www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristiñeu Dotrinien Lau Partiak eskuizkribua
Anonimoa
XIX. mendea

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Natxo Urkijo

 

   

Kristiñau doktriniaren Lau partiak

 

        I. Kristiñeu sara?

        E. Bai jaune Jangoikoaren graziegaitik.

        I. Kristiñeuen usen ori noganik daukesu?

        E. Kristo geure Jaune ganik.

        I. Ser esan guredau Kristiñeuek?

        E. Kristoren gisona, edo Kristoren dizipulue.

        I. Ser entenditan dosu Kristoren gisona gatik?

        E. Jesu Kristoren fedia dauken gisona, sein artu eben Bautismu santuen, eta ofrezidurik dagoana bere serbizio santure.

        I. Sein de Kristiñeuen señalia?

        E. Kurze santia Jaune.

        I. Segaitik?

        E. Dalako Kristo kursifikeduen figuria, seinetan erredimidu gendusen.

        I. Seinbet moduten usetan dau Kristiñeubek señale orretarik?

        E. Biten.

        I. Seinsuk dire?

        E. Sigiñetia, eta Santigetia.

        I. Ser da sigiñetia?

        E. Eitia iru kurze esku eskuako ats orkoroagas: lelengoa bekokin, bigarrena aoan, irugarrena bulerrian, berba eiten dogule gere Jangoikoagas.

        I. Ekusi selan?

        E. Kurze santiaren señalia gaitik geure arerioetarik libredu gagisus geure Jaune, eta Jaingoikoa.

        I. Segaitik siginetuiten sara bekokien?

        E. Jangoikoak libredu gagisen pensamentu deungetarik.

        I. Segaitik aoan?

        E. Jangoikoak libredu gagisen berba deungetarik.

        I. Segaitik bulerrian?

        E. Jangoikoak libredu gagisen obra ta deseo deungetarik.

        I. Ser da santigetia?

        E. Eitia kurzebat esku eskuako ats biekas bekokirik eta bulerrera eskerreko solbardarik eta eskuakora, aitetuten dogule Santisime Trinidedia.

        I. Ekusi selan?

        E. Aitiaren, eta semiaren, eta Spiritu santuaren usenian. Amen.

        I. Nos usedukodosu señale orretarik?

        E. Obra onembat asten dogun gustien, edo tentasiñoe, nezesidede, edo peligrurembaten aurkituiten garianian, prinsipalmente oerik yaikitorduen, etserik urteitorduen, elessan sarsaitorduen, iaten astorduen, eta oera joatorduen.

        I. Segaitik aimbeste bider?

        E. Segaitik geure arerioak persegitan gaituesan denpora, eta leku gustietan.

        I. Se arerio dire orreik?

        E. Demoniñoa, Mundua, eta aragie.

        I. Bada kursiak birtuterik bauko euren kontra?

        E. Bai Jaune.

        I. Nondi dauko Kursiak birtutiori?

        E. Bensidu ebalako Kristok berian bere eriosiagas.

        I. Kursia adoretan dosunian selan esaten dosu?

        E. Adoretan saitudes Kristo, eta bedeinketuiten saitudes kurse santuegas erredimidu senduleko Mundue.

 

 

Kristiñeuek iakin biardabesanak

 

        Ekusidogo Kristiñeu sariala Kristiñeuen usen eta señaleti; esan egidesu orain:

        I. Seinbet gause iakin, eta entendidu biarditus Kristiñeuek usu errasoekora elsaiten danian?

        E. Lau Jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa ser sinistuko daben: bigarrena ser eskatuko daben: irugarrena ser obraduko daben: eta laugarrena ser errezibiduko daben.

        I. Selan iakingodau ser sinistukodaben?

        E. Yakinik eta entendidurik Kredoa, edo amalau Artikulu fedekoak.

        I. Selan iakin godau ser eskatukodaben?

        E. Yakinik eta entendidurik Paternosterra eta beste Elexa ama santien orasinoiak.

        I. Selan iakin godau ser obradukodaben?

        E. Yakinik eta entendidurik Jangoikoen legeko Mandamentuek, bost elexakoak, eta amalau obra miserikordiskoak.

        I. Selan iakin godau ser erresibidukodaben?

        E. Yakinik eta entendidurik saspi Sakramentuak.

 

 

Lelengo partia

 

        I. Nok esan eban Kredoa?

        E. Apostoluek jaune.

        I. Setarako?

        E. Guri fede santuko gausak irakasteko.

        I. Eta suk setarako esaten dosu?

        E. Kristiñeuek daukegun fedeau konfesetako.

        I. Ser da fedia?

        E. Ekusi estogune sinistutia.

        I. Ekosi sendun yaioten Jesukristo?

        E. Es Jaune.

        I. Ekusi sendun ileiten, edo Zeruetara igoiten?

        E. Es Jaune.

        I. Sinistutendosu?

        E. Bai, jaune, sinistutendot.

        I. Segaitik sinistutendosu?

        E. Jangoikoak alan errebelau dabelako, eta Elexa ama santiak alan irekasten deskuleko.

        I. Se gause dire daukesusenak, eta sinistuitendosusenak Kristiñeube leges?

        E. Daukesanak, eta sinistuitendabesanak Erromako Elexa santiak.

        I. Se gause dire suk eta Elexiak daukesuesanak eta sinistuitendosuesanak?

        E. Fedeko Artikuluek prinzipalmente, Kredoan dagosan leges.

        I. Se gause dire fedeko Artikuluek?

        E. Dire fedeko misteriorik prinzipalenak.

        I. Setarako dire fedeko Artikuluek?

        E. Emaiteko notisie distintoa geure Jangoikoena, eta Jesu Kristo geure erredentoriena.

        I. Nor da geure Jaungoikoa?

        E. Da gausebat ain exelentia, ta admirablia, sein esin esan, ta esin pensau leien; Jaun bat gustis ona, poderosoa, sabioa, justoa, gause gustien prinzipio eta fine.

        I. Santisime Trinidadea nor da?

        E. Da Jaungoikoa bera Aitia, Semia, eta Spiritu Santue iru persona distinte, eta Jaungoiko egieskobat.

        I. Aitia Jaungoikoa?

        E. Bai Jaune.

        I. Semia Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune.

        I. Spiritu Santue Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune.

        I. Dire iru Jaungoiko?

        E. Es Jaune, espada Jaungoiko egiesko bakarbat.

        I. Aitia semia da?

        E. Es jaune.

        I. Spiritu Santue bá Aitia edo Semia?

        E. Es jaune.

        I. Segaitik?

        E. Direlako personak bata bestia estirianak, isen arren Jaungoiko egieskobat.

        I. Orretati seimbet Naturaleza, Entendimentu eta borondate dauko Jaungoikoak?

        E. Naturaleza bat bakarrik, Entendimentu bat, eta Borondate bat.

        I. Eta seimbet persona?

        E. Iru distintak, seinsuk dirian Aitia, Semia, eta Spiritu Santue.

        I. Selan da Jaungoikoa gustis poderosoa?

        E. Bere poderioagas bakarrik eiten dabelako gure daben gustie?

        I. Selan da Kriadoria?

        E. Gause gustiek egin ebesalako esebereserianik.

        I. Eta setarako kriedu ebasan Jaungoikoak?

        E. Bera ametako, eta serbietako bisise onetan, eta gero gozetako glorian.

        I. Selan da Salbadoria?

        E. Emaiten dabelako grazie, eta parkatuiten dabesalako pekatuek.

        I. Selan da Glorifikadoria?

        E. Emaitendautselako glorie bere grazian ileitendanari.

        I. Bauko Jaungoikoak gorputsik geuk leges?

        E. Jangoiko dan partes es jaune dalako Espiritu purue, baye bay gison dan partes.

        I. Iru personetarik sein eginsen gison?

        E. Semia jaune.

        I. Aitia eginsen gison?

        E. Es jaune.

        I. Espiritu Santue eginsen gison?

        E. Es jaune.

        I. Bada nor?

        E. Bakarrik Semia, seineri gison eginaskero deretxo Jesu Kristo.

        I. Orretati nor dá Jesu Kristo?

        E. Da Jaungoiko bisien semia gison eginsana, gu erredimidutarren, eta bisiseko exenplua emotarren.

        I. Eta seinbet naturaleza, entendimentu, eta borondate dauko Jesu Kristok?

        E. Naturaleza bi, bata Jaungoiko dan partes eta bestia gison dan partes: Entendimentu bi, Jaungoiko dan partes bata, eta bestia gison dan partes; eta borondate bi, Jaungoiko dan partes bata, eta bestía gison dan partes.

        I. Eta seimbet persona, eta memorie dauko?

        E. Persona bat bakarrik sein den Santisime Trinidadeko bigarren personia; eta memoribat bakarrik gison dan partes, estaukelako memoririk Jaungoiko dan partes.

        I. Bauko Jesu Kristok gorputsik geuk leges?

        E. Jaungoiko dan partes es jaune, dalako espiritu purue, baye bay gison dan partes.

        I. Ser esan gure dau Jesusek?

        E. Salbadoria.

        I. Setarik salbadu gendusen?

        E. Geure pekatuetarik, eta diabruen kautibidederik.

        I. Ser esan gure dau Kristok?

        E. Unjidue.

        I. Segas isensan unjidue?

        E. Espiritu santuaren grazie eta doiakas.

        I. Kristo geure Jaune selan isensan konzebidue, eta yaiosan Marie Birjiniaganik?

        E. Obradurik Jaungoikoak sobre natural, eta milagrosamente.

        I. Se misterio da ori?

        E. Enkarnaziñoko misterioa Jaune.

        I. Eta ser entendidutendosu Enkarnaziñoko misterioba gaitik?

        E. Santisime Trinidadeko bigarren personia, sein dan semia, gison eginsala Ama Birjinien entraña gustiz garbietan, es gisonen obras, espada espiritu santuen birtutes bere donsellatasunen kalte baga.

        I. Seinbet gause obradu situsen bada Espiritu santuek enkarnaziñoko misterioan?

        E. Lau jaune.

        I. Seinsuk diré?

        E. Lelengoa formau egin gorputs bat Ama Birjinien sabel santan bere odol gustis garbiegas.

        Bigarrena kriedu egin arimebat esebere eserianik.

        Irugarrena á arime eta gorputsa batu egisen alkarregas.

        Laugarrena Santisime Trinidadeko bigarren Personiak artu ebasan beragan gorputs, ta arime oneik; eta geratusen len Jaungoiko sana gison eginik, seineri deretxo Jesu Kristo.

        I. Eta selan yaiosan milagrosamente?

        E. Urteitebala Marie santisimien sabelerik bere donzellatasunen kalte baga, eguskiek urteiten daben leges kristel bateti urrutu baga, eta loitu baga.

        I. Bere ama bisisen beti Birjine edo donzella?

        E. Bai jaune beti.

        I. Segaitik gure isen eban il Kurzian?

        E. Gu libretarren pekaturik, eta betiko eriotsarik.

        I. Ser entenditan dosu infernuegaitik, seinetara yatsisen Kristo geure Jaune ilaskero

        E. Es kondenaduek egosan lekure, es pada Limbora, non egosan justoak.

        I. Selan yatsisen?

        E. Arimiagas Jangoikotasunera unidurik.

        I. Eta bere gorputse selan geratusen?

        E. Unidurik Jangoikotasun beragas?

        I. Se moduten erresuzitedu san irugarren egunian?

        E. Baturik barriro bere arime gloriosia gorputsegas es ostera ileiteko.

        I. Seimbet garren egunian igoeban Zeruetara?

        E. Berrogi garrenian.

        I. Se moduten?

        E. Bere birtute propioagas.

        I. Ser esan guredau dagoala yarririk Aite Jaungoiko gustis poderosoen alde eskoan?

        E. Jesukristok Jaungoiko dan partes daukela igual glorie sein Aitiak, eta sin Espiritu Santuek, eta gison dan partes Zeruko bienabenturadu gustiek baño geiago.

        I. Nos etorriko da bisiek eta ilek jusgetan?

        E. Munduen akaberan.

        I. Eta orduen biztuko dire il gustiek?

        E. Bai Jaune eukisituesan gorputs, ta arime eurekas.

        I. Nor da Espiritu Santue?

        E. Santisime Trinidedeko irugarren personia, Jaungoiko egieskoa Aitia leges eta Semia leges.

        I. Ser sinistutendosu esaten dosunian Santuen Komuniñoia?

        E. Kristiñeu fiel gustiek daukiela parte bestien obra onetan gorputs baten satiek leges, sein den Elexia.

        I. Ser da Elexia?

        E. Da fiel kristiñeuen kongregazinoia seinen burue da Aite Santue.

        I. Nor da Aite Santue?

        E. Da Erromako Pontifize Kristoen bikerioa lurrian, seineri gustiok gagos obligedurik obedesitan.

        I. Ser esan gure dau pekatuen parkaziñoiak?

        E. Elexa ama santiak daukesala medioak, eta erremedioak pekatuek parketako, seinsuk dirian Sakramentu santuek.

        I. Ser esan gure dau aragien erresurrezinoiak?

        E. Juizioko egunian gustiok bistuko gariala orain daukegusen gorputs, ta arime eurekas erresibitako bakotxak alogera, edo kastige segun merezitan daudien bere obrak.

        I. Ser esan gure dau sekuleko bizisiak?

        E. Au bizisa au akabadu askero dagoala beste bizisebat eternidadekoa, edo iños akabaduko estana, seinetan egongodirian onak Zeruen glorie gosetan, eta deungak infernuan pena andiak sufritan, Jaungoikoa Jangoiko dan artian.

        I. Kredoa eta fedeko Artikulues ganeti sinistuitendosu beste gauserik?

        E. Bai jaune Eskriture santan dagoan gustie eta Jangoikoak errebeladurik deutsen gustie bere Elexiari.

        I. Se gause dire orreik?

        E. Ori es itendu niri nasalako ignorantia. Doktoriak daukes Elexa ama santiak yakingo daudienak eransuten.

        M. Ondo diñosu Doktoriai toketan yakiela ta es suri kontu emoitia banan banan fedeko gausetan, suresat asko da yakitia Artikuluek Kredoan dagosan leges.

 

 

Bigarren partia
 

        I. Nok esan eban Paternosterra?

        E. Jesukristok jaune.

        I. Setarako?

        E. Guri orasiño eiten irekasteko.

        I. Ser da orazino eitia?

        E. Jangoikoari biotsa alsau, eta mesediak eskatutia.

        I. Paternosterra esaten dosunian nogas berba eitiosu?

        E. Geure Jangoikoagas.

        I. Non dago geure Jangoikoa?

        E. Leku gustietan, espezialmente Zeruen, eta Santisimu Sakramentu Altarakoan.

        I. Eta Jesukristo non dago?

        E. Jangoiko dan partes leku gustietan, eta gison dan partes bakarrik Zeruen, eta Santisimu Sakramentu Altarakoan.

        I. Oraziñoetarik onena sein de?

        E. Paternosterra jaune.

        I. Segatik?

        E. Esan ebalako Kristok bere aoti Apostoluen eskaris.

        I. Segatik geyago?

        E. Daukelako saspi eskari fundedurik karidade gustien.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa da santifikedu bidi seure usena.

        I. Ser eskatutendosu eskari orretan?

        E. Jangoikoen usena isendila esaune, eta honradue mundu gustien.

        I. Sein de bigarrena?

        E. Betor geugana seure Erreinue.

        I. Ser eskatuitosu eskari orretan.

        E. Erreineu dagila Jangoikoak geure arimetan emen lurrian grasies, eta gero emondaigule glorie.

        I. Sein de irugarrena?

        E. Egin bidi seure borondatia selan Zeruen alan lurrian.

        I. Ser eskatuitendosu eskari orretan?

        E. Egindaigule Jangoikoen borondatia lurrean gagosanok bienabenturaduek eiten daudien leges Zeruen.

        I. Sein de laugarrena?

        E. Geure ogi egunian eguniangoa emon egisu gaur.

        I. Ser eskatuitendosu eskari orretan?

        E. Jangoikoak emon daigule gorputserako mantenimentue, arimerako grazie eta Sakramentuek.

        I. Sein de bostgarrena?

        E. Parkatu eigusus geure sorrak, selan geuk parketan deutsugusen geure sordunei.

        I. Ser eskatuitendosu eskari orretan?

        E. Jangoikoak parkatu daigusela geure pekatuek, geuk parkatu deutsegunleges gatx edo agrabio egin deskuenai.

        I. Sein de seigarrena?

        E. Etxi esegisu tentasiñoian yausten.

        I. Ser eskatuitendosu eskari orretan?

        E. Jangoikoak es taigule etxi yausten, da es konsentitan pensamentu ta tentaziño

        [OHARRA: Eskuiskribuan, badirudi «egunien eguniengoa» ipintzen zuela eta zuzenduta dagoela «egunian eguniangoa» ipintzeko.]

        deungetan, seinsukes Demoniñoak gure daben yausigatesan pekatuen.

        I. Sein de saspigarrena?

        E. Baie gagisus libradu gatxerianik.

        I. Ser eskatuitendosu eskari orretan?

        E. Jangoikoak libredu gagisela arimeko eta goputseko gatx eta peligru gustietarik.

        I. Segaitik esatendosu lelengoan Aite guria Zeruetan sagosana?

        E. Jangoikoari biotsa alsau, eta mesediak eskatuiteko humildade eta konfiansiagas.

        I. Ser esan gure dau akaberan esaten dosun berbiak Amen?

        E. Alan isendila.

        I. Se oraziño esaten deutsesu prinzipalmente Ama Birjiniari?

        E. Abe Marie eta Salbia.

        I. Nok esan eban Abemarie?

        E. Angeru San Gabrielek etorrisanian Ama Birjinia saludetan.

        I. Nok esan eban Salbia?

        E. Elexa ama santiak dauko errezibidurik.

        I. Setarako?

        E. Ama birjineari mesediak eskatuiteko.

        I. Abemarie edo Salbia esaten dosunian nogas berba eitendosu?

        E. Ama Birjiniagas jaune.

        I. Nor da Ama Birjinia?

        E. Da Señorabat birtutes betia, sein den Jangoikoen Ama, eta dagoan Zeruan.

        I. Eta altaran dagoana nor da?

        E. Da Zeruetan dagoanen imajine eta semejansabat.

        I. Setarako dago an?

        E. Gu beretati akordaugaitesansat Zeruetan dagoana.ganik, eta dalako bere imajinia erreberensiadu daigun.

        M. Bada bardin eingo deutsesu beste Santuen imajinai bere.

        I. Eingo deutsegu oraziño Angeru eta Santuai bere?

        E. Bai jaune geure bitertekoai leges.

        I. Se gause dire Angeruek?

        E. Dire espiritu bienabenturedu basuk, seinsuk dagosan Jangoikoa gozetan Zeruen.

        I. Setarako kriedu ebasan Jangoikoak?

        E. Bera beti alabadu, eta bedeinketu dagiensat.

        I. Setarako geyego?

        E. Bere ministruek leges Elexia gobernaudagiensat, eta gisonak gorde.

        I. Orretati suk bere baukesu Angeru guardakoa?

        E. Bai jaune, eta bakotxak dauko beria.

        M. Bada euki egiosu debosiñoe andie, eta enkomendau sakios egun gustietan.

 

 

Irugarren partia
 

        Ekusi dogu ya ser sinistu, eta ser eskatu biardan; ekusi daigun orain selan dakisun ser obrau biardan: esan egidesu

        I. Sein de Jangoikoen legeko lelengo mandamentue?

        E. Jangoikoa amatia gausa gustien ganian.

        I. Nok ametandau Jangoikoa?

        E. Bere mandamentuek gordetan dabesanak.

        I. Ser da Jangoikoa ametia gause gustien ganian?

        E. Gure iseitia lenago gase gustiek galdu se es bera ofendidu.

        I. Setara geyago obligetan gaitus mandamentu onek?

        E. Bera bakarrik adoretará gorputseko ta arimeko erreberensi gustiskoagas, sinistu eta esperetan dogule beragan fede bisiegas.

        I. Nok pekatu eiten dau onen kontra?

        E. Adorau edo sinistuiten dabenak Idolo, edo Jangoko falsoetan.

        I. Nok geiago?

        E. Sinistuten dabenak agorerietan edo usetan dabesanak etxizerie edo gause supertiziñokoak.

        I. Sein de bigarrena?

        E. Bere usen santuen Jurementorik es eitia alperrik.

        I. Nok eiten dau juremento alperrik?

        E. Juremento eiten dabenak guzurregas, justizie baga, eta nezesidade baga.

        I. Eta pekatu da jurementu eitia alperrik krieturak gaitik?

        E. Bai jaune jurementu eiten yakolako Kriedoriari euretan.

        I. Se moduten eitenda juremento kriaturak gaitik?

        E. Esatendala B.G. Neure arimia gaitik, zeruegaitik, lurre gaitik au alan dala.

        I. Se erremedio dago juremento alperrik es eiteko?

        E. Usedu esaten bay edo es, Kristok irekasten deuskun leges.

        I. Sein de irugarrena?

        E. Domekak eta jayek gordetia.

        I. Nok gordetan ditus jayek?

        E. Mesa osoa ensun, eta biarrik eitestabenak nezesidade baga euretan.

        I. Sein de laugarrena?

        E. Aite eta ama honretia.

        I. Nok honretanditus guresoak?

        E. Obedezidu, sokorridu eta erreberensietan dabesanak.

        I. Norsuk besterik entenditan dire guresoen usenian?

        E. Nagosigoak edadian, dignidadean eta gobiernuan.

        I. Sein de bostgarrena?

        E. Iñor es ileitia.

        I. Ser aginduten da mandamentu onetan?

        E. Es iñori gatxik egin es obras, es berbas, es deseos.

        I. Sein de seigarrena?

        E. Aragisko pekaturik es eitia.

        I. Ser agindutenda mandamentu onetan?

        E. Isen gaitesala kastu eta garbiak pensamentu, berba, eta obretan.

        I. Sein de saspigarrena?

        E. Iñori eser es ostutia.

        I. Ser agindutenda mandamentu onetan?

        E. Es kendu, es euki, es gure bestena jabien borondates kontra.

        I. Sein de Zorzigarrena?

        E. Iñori falso testimoniorik es ereigitia, eta es guzurrik esatia.

        I. Ser agindutenda mandamentu onetan?

        E. Es juzgeu fundementu baga txar projimue gaitik, es esan, es ensun bere faltak.

        I. Nok austendau mandamentu au?

        E. Errasoe andibaga juzgu deungia eiten dabenak, kreitue kendu, sekretoa ager agertu, edo guzurre esaten dabenak.

        I. Ser eragostenda bederazi, eta amargarren mandamentuen?

        E. Aragisko atseginen, eta iñoen ondasunen deseo bidebakoak.

        Elexa ama santien mandamentuak dire bost.

        Lelengoa, mesa osoa ensutia domeka eta jaietan.

        Bigarrena, konfesetia urtian bein edolabere, edo lenago eriotsako peligrurik badago edo komulgeuko bada.

        Irugarrena, Komulgetia Paskua erresurreziñokoetan.

        Laugarrena, barau eitia Elexa ama santiak aginduiten dabenian.

        [OHARRA: «agertu» huts hutsean ipini ordez, «ager agertu» ipini du.]

        Bostgarrena, amarrenak eta primiziak pagetia Elexa ama santiari.

        I. Setarako dire mandamentu oneik?

        E. Obeto gordetako Jangoikoen legekoak.

 

 

Miserikordisko obrak dire amalau: saspi espiritualak eta beste saspi korporalak
 

        Espiritualak dire oneik.

                Lelengoa, estakinari irekastia.

                Bigarrena, biardabenari konseju ona emoitia.

                Irugarrena, erratuiten dabena korrejitia.

                Laugarrena, injuriak parkatuitia.

                Bostgarrena, triste dagoana konsoletia.

                Seigarrena, projimuen faltak, eta argaltasunek pasensitan eroatia.

                Saspigarrena, bisiek eta ilek gaitik Jangoikoari erregutuitia.

        Korporalak dire oneik.

                Lelengoa, gaxoak bisitetia.

                Bigarrena, gose danari yaten emoitia.

                Irugarrena, egarri danari edaten emoitia.

                Laugarrena, kautibuek erreskatetia.

                Bostgarrena, billosak yansitia.

                Seigarrena, peregrinuei ostatu emoitia.

                Saspigarrena, ilei lurre emoitia.

        I. Segatik deretxe miserikordiskoak?

        E. Justizies sor estirialako.

        I. Nos obligetandaude pekatuen pian?

        E. Gison diskreto eta entendiduen eretxien nezesidade andie dagoanian.

 

 

Laugarren partia
 

        Ekusi dogu ya selan dakisun ser sinistu, eskatu eta obradukodosun. Dakusgun orain selan dakisun ser errezibidukodosun: esan egisus elexako Sakramentuak.

        Elexako Sakramentu santuak dire saspi, lelengo bostak dire nezesidadekoak iseites edo borondates, seinsuk baga esin salbauliteke gisona etxiten baditus menosprezios; beste biek dire borondateskoak.

                Lelengoa Bautismue.

                Bigarrena Konfirmaziñoa.

                Irugarrena Penitenzie.

                Laugarrena Komuniñoa.

                Bostgarrena Estremaunziñoia.

                Seigarrena Ordia.

                Saspigarrena Matrimoniñoa.

        I. Se gause dire Sakramentuak?

        E. Dire señale agiri basuk instituidu edo egin situsenak Jesukristo geure Jaunek emoiteko euren medios bere grazia eta birtuteak.

        I. Ser da grazie?

        E. Da iseite dibinubet, seinek egitendau gisona Jangoikoen seme, eta zeruko erederu.

        I. Se birtute emoitendaudie Sakramentuek graziegas batera?

        E. Prinzipalmente iru teologalak eta Dibinuek.

        I. Seinsuk dire?

        E. Fedia, Esperansia, ta Karidedia.

        I. Ser da Fedia?

        E. Ekusi estogune sinistuitia Jangoikoak alan errebelau dabelako, eta Elexa ama santiak alan irekasten dauskuleko.

        I. Ser da Esperansia?

        E. Esperetia Glorie Jangoikoen grazie dala mediante, eta geure obra onak.

        I. Ser da Karidedia?

        E. Jangoikoa ametia gause gustien ganian eta projimue geure burua leges, portadurik eurekas selan gura geunkian portadu ditesan geuges.

        I. Setarako da Sakramentu santu Bautismukoa?

        E. Kensaiteko pekatu orijinala, eta beste edoseimbere aurkituiten dana batiatuiten danagan.

        I. Ser da pekatu orijinala?

        E. Da á, sein gustiok eredadu gendun geure lelengo guresoetarik.

        I. Nezesidadeko lansian nok batiatu lei?

        E. Usu errasoekoa dauken edoseinek.

        I. Eta selan batiatukodau?

        E. Esatendabela: nik batiatuiten saitudes Aitiaren, eta Semiaren, eta Espiritu santuaren usenian. Amen. Berba oneikas batera esarten deutsela señiri ure buruti biera Kristiñeu eiteko intensiñoagas.

        I. Setarako da Sakramentu santu Konfirmaziñokoa?

        E. Konfirmetako eta fuertetuteko bautismu santuen artugendun fedian.

        I. Setarako da Sakramentu santu Penitensi koa?

        E. Batiatu askeroko pekatuek parkatuiteko.

        I. Se pekatu dire orreik?

        E. Mortalak, eta benialak bere bai jaune.

        I. Ser da pekatu mortala?

        E. Da esatia pensetia eitia edo desietia edosebere Jangoikoen legien kontra gause pisukoan.

        I. Segaitik deretxo mortala?

        E. Ileiten dabelako eiten dabenen arimia.

        I. Selan ileiten dau?

        E. Grasien bisitsia kendurik jaune.

        I. Nos erresibitandogu sakramentu Penitenzikoba?

        E. Ondo konfesetan garianian, eta artu asolusiñoia.

        I. Seinbet gause biardire konfesiño ombat eiteko?

        E. Bost, jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa esamine konsensikoa eitia: bigarrena, arsaitia damu egieskoa Jangoikoa ofendidudabelako: irugarrena, imintia propositu firmebat es geyago ofenditako bere majestadia: laugarrena, bere pekatu gustiek ondo konfesetia: bostgarrena, konfesoriak emoiten deutsen penitensie artu gogoa kunplitako eta gero kunplitia.

        I. Ser da esamine konsensikoa?

        E. Len ondo konfesau senik, eta artian egin ditusen pekatuek gogora edo memorira ekartia?

        I. Nondi eiten da esamine konsensikoa?

        E. Amar mandamentuetati, bost elexakoetati, eta amalau obra miserikordiskoetati, diskurritan dabela mandamentu bakotxian setan faltau daben obras, berbas, eta pensamintus; begireturik bere enpleo, edo estaduko obligesiñoetara, eskatu askero Jangoikoari argie esaututeko bere pekatuek.

        I. Seinbet modutekoa da damue?

        E. Bitekoa jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Kontrisiñoeskoa eta Amodioskoa, eta atrisiñoeskoa edo bildurreskoa.

        I. Ser da kontrizinoesko damue?

        E. Da sentimentu, pena, edo damu egieskobat arsaiten dabena pekatariak bere biotsian ofendidu dabelako bere Jangoikoa isenik ain ona.

        I. Ser da atrizinoesko damue?

        E. Da sentimentu, pena, edo damu egieskobat arsaiten dabena pekatariak bere biotsian ofendidu dabelako bere Jangoikoa, infernuen bildurregaitik, edo pekatuen esaintasune gaitik, edo galdu dabelako gloriye.

        I. Damu biotarik onena sein de?

        E. Kontrisiñokoa, jaune.

        I. Segaitik?

        E. Kontriziñoko damuegas konfesau baño lenago alkansetan dalako pekatuen parkasiñoia, eta Jangoikoen grasie; baie atriziñoeko damuegas bakarrik es konfesiñoagas batera espada.

        I. Eta damu biotarik sein biarda ondo konfesetako?

        E. Esan daroe atrisiñoekoa dala bastante, baie obeto eta segurugo da eroatia kontriziñoekoa; eta au logretako dilijensie eingo dau konfesetan danak.

        I. Eta nos artu edo euki biarda damue?

        E. Absolusiñoa artu baño lenago jaune.

        I. Ser da propositue?

        E. Da animu edo gogo firmebat es ostera ofenditako Jangoikoa.

        I. Ser da aosko konfesiñoa?

        E. Da esatia konfesoriari pekatu mortal gustiek engañu eta guzur baga.

        I. Eta pekatu mortalenbat etxiten dabenak konfesau baga eiten dau konfesiño ona?

        E. Etxiten badau lotsas, bildurres, edo esamine faltas es Jaune; baie etxiten badau aistute edo erru baga bai jaune.

        I. Eta akordetan baiako gero ser egin biardau?

        E. Urrengo konfesinoian konfesau, jaune.

        I. Penitensie kunplitan estabenak eiten dau konfesiño ona?

        E. Konfesoriak aginduten dautsenian badauko intensiñoa kunplikatako bai Jaune: baie konfesoriak emoiten deutsenian espadauko intensiñoerik kunplitako es jaune gero kunpliu balegi bere.

        I. Eta se pekatu eitendau kunplitan estabenak penitensie?

        E. Pekatu mortala, jaune, penitensie bada grabia, edo pisuskoa.

        I. Eta pekatu mortalian yaustendan gustien biardau batek konfesau bertati parkatu dakiunsat?

        E. Ondo litsateke, baie estago obligesinorik.

        I. Ser egingo dau bada?

        E. Euki kontrisiñoeko damu egieskobat, bere pekatuena proposituegas emendetako, eta konfesetako Elexa ama santiak agindutendabenian.

        I. Ser da pekatu beniala?

        E. Da pekatu mortalen disposisiñoebat.

        I. Segatik deretxo beniala?

        E. Laster yaustendalako berian gisona, eta laster parkatuten yakolako.

        I. Seinbet gause gaitik parkatuten yako?

        E. Bederatsi gaitik, jaune.

        I. Seinsuk diré?

        E. Lelengoa, mesa ensutia gatik.

                Bigarrena, komulgetia gaitik.

                Irugarrena, konfesiño jenerala esatiagatik.

                Laugarrena, Obispoen bendesiñoa gaitik.

                Bostgarrena, ur bedeinketue gaitik.

                Seigarrena, ogi bedeinketue gaitik.

                Saspigarrena, pater nosterra esatia gaitik.

                Sorsigarrena, sermoia ensutia gaitik.

                Bederatsigarrena, bulerra yoitia gaitik, Jangoikoari parka eskatuiten yakala.

        I. Segaitik diñosu Jangoikoari parka eskatuten yakala?

        E. Emoiteko entenditan, se logretako pekatu benialen parkasinoia gause oneitati, euki biardala euren damue.

        I. Eta bago obligesiñorik konfesetako pekatu benialak?

        E. Es jaune; baie da gause ona, eta probetxu andikoa eitia.

        I. Setarako da sakramentu santu Komuniñoekoa?

        E. Erresibidurik biardan disposisiñoagas isendinsat geure arimeen mantenimentue, eta aumentadu daigunset grasie.

        I. Seimbet gause biardire komuniñoe santue erresibitako.

        E. Iru, jaune.

        I. Seinsuk diré?

        E. Lelengoa, bareu naturelian egotia.

                Bigarrena, Jangoikoen grasian egotia.

                Irugarrena, nor erresibitan doian yakitia.

        I. Ser da barau naturala?

        E. Gaberdis bera eser artu bagarik egotia.

        I. Ser da grasian egotia?

        E. Pekatu mortal bagarik egotia.

        I. Eta selan parauko da grasian.

        E. Ondo konfesaute, jaune.

        I. Nor erresibitandosu komulgetan sarianian?

        E. Jesukristo Jangoiko eta gison egieskoa, sein dagoan berdaderamente Zeruan eta Santisimu sakramentu altarakoan.

        I. Ser da Santisimu sakramentu altarakoa?

        E. Ostie konsagradue, eta kalis konsagradue.

        I. Nos imintenda Jesukristo ostian, eta kalisian?

        E. Sazerdotiak esandagisenian Konsagraziñoko berbak.

        I. Eta berba santuaik esan baño lenago ser dago ostian eta kalisian?

        E. Ostian ogi piskebat eta kalisian ardao piskebat.

        I. Eta konsagrasiñoko berbak esan askero ser dago?

        E. Ostian Jesukristoen gorputs berdaderue, eta kalisian bere odol gustiz preziosoa.

        I. Eta ostie konsagraduen bago Jesukristoen odola bera?

        E. Bai Jaune ostie konsagraduen Jesukristoen gorputsegas batera dago bere odola, arimia eta Jangoikotasune; eta bardin kalis konsagraduen Jesu Kristoen odolagas batera dago bere gorputse, arimia eta Jangoikotasune.

        I. Konsagrasiñoko berbak esan askero bago ostian ogirik, edo kalisian ardaorik?

        E. Es jaune, espada bakarrik ogien eta ardaoen urudik edo aksidentiak seinsuk dirian useiñe, koloria, gustue eta ganekoak.

        I. Bisirik ala ilik dago Jesukristo ostie eta kalix konsagraduen?

        E. Bisirik jaune, zeruetan dagoan leges; baie estaldurik ogien eta ardaoen irudie edo aksidentiakas.

        I. Ostie konsagradue erdibitu edo apurtuiten bada, erdibituitenda Jesukristoen gorputse?

        E. Es jaune, bada ain osorik dago satibaten, sein bestian, ain osorik ostie txikien sein andien; eta ostien apurtxurik txikienian sein ostie osoan, dagoalako Jesukristoen gorputse osorik ostie gustien, eta osorik ostien edosein sati edo apurrian.

        I. Pekatu mortalian komulgetan danak erresibitan dau Jesukristo?

        E. Bai, jaune, baie probetxu baga eta bere kaltian, eiten dabelako pekatu mortal ikeragarribat eta Judasek egin pekatu berbera.

        I. Eta komuniño santurik frutu geiago ateretako ser egin biarda?

        E. Komulgeu baño lenago konsiderau nor dan geu gana datorren Jaun soberanue; egin fedeko, esperanzako eta karidadeko aktoak; erresibidu humiltasun, eta erreberensi andiegas, eta komulgeu askero grasiak emon mesede ain andie gaitik, urtenbagarik bertati kanpora Judasek leges.

        I. Setarako da Sakramentu santu Estremaunziñokoa?

        E. Iru gausetarako, jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa, lenagoko bistse gaistoko errastu eta errelikiak kensaiteko.

        Bigarrena, emoiteko arimiari inderra demoniñoen tentaziñoen kontra.

        Irugarrena, emoiteko gorputseri osasune kombenitan bayako.

        I. Eta usu errasoekora eldu askerokoak gaxo peligruskoagas aurkituten badire baukie obligesiñoerik erresibitako Sakramentu santu au?

        E. Bai, jaune, eta eiten daudie pekatu mortala espadaudie erresibitan al isenik, edo erresibitan badaudie pekatu mortalian dagosala.

        I. Bada ser egin godau pekatu mortalian dagoanak ondo erresibitako?

        E. Konfesau lenago, jaune, eta esin konfesau bada, egin kontrisiñoko aktobat.

        I. Setarako da Sakramentu santu Ordiakoa?

        E. Konsagretako eta ordenduteko Elexako dignu ministruek, selan dirian Sazerdotiak, Diakonuek eta Subdiakonuek.

        I. Setarako da Sakramentu santu Matrimoniokoa?

        E. Eskonduiteko eta eskonduei emoiteko grasie, seinegas bisiditesan alkarregas bakian eta asi dagiesan seme alabak zerureko.

        I. Eta Sakramentu santu au ondo erresibitako biar daude egon Jangoikoen grasian eskonduten dirianak?

        E. Bai, jaune, pekatu mortalen pian.

        I. Eta grasian estagosanak selan disponiduko dire eskonduteko?

        E. Ondo konfesaute, jaune.

 

Llodio