www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborarier
Arnaud Abbadie
1887-1903

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

  hurrengoa

Satorra

 

        Laborariak baditu aldekoak eta etsaiak bai lurreko bai aireko ihizietan. On baizik ez litake beraz, apur bat bederen, ezagut ditzan zoin zoin diren, batzuen begiratzeko, eta bertzeen ahal oroz galtzeko. Aipa dezagun lehenik satorra. Aldekoa ote dugu satorra ala etsaia? Etsaia, etsaia, batere izaitekotz dautazue guziek erranen berehala. Satorrak ez du gaizkirik baizik egiten; eta beti ari da bere lan tzarrari. Ez dauzkuia satorrak landak, pentzeak eta baratzeak herak iraulirik ezartzen, hatzeman landare guzien erroak jaten dituela? Laborariaren etsai gaixtoenetarik bat da satorra. Baditeke. Halere ez dezakegun eman gainera merezi duen baino gehiago estakuru; goazin gauzak ongi behatuz. Satorra lurpean bizi da, gu bezalakoa ezin ditake sar haren xiloan jakiteko xuxen zer ari den, eta satorra bera ez da bere berrien salatzale. Bainan badira gu baino asmu hobeko gizonak, satorraren ara eta egitate guziak nolakoak diren atzeman dituztenak. Huna nola.

        Jaun jakintsun aipatu bati ekarri zaizkoten bi sator bizirik. Aspaldian ihizi beltx horietarik zonbait eskuratu nahia zagon, bere begiz ikusteko, ala diren belar jale, ala xitxi jale. Ezartzen ditu beraz bi satorrak barrika buru motz baten barnean eta emaiten deiezte harat bere baretzeko belarrik hobeenetarik. Biharamunean goizean badoa jakitera zertan ote dituen bere hazkeiak. Zer ikusten du? Barrikaren zolan sator bat harat hunat dabilala lasterka, kexu eta sabela hertsirik. Bertzea nun ote da? Gure jaunak ikertzen du belarraren artean eta atzemaiten zer, zuen ustez? Bigarren satorraren hexurrak ongi murtxaturik. Sator goseak, gau hatez, jan du beraz bere laguna, eta orai berriz gosetua, zer jan bila dabila. Orduan jaunak aurdikitzen dio xori bat bizirik eta hegalak mozturik. Satorra jauzian xoriari gainera doako, hain baita gosea, eta ahoa betez, luma eta hexurrez kanpo, dena jaten du. Gero badago etzanik xoko batean. Eguerdiri buruz bertze xori bat jan zuen, eta halere arratsa gabe, berriz goseak zerabilan lasterka. Oherakoan gure jaunak eman zion satorrari apo bat. Satorra hurbiltzen zaio berrhala apoari. Apoa hantzen da hapaka, ustez beldur eginen diola satorrari, bainan ez da hau puska haundiari lotzeko herabe. Bizkitartean apokia ez bide zaio laket, ezen sudurraz hunkika ibilirik, uzten du hor apoa eta badabila, xokoz xoko, bertze zerbaiten bila.

        Biharamuneko satorra hila zen eta belarrak han zauden osorik, apoa cre bai. Nola uka satorra xitxi-jale dela eta ez belar-jale? Eta zer xitxi jalea? Egun hatez jan ditu sator bat ela bi xori: bi aldiz bederen bere pizua haragi. Izari horren arabera, gizon batek idi baten erdia behar luke jan egunean. Sabelak, den bezala, ezin betez emaiten daukun lanaren gainean, ez ginduke bertze beharrik! Eta satorrak zer haragi jaten ote du lurpean? Hori jakileko litake.

        Jakina da hori ere. Nola? Beha hunat, satorrari sabela urratu diote, ez bakar bati, bainan bai ainitzi eta xeheki ikertu zertaz zuten betea. Gauza laburzki erran dezadan, huna zer duten beti hatzeman. Satorra hazten da xixariz, lurpekoz eta lurrean dauden harretarik gutiz gehienez. Eta nola xixariak aipatu gabe utziz, lurpekoak eta har horiek baitira oro erro jaleak, eta ahal dutenean hazi jaleak, hortarik ezagun da satorrak, bere estakuru guziekin, haduela ere alderdi onik. Hain da gauza hori egia nun lurpeko eta har horietarik ausarki den leku batzuetan uzten baitituzte satorrak ar ditela beren lanari. Ezen bi gaitzetarik ttipiena hautatzen ohi dugu. Badira ere satorrak bizirik hatzeman eta, bertze lur batetarat eremaiten dituztenak, lur hunen xixari, har eta lurpekoetarik garbitzeko.

        Bizkitartean aitortu behar da satorrak ez duela lan hori urririk egiten. Onaren aldean badu gaixtoa. Baldin satorrak ez badu belarkirik jaten, egia baizik ez da, bere lurpeko lanetan, bere bideak egitean, mozten dituela hatzeman erro guziak, eta kanporat aurdikitzen duen lurraz zikintzen duela larraina. Horra zertako ainitz begietan duten laborariek, eta hemen haren alde erran ditugun gauza guzien gatik, gogo onez ahal balute, beren lurretarik kanpo eman lezaketen satorraren itxura guzia.

        Badira satorraz jabetzeko bideak, bai bizirik bai hilik. Aipatuko ditugu bertze aldian. Zuzen zela iduritu zaut erran gindezan lehenik, anitz burutarik higuingarri izana gatik, baduela ere alderdi onik. Gauza horien jakinera, eginen du bakotxak nahi duena, edo ahal duena.

 

* * *

 

        Nola atzeman satorra? Lana frango hor. Halere egin diteken gauza da, bal din ongi ezagutzen badira zoin diren satorraren arak, nola dabilan lurpean, eta noiz edo nola den ari bere lanean. Dezagun lehenik gauza hau har gogoan. Satorrak badu bere ohantzea eta baditu bere lan-bideak. Ohantze hori edo hesi, edo arbola erro, edo harrasia zonbeiten azpian da, aterbean eta bi edo hirur zehe harna lurrean. Ohantze hortarik gain beheiti baditu satorrak ur-bideak, ezen ez du bustian egoitea laket. Baditu ere satorrak ohantze hartarik alde orotarat ibil-bideak, etsai zonbait heltzen zaionean ihesari emaiteko, harat edo hunat, beharraren arabera. Bainan bide horiek oro laster bide bakar batetara doatzi. Bide hau da satorraren ihizirako bidea; bide hau satorrak baderama beti aitzina eta huntarik bai ezker bai eskuin egiten ohi ditu hertze bide hatzu laburragoak, inguruetako lurren ikertzeko. Bazter bide horiek erdikoa baino hertsiagoak dira, ezen satorrak bere gorputzaren heineko egiten ditu bere bideak. Bainan nola erdiko bide hortan baitabila ardura, bai ihizirat doanean, bai ohantzerat itzultzen denem, ibilaren bortxaz zabaltzen du bide hori.

        Ageri da orai satorra hatzeman nahi duenak ezagutu behar lukela ohantzetik lankialako bide hori, ezen egunean zortzi aldiz bederen badabila satorra harat edo hunat bide hortan. Bai zortzi aldiz bederen egunean, zeren satorrak baitu lau ala aIdi egun bakotx; lehena iguzkia agertzean, bigarrena bederatziak inguruan, hirurgarrena bi orenetarik harat eta azkena arratsalde apalean. Ala aldi bakotxaren ondotik nola itzultzen baita bere ohantzerat, lau aldiz bederen egiten ohi du erdiko bide hortan harat hunata, eta ardurago oraino, lanean ari delarik zerbaitek izitzen badu.

        Bainan nundik eta nola ezagut bide hori? Ezagun da, ongi behatuz, hirur seinale hotarik. Bide haren gaineko lurra sahetsetakoa baino apalago jautsi da. Bide haren gaineko belarra xuhurrago da eta, bero ari denean, horiago, erroak trenkatuak dituelakotz. Eta azkenekotz satorrak han hemenka kanporat aurdiki lur multzo batean, ikus ezazu norat den lur lerrorik luzeena, haren azpian da aipa dugun bidea. Jakin behar da satorra lur pean beti xuxenka dabilala lurra kanporat aurdiki duen leku batetarik bertzera artean. Haren gorputzak eta laneko tresnek hala nahi dute. Bigarren lur-aurdikigia huntan zeihar diteke ezker edo eskuin, zeren han apur hat zabalago egin baitu bere bidea. Bainan handik berriz norat ere, buruz abiatzen baita harat joanen da xuxen bertze lur-kengo ala artean.

        Gauzak hola direla zuhaurek ikusteko satorrak lurra kanporat aurdiki duen leku batetarik bertzera har ezazu begira bide xuxena eta begira hartu bide horren gainean kurutze emazu aitzurraz, hatzemanen duzu azpian satorraren bidea. Baditeke traba batek zeiharraraziko duela satorra doan bidetik, bainan guti, eta zeihartu baino lehen altxatuko du edo apalduko bere bidea, traba horren gainetik edo azpitik joaiteko bide xuxenean aitzina.

        Jakin behar da ere satorraren bide horrek, bai erdikoa, bai bazterrekoak, lur axaletik zehe bat barna doatzila, ardurenik gutixago, eta beren luzetasun guzian beti abiatu heinari. Bakotxak ikusten du satorraren ohantzerako bidea hatzeman duenak satorra berea duela. Eman dezala arte edo zepo bat bide hartan, ahalaz satorrak azkenik egin lanetarik ohantzerako alderat. Arte edo zepo hori bazter bide batean emanik baliz, hutsik egon liteke, ezen satorra ez dabila bide horietan aitzinago xilatu nahi dituenean baizik, eta hein batetara eremanez geroz, uzten ditu debalde, bertze zonbeiten hasteko. Ezen satorrak beti erdiko bide horri hurbil izan nahi du, bai zerbeitek beldur egiten dionean ihes egiteko, bai ala aldia egin duenean bere ohantzerat lasterrago heltzeko. Ez dut erran nahi gogoeta horiek guziak egiten dituela, bainan badu asmu bat Jainkoak emanik, zoinak egin arazten baitiozkitza gauzak berak balazkitza bezala edo hobeki. Sator hatzemaileen jakitate guzia, erdiko bide horren hatzemaitean da, edo itsura ari dira. Erran dugu nola ezagut diteken eta hura ezagutuz geroz nola jabe satorraz. Bertze aldian erranen dugu bertzerik.

 

* * *

 

        Goazin oraino satorraz; eta ernerik irakur; hobeenerat ari gira. Arterik edo zeporik gabe hatzeman ditake satorra, ailzur on batekin. Ez, ainitzek egiten duten bezala, satorra ari delarik, hari gain-behera emanez. Itsura artzea da hori, eta ardurenik, debalde artzea. Huna bada nola diren ari lan hortan ikasiak direnak. Eman dezagun lehenik satorrak ez duela lur meta bat baizik eginik, eta hura egin berria. Bazter ezazu satorrak kanporat aurdiki lur meta hori, ager haren azpian den gain-beheitiko xiloa; gero egizu hara eztul edo oihu bat, eta eman xilo hartara beharria. Zure eztulak edo oihuak iziturik, adituko duzu satorra badabilela ihes egin nahiz, eta errexki ohartuko zira zoin aldetan den. Orduan aitzurrarekin ken ezazu alde hartarat buruz lurra eta satorra zurea da. Baditake arte hortan satorrak gordetzeko egin duken gain-behera xilo bat. Emazu ur xorta bat xilo hartara, eta satorra etorriko zauzu eskura. Agertu duzun xilotik eztul egin eta, ez baduzu deusik aditzen, seinale da sator bidea badoala bertze lankia zonbaitetara.

        Satorrak baditu bi lur meta eginik, bata bertzetik bi edo hiru urratsetan zerbeit goiti-beheiti, eta lur hura berri aurdikia da kanporat. Zer egin orduan? Bi lur meta horien artean ager ezazu aitzurraz satorraren bidea. Badakizu bide hura lur meta batetarik bertzera doala xuxenka, zehe bat barnarik. Trenka beraz lurra azkarki, zehe bat zabal, zehe bat luze, zehe bat barna. Hola egin xiloaren bi buruetan ikusiko duzu bi lur metetarat doan sator bidea. Zoin aldetan da ote satorra? Ez dakizu. Nik ere ez. Berak erranen dauzu laster nun den. Zuk ideki xilotik barnerat joanen zaio airea eta jinen da satorra xilo haren tapatzera, lurra berekin ekarriz. Nundik ere ikusten baituzu heldu dela lur hori, alde hartan da satorra. Ken ezazu aitzurraz bidearen gaineko lurra sator metaradino; han hatzemanen duzu zure ihizia.

        Huna orai non satorrak badituen hirur lur meta eginik, eta ezagun da egin berriak direla. Azken gauza huni behar zaio beti behatu. Kanporat atera lurra zaharra bada, edo berria izana gatik, ikusten baduzu lur meta heietarik batek baduela bizkarraren erdian xilo bat, seinale da ez dela geihago han satorrik. Edo lurpez edo kanpoz joana da alagia hobe baten bila. Hirur lur meta badituenean bada eginik satorrak, trenka ezazu aitzurrarekin, lehen metaren eta bigarrenaren artean, eta herriz bigarrenaren eta hirurgarrenaren artean. Garbi erhiaz xilo heietarik batetara eta bertzera heldu diren sator bideak. Anitz denbora gabe, nun ere baita, etorriko da satorra xilo heien hestera, eta hola agertuko du here burua. Urra orduan aitzurraz, gorago erran dugun bezala haren bidearen gaineko lurra, satorraz jabetuko zira.

        Bainan gertatzen da satorrak baititu eginik lau lur meta edo gehiago, sei, zazpi, zortzi. Zer egin orduan? Huna. Trenka ezazu lurra, sator bidearen gainean, utziz ezker eta eskuin bi, edo hirur, edo lau lur meta, satorra zoin ere aldetan baita etorriko da idoki diozun xiloaren hestera. Orduan ikusiko duzu ala zuk egin urrakotik ezker den ala eskuin. Emazu eskuinean dela eta alde hartarik badituzula laur lur meta. Aski dituzu lur meta guzien elgarretarik berextea trenkada batez. Satorrak nahiko ditu xilo hek tapatu, hasiz hurbilenetik, eta hola salatuko dauzu berak nun dagon gordea, eta nun behar duzun urratu haren bidearen estalgia.

        Gertatzen da pentze edo landa berean baitira sator bat baino gehiago, lanean ari bakotxa bere Iekuan. Orduan heietarik bati beha, egoiteko orde, utzirik bertzeak ar ditela gaizki egiten, hel zitezke orotara. Hortakotz aski duzu sator bideak trenkatu dituzun lekuetan landatzea, agertu dituzun aho bakotxean, xotx mehe bat, paper puxka bat emanik gaineko buruan. Satorra jiten denean xilo hetarik bataren ela bertzearen lurrez tapatzera, igituko du xotxa eta eror araziko. Zuk urrunetik ikusiko duzu xotxa erori dela. Joan orduan jauzi batez hara eta iker nun den satorra.

        Direnean satorrak berriki egin lur meta batzuetarik hurbil bertze batzu zaharragoak, behar da lehenik ikertu meta berrien eta zaharren artean badenez biderik eta hura trenkatu, satorrak harat ihes egin ez dezan gatik. Baditake ere, gorago erran dugun bezala, sator bideen gainean urrakoak egin eta ez baita satorra heldu xiloen tapatzera. Horrek erran nahi luke satorra, zuk ez dakizun bertze bide zonbeitetarik joan dela here ohantzerat. Baldin ezagutzen baduzu ohantze hura nuntsu den, hari ahal bezain hurbil idek ezazu bidea: harako da laster ihizia.

        Heltzen bazauzu satorra ar dadin lanean lur meta baten azpitik zu han beha zaudelarik, orduan aitzurraz gain behera emaiteko orde, trenka ezazu ari den meta hartarik bertze metetarako bidea, eta hatzemanen duzu satorra hola preso eman duzun lekuan. Bainan oroit, nola satorraren bidea zehe baten ingurua barna baita lurrean, behar dela aipu dugun lan huntako aitzur luze eta zorrotz bat, eta aitzur hura ernerik behar deIa erabili, ezen, arrabotsa adituz geroz, satorra erne eta zalu dabila lurpean. Bertze aldian mintzatuko gira pozoinaz.

 

* * *

 

        Ageri da ederrago litekela satorraren hatzemaitea, ezen ez haren hil araztea pozoinaz lurpean. Atsegin gehiago ere emaiten du ihiziaren eskuratzeak, eta eskuraz geroz badakigu ez deraukula gehiago kalterik eginen. Bainan hatzemaite horrek ditu lanak. Galdatzen du denbora, begi eta sudur. Eman dezagun, begiz eta sudurrez, ez diola eskualdun laborariak nehori ere zorrik. Bainan nun du satorraren barandatzeko denbora?

        Bertze alde sinesteko liteke debru zonbeitek erran diola satorrari noiz den laboraria lanez gainditua; ezen orduan da hura ere ari azkarkienik bere lan tzarrean. Eskas dugunaz geroz denbora bertzela egiteko, ikus dezagun nola pozoinaz leher araz ditzazkegun satorrak, ez bat edo biga aldian, bainan hamar, hogoi, hitz batez, diren guziak, eta hori egun edo gau bakar batez.

        Badakigu satorra bizi dela xixari eta har janez. Hazkurri hori behar diogu bada pozoindatu eta harek hatzemanen duen Iekuan ezarri. Xixariak hatzeman errexago dira ezen ez lurpean dauden harrak. Eta satorrari batzu bertzeak bezain laket zaizkonaz geroz, ditzagun lebenik bil xixariak. Zer xixari? Ez handi, ez ttipi, artekoxe batzuetarik. Hortakotz aski dugu nonbeit iIdo baten itzultzea. Xixari horiek bil, bizirik, gopor edo eltze ttipi batetara, idorrik, erran nahi baita untzi hartan urik eman gabetarik. Aingira mota horrek ez du ura laket, nahiz hezekari den.

        Behar ote da bildu xixari anitz? Nor bederak ikus dezala hori, gauza huni behatuz. Sator hatek aski du lehertzeko xixari bakar baten jatea. Bizkitartean on da eman ditzagun biga, edo lau, sator bakotxaren lankian. Beraz zonbat ere sator baituzu begietan, hanbat ere gehiago xixari behar dituzu bildu. Bainan nola ezagut alor edo pentze batean zonbat sator ahal den? Hortakotz oroit satorrak ez direla elgarrekin bizi, umeen hazteko denboraz kanpo. lkusten dituzunean beraz elgarretarik hurbil, satorrak egin lur meta multzo batzu, badaukakezu sator bat baizik ez dela han. Eta elgarretarik hein bat urrun diren meta multzo bakotxean bada sator bat. Satorrak kanporat aurdiki lur meta horietarik multzo bat ikusten duzun leku bakotxean beharko dira beraz eman xixariak.

        Huna nula eta noiz. Aitzur on batekin hatzeman ezazu bi lur meta berriren arteko bidea; zehe bat luze eta orobat zabaleko lur axal bat kenduz ahal oroz hautsi gabetarik. Lur aska hori kendu duzun Iekuan, zehe bat barna, eskuz ager ezazu satorraren bidea eta harat erori purruxka guzietarik garbi. Gero ezar xixari bat harat hunat doan sator bidearen bi ahoetan, eta ezar lehenik atera duzun taska bere lekuan, azpiko bidea oso eta garbi uzten duzularik. Egin orobat bertze lur meta guzietan, berriak diren ber, ezen zaharrak beren nausiak debalde utziak dira.

        Xixari horiek eman ditezke satorrak kanporat lurra aurdiki duen xilotik behera, lehenik lur hura eskuaz baztertu eta barnerat erortzera utzi gabetarik. Bainan hobe da lehenik erran dugun bezala egitea. Lan horren egiteko ordurik hobeena da argi hastea, orduan baitoa ere satorra lanerat edo jaterat; orobat da harentzat. Bainan xixariak sator bideetan eman gabetarik behar dira pozoindatu. Huna nola. Oroit zira xixariak bildu eta, eltze edo bertze untzi ttipi batean eman dituzala. Oro bizi dira eta ez daude beren presondegian geldirik. Emazkitzu orai paper zabal baten gainean, ez eskuz, bainan untzia harat itzuliz. Han, harat hunat dabiltzalarik, paper haren gainean, berek beren buruak garbituko dituzte. Heltzen direnean paperaren hegira, altxa ezazu hunen bazterra, eta xixariak erdirat eroriko dira, berriz Ieku hobe baten bila abiatzeko. Xixariak hola garbitu direnean berekin zakarzkaten lur purruxketarik, emazkitzu berriz untzian.

        Bainan goazin emeki. Baldin ez baduzu untzi haren estaltzeko doia xixari baizik, bota oro batean untzirat. Gero eman pozoina gainera, xixariak estal arte, ez lodi hargatik. Pozoin hura errauts bat da. Nola ez baita on eskuz erabil dezazun, har ezazu erria baino lodixagoko xotx bat; xotx hari ganibetarekin xabal ezozu buru hat, eta hartaz eman pozoina xixarien gainera. Untzian lehenik ezarri xixari horiek baino gehiago nahi baduzu aldi berean pozoindatu, eman bertze hainbertze heien gainerat eta hok ere bertzeak bezala pozoinaz estal. Hola utziko dituzu xixariak untzian, hamar edo hamabi oren, pozoina ongi har dezaten gatik. Denbora horren buruko berekin dukete satorrari leher egin araztekoa. Aski duzu, goiz aldera, erran dugun bezala eta erran Iekuetan xixari heien ezartzea.

        Ohartuko zira pozoinak egin duela here lana, satorrak lanetik gelditzen badira. Hortakotz aski dukezu, egun baten buruan, lur meta guzien barreiatzea. Baldin meta berririk ez bada agertzen, seinale ditake zure satorrek azken asea egin dutela. Hel baladi oraino satorra berriz artzera, eman berriz pozoina. Ez du lan horrek luzaz iraunen, eta nausi geldituko zira.

 

  hurrengoa