www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ruth-en liburua
Anonimoa
XIX. mendea

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

   

RUTH-EN LIBURUA

 

Lenengo Kapitulua

 

        Elimeletx, bethlehemitiak karestia andi baten iges egiten dau bere patriatik, eta doa Moaldera, Noemi bere emaste, eta bere seme biekas, baye bertan il sirialako Elimeletx eta bere seme biyek, biurtu san Noemik Bethlenera, Ruth bere amaginerragas.

        Munduaren asikieratik virmille saspireun eta seigarren urte garrenian.

        Jesu Kristok mundura agertu san baño lenago, mille berreun eta laurogeta amalau urte garrenian.

        1. Jues baten denporan, Juesak agintariak isen siren, jaso san munduan gose-aldi andi bat. Eta juan san Juda Bethlemeko gison bat pelegrinetara Moab erreiñuranthza bere emaste eta bere seme biyekas.

        2. Senarrak deituten san Elimeletx, eta bere emastiak Noemi; eta euren seme biyek deituten siren, batek Mahalon, eta bestiak Txelion, Efratheos-Juda-Bethlemokoak. Eta eldu sirianian Moabako paisera, bertan gelditu sirian bisiten.

        3. Eta il san Elimeletxek Noemiren senarrak, eta Noemik alargunak Geratusan bere seme bijekas.

        4. Seinsuek eskondu sirian Moabitako andrakas, isenes batak Orpha, eta bestiak Ruth: eta visi sirian bertan amar urtian.

        5. Eta il sirian seme bijek, au da, Mahalonnek, eta Txelionek; eta emastiak gertu san umesurtze, bere senar, eta bere seme bijek-gandik.

        6. Eta jagi san bere errena bijekas, Moabako parajetik, ostera biurtuteko bere erreinura, entzun ebalako, Jaunak biurtu situala begiak euren errirantxa eta emon ebalako janaria.

        7. Urten eban bere errena biyekas, bere pelegrinasinoko lekutik, eta bidian egüanian, viurtuteko Judá bere parajera.

        8. Esan eutxien; juan satese seuben ameen etxetara: Jaunak egin dayela seubekas miserikordia, seubek eukidosuen moduan nigas eta defuntuekas.

        9. Konsedidu deisubela arkitutia deskansua, suertian tokau jatxubesan senarren etxetan: Eta mun egin situsan: Eurek altzaurik voza, asi sirian negarres,

        10. Eta esaten; seugas batera juango gara seure errira.

        11. Seintzubei erantzun eutzuen berak, biurtu sagides atzera neure alabak; Setako satose neugas? Daukadas menturas neure sabelian seme gejago itxaroteko nigandik senar geyago?

        12. Biurtu saitese atzera; neure alabak, eta juan saitese.

        13. Itxaron gure bosue asi eta eskonduteko denpora artiño, atzoturik parau kosaré, eskonduek isin baño lenago: Es, nuere alavak; es ei-sube gure orlango gausarik; segaitik se seuben atsakabiak geyetutendau neuria, eta Jangoikoaren eskuba dago yagirik neure kontra.

        14. Eurak orduan altzaurik boza, asi sirian barriro negarres: Orphak mun egin eutzan bere amagiñerrari eta biurtu san: Baye Ruthek alkarturik san bere amagiñerragas esan apartau beraganik.

        15. Nori Noemik esan eutzan; seure kuñetiak biurtu da bere errira, eta bere Jangoikogana; yuan sates beragas.

        16. Ruthek erantzun eutzan: Ez nei-su indarrik egin, su[re] desanparetako, eta juan nadin; segaitik ze, su juaten saran lekura, neuk bere juangonas; eta seu bisisaran lekuan, neuk bisikonas; seure erriye isingo da neure erriye, eta seure Jangoikoa isingo da neure Jangoikoa.

        17. Enterretan saran lurrian, antxe bertan neuk bere ilgonas, eta leku beratan isingo da neure sepulturia: Au, eta au baño geyago egindayela neugas Jaunak, eriyotzia espada, beste gausarik estago seuganik apartauko nabenik.

        18. Ikusirik bada Noemik ain sala andie Ruthen borondatia eta beragas yuateko guraria; es geyago gurautzan kontradesidu, es persuadidu bere, bere artekoetara yuateko.

        19. Eta urten euden batera; eta eldu sirian [xxx] Bethlehemera: Eta sartu sirianeko ain laster urian, bertati sabaldu san famia jente gustien artian: eta esaten euden enbrak: Au da arako Noemi.

        20. Seintzubei esan eutzan: Es neidesube deitu Noemi: (au da, Noemi, galanta) deitu neisube Mara, (au da garratza:) Gustis-poderosoak garrastasunes betenabelako.

        21. Urten nendun beterik, eta bolbitan nas utzik: Segaitik bada deituten nosube Noemi, humildu nabenik Jaunak, eta aflijidu nabenik Gustis poderosoak?

        22. Eldu san Noemik Ruth Moabita bere errenagas pelegrinaziñoko lurretik; eta biurtu san barriro Bethlhemera, garagarren egitaldia eldu san denporarako.

 

 

Bigarren kapitulua

 

        Ruth obligaurik nesesidadiagaitik, doba egiter Boozeko solora, seinek artuten dau atzeginez beterik. Biurtuten da Ruth alegriaz beterik bere amagiñerragana eroaten dabela garagarra eta sobrau jakon jatekoa; eta beragaitik daki Booz dala bere aidia.

        1. Eta Elimeletx bere senarrak eukan senide bat gizon poderosoa eta guztiz aberatza, Booz deituten zana.

        2. Eta esan eutzan Ruth Moabitarrak bere amagiñarrari: Aginduten badozu banosu juango naz solora eta batuko dodaz egitarien eskuetatik jausten direzan garagarr buruak, nongura aurkituten bot guresuen kariñua, neugaz artu dajen errukia: zuaz nere alabia eta berak erantzun eutzan: zuaz, neure alabia.

        3. Juan zan bada eta batuten zituzan garagarr buruak egitarien ostetik: eta jazo zan a soloa zala Booz eretxon gizon batena, Elimeletxenen senidia arteko batena.

        4. Eta ona-emen bera etorri zala Bethelehem-etik, eta ezan eutzan egiter egozanai: Jauna izin dila zeubekaz, eta eurak erantzun eutzen: Jaunak bedeinkatu zaiyela*.

        5. Eta esan eutzan Boozek egitarien kuidadure eguan gaztiari: Norna da nezkatilla au?

        6. Zeñeri erantzun eutsan: Au da a Moabitarra, Moabako parajetik etorri zan Noemigaz.

        7. Eta eskari-egin eban batuteko zelaien geratuten zirian garagar buruak, egitarien atze pausuen atzetik segiten zituala, eta goizaldetik ordu presente artiño dago soloan eta mementu baten bere ezta biurtu bere etxera.

        8. Eta Booz-ek esan eutzan Rutheri: Entzun izu, alabia, ez zatez juan beste solora garagar buruak topetan, ez zaitez apartau leku onetik; baña battzandu zaitez neure otzainakaz,

        9. Eta egiter-egiten deuden lekuan segidu egizuz. Zegaitik ze emon deutsiet ordenia nire krieduei iñok galaso ez zakidazula, eta egarririk badaukazu bere, juan zaite maletara eta edaizu urati neure kriaduak edaten dabena.

        10. Berak orduan makurturik bere arpegia lurreraño egin eutzan erreberenzia guztiz andi bat, eta esan eutsan. Nondik niri au ditxi au, aurkitutia grazia zeure begietan, eta zeuk duin izatia jakiteko nor ni nor nazan, izanik estranjeriako emakume bat?

        11. Zeiñeri berak erantzun eutsan: Esan deustiez zuk egin dozusan gauza gustiak zeure amagiñarragaz zeure gizon senarra il zanik oná: eta itxi dozuzala zeure zenidiak eta jajo ziñian lurra, eta etorri zariala len esagututen ez zendun errira.

        12. Jaunak emon deizula zarie zeure obrakaz egitadiakaz konformidadian eta artu daizula benetako premio oso bat Israeleko Jaun Jaungoikoagati, nogana etorri zara eta zeiñen egopean ipiñi zara.

        13. Berak esaten eban: Aurkitu dot grazia zeure begietan, neure jauna, konsolau nasulako eta berba egin dozulako zeure esklaven biotzara konparau ezin nazalako zeure otzainen bategaz.

        14. Eta esan eutsan Booz-ek: jateko ordua danian, etorri zaitez ona, eta jan egizu ogitik eta busti egizu zeure kopauba biñagrian: jarri zan bada egitarien aldera eta artu eban polenta zatia beretzak eta jan eban eta bete zan eta altzau zituzan eban sobrauzana.

        15. Eta jagi zan andik batuteko, usetan eban legez, garagar buruak: Eta Boozek emon eutsen ordenia bere otzeinai, esanik: bera gure izan arren egiter zeuekaz, ez ejezue galaso;

        16. Eta zeuen asaubetatik bota ejozue apropos garagar buru batzuk, eta itxi eizuez bertan geratu deitezala, kujuteko lotza-barik eta iñok ez zematu dajola batuten dituzanian.

        17. Egon zan bada garagar buruak topetan soloan arratsaldeartean: eta astindutazkero eta joazkero makilla bategaz, batu zituzan garagar buruak; aurkitu eban garagar ephi baten neurria legez, au da, iru zelemiñe-legez.

        18. Eta imiñi ezkero ganian, biurtu zan urira eta erakutzi eutsezan bere amagiñarrari: eta onesaz ganetik atera eban, eta emon eutsan janarien sobrak berak aspertu zan janariegaz emon eutsezan afariko sobrak.

        19. Eta esan eutsan bere amagiñarrak: Non aurkitu dozuz gaur, garagar buruak, eta non biar egin dozu? Bedeinkatua izin dila zeugaz miserikordia euki dabenak. Eta agertu eutsan nogaz biar egin eban: eta ezan eutsan gizonen izena, Booz deituten zala.

        20. Zeiñeri eranzun eutsan Noemik: Bedeinkatua izin dila bera Jaunagandik: bada biziekaz euki dabena karidadia euki dau bere defuntuekaz: eta barriro esan eutsan: geure senidia da gizona.

        21. Eta esan eban Ruth-ek: Baita bere agindu eustan ainbeste denporagiño egitariekaz ni batzanduteko garagarren egiteraldia amaitu artian.

        22. Zeiñeri erantzun eutsan bere amagiñarrak: obeto da, neure alabia, joan zakidaz garagar buruak topetan bere otzeiñen artian, iñok galaso eztaizun beste iñoen soloan.

        23. Alkartu zan bada Boozen otzeinekaz; eta batu zituzan garagar buruak euren artian ainbeste denporan, tropetan garagarrak eta garija gorde ziran artian.

 

 

Irugarren kapitulua

 

        Ruth Noemin konsejuegaitik ifinten da Boozen oñetara beronek lo egiten eban artian; eta eskatuten deutso humiltasun aundi bategaz artu dajola bere emastetzat, Boozek emoten deutso bere gustuko kontestaziñoa.

        1. Eta gero bueltau biurtu zanian bere amagiñarragana, entsun eban bera ganik: Neure alabia, neuk topauko zaitudaz deutsut deskansua eta egingo dot ondo egon zaitezala.

        2. Au Booz au, zeiñen kriadakaz sagoz batzandurik soloan, da geure zenidia eta guar gau onetan garbituten dau garagarra bere larriñian.

        3. Garbitu zaitez bada, eta usaindu zaite eta imini egizuz zeure jazteko oneenak, eta joan zaitez larriñera. Ikusi ez zaizala gizon orrek jaten da edaten amaitu ez dajan artian.

        4. Eta lotara doanian joan zediñian, ondo kontu egizu lo-egiten daben lekua: eta joango zara, altzaukozu oñen aldetik kubritan daben kapia, eta bertan itxungo zara, eta engo zara: eta berak esango deutsu, zer egin biar dozun.

        5. Berak erantzun eban: Aginduten nozun guztia egingot.

        6. Eta joan zan larriñera eta egin eban amagiñarrak agindu eutsan gustia. Eta Boozek.

        7. Eta Boozek jan eta edan eban ezkero eta imini ezkero alegriago eta joanik lotara aspel mota baten ondora, eldu zan Ruth isillik, eta altzau eutzala kapia oñen aldetik, itxun zan bertan.

        8. Eta on-emen arako gaberdian izartu zan gizona ikaraturik eta itzeldurik: eta ikusi eban enbra bat etxunik bere oñetara.

        9. Eta ezan eutsan: Nor zara? Eta berak eranzun eban: Neu naz Ruth zeure esklabia, zabaldu egizu zeure kapia zeure menpeko edo sierbien gañian, neure zenidia zarialako.

        10. Eta berak esan eban: Alabia, bedeinkatia izan zaitez Jaunagaitik, zegaiti ze oinzungo ontasuna da andiagoa lenengo ontasuna baño, aurkitu topau eztozulako gaste probiak edo aberatsak.

        11. Ez zaitez ba bildurtu, zegaitik ze nik egingo dot zeugaz aginduten deustazun gustia. Zegaiti ze erri gustia neure urien atez barrure bizi danak daki, zu zariala birtutezko andria.

        12. Ez dot negetan ni nazala zeure zenidia; baie dago beste bat neu baño urkoago dana.

        13. Deskansau egizu gau onetan: eta eguna argituten asten dan ain laster, gure badau geratu zeugaz urkotasun deretxoagaitik, izin dila ordu onian: baie berak gura ez padau, neuk duda barik artuko zaitudaz, bizi da Jauna. Loegizu goxera arte.

        14. Berak bada lo egin eban bere oñetan gauba pasau zan artiño. Eta jagi zan gizonak bat bestiari esagutu altzau baño lenago, eta esan eutsan Boozek: Aitu izu, iñok jakin ez dajela zu ona etorri zariala.

        15. Eta onesaz gañetik esan eutsan: sabaldu egizu oyala kubritan zarian oyala, eta ezku biekaz ondo oratu egiozu. Berak sabaldu eta lusatu ezkero, neurri zituan sei zelemiñe garagar eta imini zituzan gañian; zeiñek eurekaz kargaurik sartu zan urian.

        16. Eta biurtu zan bere amagiñarrebana. Zeiñek itandu eutsan: Zer da egin dozuna, alabia? Eta kontau eutsan beragaz gizonak egin eban gustia. Eta

        17. Eta esan eban: on-emen emon deustezan garagar sei zelemiñak; eta esan deust: Eztot gure biurtu zaitezala zeure amagiñarregana esku utzekaz.

        18. Eta Noemik esan eutsan: Itxoizu alabia, ikusi daigun artian ze amaja dau asunto onek. Zegaiti ze, au da gizon bat geldituko eztala kunplidu artian esan dabena.

 

 

Laugarren kapitulua

 

        Boozek eroaten dau juezen aurrera beste urkoago zenidia eta renunziaurik onek bere zenitasunen deretxoa, sartuten da a Elimeletx defuntuen herenzian. Eskonduten da Ruthegaz eta dauko beragandik Obed deretxon seme bat. Isaiasen gurasoa eta Dabiden aitua.

        1. Igo zan bada Booz atera, eta jarri zan bertan. Eta ikusirik pasetan a zenidia, zeiñen gañian len berba-egin dogu, deitu eskero-ten deutsela bere isenetik, esan eutsan: Eldu zatez ona denpora apur baten eta jarri zaites. Eldu zan eta jarri zan.

        2. Eta artu eskero Boozek amar gizon uriko sarrenak, esan eutsen: Jarri zaiteze emen.

        3. Eta jar bein jarri zirian eskero, esan eutsan bere zenidiari: Noemi Moabako parajetik etorri dana dago salduteko bere lur: Elimetx gerrre gere anajen propiedaden parte bat;

        4. Eta gura nai izan dot zuk au jakin dauzula, eta zeurik esatia emen jarririk dagosan guztien aurrian eta neure erriko antxiñako gizonen aurrian. Gur Nai bozu zeuretzat geratu zenidetasun deretxoa, erosi egizu eta gelditu zatez beragaz, eta kontentautan ez pasaitia deklarau naizu au berau, jakiteko zer egin biar dodan. Zegaitik ze ez tago beste zeniderik ez bada pazara zu lenengoa zariana, eta neu bigarrena nazana. Eta berak erantzun eban: Neuk erosikot soloa.

        5. Eta Boozek esan eutson: Noemien soloa erosten dozun ain laster, biar da ezkondu zaitezala biozu Ruth Moabitarragaz, zein defuntuen emastia izan zan; altzeta [xxx] zeure zenidien izena bere herentzian.

        6. Berak erantzun eban: Errenuntzietan dot zeneitasunen deretxoa; zegaitik ze eziñ dot nik amaitu edo amatau neure familien deszendenzia. Usau egisu zuk neure deretxoa, zeinen protestazionoa ez eukiteko gogo andiegaz egiten dot.

        7. Egon zan Israelen kostunbre edo oitura antxinako bat zeniden artian, bai euren arteko batek zeditan ebanian bere deretxoa beste bateri, zesiñoa izitiko balidia edo legiaren konforme kenduten eban arek bere zapatia eta emoten eutsan bere zenidiari. Au iziten zan Israelen zesiñoaren testimonioa.

        8. Ezan eutsan bada Boozek bere zenidiari. Kendu egizu zapatia. Eta berak puntuan kendu eban bere oñetik.

        9. Eta Boozek ezan eban eutsan agurai eta erriko guztiai: Zeubek zare gaur testiguak zelan sartuten naz posesiñoan Elimetxen, Txelionen eta Maalonen ondasunetan, emoten deustasala Noemik.

        10. Eta artuten dodala emastetzat Ruth Moabitarra, Maalon-en emaztia izin zana, altzetako bere senar defuntuen izena bere propiedadian, galdu ezteiten bere familiatik izena bere izena familiatik, nebarrabatik eta bere erritik: zeubek, diñoutsuet barriro, zare jasoera onen testiguak.

        11. Eranzun eban erri gustiak atian euban erri gustiak eta aguriak: Gu gara testiguak: Jaunak egin dajela emakume onegaz zein zeure etxian sartuten dana, Rakell eta Liagaz egin ebana zeintzuek edertu euden Israeleko etxia: izitiko birtutezko migaragarri bat Efrataan, eta eukiteko izen entzute andikoa Bethelemenen.

        12. Eta zeure etxia izin dila Pharesen etxia legez, Tamarrek Judaentzat sein ebana, Jaunak neskatilla onengandik emon daizun suzesinoa.

        13. Artu eban bada Boozek Ruth, eta eskondu zan beragaz: eta bizi zan beragaz batera eta konsedidu eutsan Jaunak sortutia eta argira emotia seme bat.

        14. Eta esaten eutsien emakumak Noemiri: Bedeinkatua izin dila Jauna permitidu ez dabelako suzesiño bagarik zeure familiari paretia, bere izena konserbau deitian Israelen,

        15. Eta euki deizun nok konsolau daijen zeure arimia eta sostenidu dajen zure sartzarua. Zegaitik ze jajo da zeure erreñatik, zeiñek ametan zaitu: eta zeuretzat da askozaz obeto, zaspi seme baleukez baño.

        16. Eta arturik Noemik semia imini eban bere altzuan eta egiten eban beragaz aña eta zenzaiñaren ofizioa.

        17. Eta emakumeak bere auzokoak, pozturik beragaz batera, esaten eutsian: Jajo jako Noemiri seme bat: eta deitu eutzian Obed: au da Isaien gurazoa. Daviden gurazoa izan zana.

        18. Onek direz Pharesen jenerazinoak belaunekuak: Pharesek sortu eban Ezron.

        19. Ezronek sortu eban Aram, Aramak sortu eban Aminadab.

        20. Aminadabek sortu eban Nahason, Nahasonek sortu eban Salmon. S

        21. Salmonek sortu eban Booz, Boozek sortu eban Obed.

        22. Obedek sortu eban Isaias, Isaiasek sortu eban Dabid.