

        Bigarrena, Esperanzea.

        Irugarrena, Karidadea.

 

 

Birtute kardinalak, dira lau

 

        Lelengoa, Prudenzia.

        Bigarrena, Iustizia.

        Irugarrena, Fortaleza.

        Laugarrena, Tenplazea.

 

 

Arimako potenziak, dira iru

 

        Lelengoa, Zenzuna.

        Bigarrena, Gogoa.

        Irugarrena, Borondatea.

 

 

Sentiduak gorpuzekoak dira bost

 

        Lelengoa begiakaz ekustea.

        Bigarrena belarriakaz enzutea.

        Irugarrena agoagaz gustetea.

        Laugarrena surrakaz usai egitea.

        Bostgarrena eskuakaz ukutuetea.

 

 

Doeak espiritu santuenak dira zazpi

 

        Lelengoa Sabiduriazgo Doea

        Bigarrena entendimentuzgo Doea.

        Irugarrena konsejuzko Doea.

        Laugarrena fotalezazko Doea.

        Bostgarrena zienziako Doea.

        Seigarrena piedadeko Doea.

        Zazpigarrena Iaungoikoen bildurreko Doea.

 

 

Frutuak espiritu santuenak dira amabi

 

        Lelengoa, Karidadea.

        Bigarrena Bakea.

        Irugarrena Longanimidadea.

        Laugarrena Benignidadea.

        Bostgarrena Fedea.

        Seigarrena Kontinenzia.

        Zazpigarrena Gozua.

        Zorzigarrena Pazienzia.

        Bederazigarrena Bondadea.

        Amargarrena Mansedunbrea.

        Amakagarrena, Modestia.

        Amabigarrena, Kastidadea.