www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Motxa erriyan
Pepe Artola
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Gipuzkoako Foru Aldundia: Mocha erriyan (bakarizketa), José Artola. J. Baroja ta semeen moldiztegia, 1913

 

 

   

DONOSTIYAN

J. BAROJA TA SEMEEN MOLDIZTEGIAN

1913

 

MOTXA ERRIYAN

(BAKARIZKETA)

 

        Iruditegiyak aurkestatzen du Donostian Biltoki Zarreko iruditegia. Azalduko da MOTXA baserritar ongi jantziyaren itxuran.

        Au dan lan bidia! Zer egin bear det nik? Neri gertatzeko ez da asko au ere, Mari Iñaxi ta biyak elkarrekin atera gera goizian baserritik, emen festak ikusteko asmoan, alai eta pozez, gazta, arraultz eta sagar batzubek otarran ditugula, ausoko Pellipe-ren alaba emen nola serbitzen dagon, ari emateko asmoan.

        Emengo edertasuna! Jesus! Bada ikusgarriya franko.

        Kale kantoi batian adiskide bat billatu degu ta arekin berriketan ari gerala, pru pru egiñas uste gabe etorri da alako artomutilla edo kurpil asko dituben gurdi aundi bat eta zart jotzen nau zayatzian ta txamarretik zintzilik an eraman nau ainbeste birian; burrundarakin usiatu ditu guziak, uste det oraindik segitzen ditala bada an zakabanatu gera, eta ez gera geyago elkar ikusi: Mari Iñasi gajuak zer egiñ ote du! Nik ikara pasatziagatik sartu naiz ardo piska bat edatera, eta andik atera naizenian jiran asi naiz eta ikusi det geldirik dagola plazan len bezelako artomutill aundi bat; neri iruditu zait lengua bera zala, eta kolkotik aterarik sagar panpandoja aundi bat, tira diyot artzaren larruz jantziya zegon gizon arri, ain indar aundiz, non jo detan begi onduan, eta miñ egin ta bezela utzi det, orduan etorri zait zelatari bizar aundi bat, eta besotik elduta arrastaran arturik diyo: Benguste sgiro.

 

                Nik esan diyot:

                Otso larru con gurdi

                zarrazt a mi bulkar,

                de la kolko mantzana

                nik artu ta tirar;

                sin querer begi ondo

                has hecho yo pegar

                no culpa tener nara

                a mí no castigar

 

        Arrastaran eraman nau arkupeko leku batera, eta an jaun ayetako batek esan dit euskera garbiyan ea zer gertatu zaitan, eta nongua naizen; nik kontatu diyot guziya garbi, eta bizkarrian eskuakin joaz esan dit:

        —Aizkiria, ez eztutu, ori ez da ezer —eta arrazoya esaguturik barkatu egin dirate.

        Bai gizon ona urase!

        Nere poza arrekiñ abiyatu naiz kantari, eta bertso au berari bota diyot:

 

                Eskarrikasko jaun on

                prestu ta leyala,

                banekiyen euskaldun

                onak badirala,

                estimatutzen diyot

                eziñ esan ala

                neregatikan egin

                duben egiñala,

                jainkuak osasuna

                eman dezayola.

 

        Farrez, farrez, esan dit: Aizkiria, zuaz eta umore onari kontu egiñ.

        Ni ere oso pozturik abiyatu naiz nere atxua billatuko ote detan asmoan, eta argi pilla bat ikusi det etxe aundi batian, eta gizon bati galdetu diyot: Zer da ori, inpernuba?

        —Ez, ori da kapeteriya.

        —Kapeteriya?; bada onera ezkero progatu bear dugu bada ori ere; sartu naiz barrena. Mutillak,ura jendien emana!, bazan ginbela naikua an; sartu naiz aurre aurreraño, eta eseri naiz deskantsu onian emakume lodi, aberarz eta beste jaun baten onduan. Ura usai gozua!, gure Mari Iñasik bañan obia botatzen zuben lodi arrek; ontan oju bat egin det: eup!..., eta etorri da gizon begi oker bat buru utzik eta mantal zuriyarekin, eta diyo:

        —Zer nai du?

        —Kapia...

        —Zenbat?

        —Pitxerdi bat.

        Ekarri bitartian asi naiz kantari doñu ederrian, beriala ingurutik asi zaizkit sist... sist... egiñaz, zeñek egiten ote ziran begiratzeko altxatzerakuan jotzen det aldameneko maya, zanba!, bota ditut ontzi guziyak, zikindu zan señora lodi ura, gizonak batoya altxatzen du ni jotzeko asmuan ta ni berari eldutzera nuala, artu det anka azpiyan señora ura, denak zutik jarri dira, bestiak burruka zalako itzuli, ango ontzi soñu ta karrasiyak. Ontan etortzen da pintxe begi okerra, eltzen dit lepo zamarretik eta kapia artu gabe arrastaran atera nau kanpora eta zelatari batek eldurik eraman nau berriro lengo plazako zulo artara; birian zeladoriak esaten ziren bestia, bestia, eta nik niyon, bai bestia len bat eta orain bestia.

        Lengo jaun euskaldun arrek berak, ostera diyo:

        —Oraiñ ere emen zera?

        —Ez nuben nai, bañan ekarri naute, eta kontatu niyon berriro nere gertaera.

        —Gizona, gizona, kontu piska bat bearda izan, eta ostera barkatu egin ziran.

        Bai gizon ona urasen! euskalduna izan! Farrez esan dit, ongi ibiltzeko kontuz, eta pakian festak ikusteko.

        —Bai jauna, bai, eta beorri gure baserri aldera etortzen bada errege bezela maitatuko degu. Gero ala diyo:

        —Aizkiria, zu euskalduna zeran aldetik, joan bear zenuke biltoki edo teatro-ra, an euskerazko puntziyuak egiten dira.

        —Bañan, Mari Iñasi billatu bear det lenbizi.

        —Agiyan an bertan izango da; eta tori esanaz, berak eman dit txartel au (jendiari erakutziyaz). Jaunak, erdiya emango niyoke nere atxua non dan erakusten naubenari. Gajo ura agiyan nere billa ibilduko da! (eserita daudenari.)

        Beok ez aldute ikusi emen emakume bat buruko mototza eta abarkarekin? Beok ere ez? Oju egitera nua ea zokoen batetik erantzuten duben. (ojuka) Mariñasi!... Mariñasi!...

        Bai zera! Jaunak, nondik joaten da orrera...

        Eta non egiten dute euskerazko puntsiyo ori?

        Motellak, badago jendia ementxen komeriantien zai, eserita deskantzuan lasai. Nik ere orrera joan bear det bada, arrano pola! (ojuka) Mariñasi!... Mariñasi!... (goitik) Zer, emen naiz.

        —Ara. Aufa mutillak; ajola gutxi oraiñ neri! Emen dagon zulo au izango da orrera joateko atia; aguro sartuko naiz bada. Ariyo jaunak...

        (Apuntatzallien concha-n buruz bera sartzen da, eta etortzen da Biltokiko zaitzalle edo akomodadoria, ark beso ondotik eldu ta eramatendu barrena.)

 

AMAITU DA