05
23
26
Sarri arte Joseba Sarrionandia eta bere literatur lanak Hazparnen
Joseba Sarrionandia idazlea Hazparnen izanen dela baliatuz, bere obra literarioari gainbegirada eginen diote Jon Casenave eta Txomin Hegik bideratuta maiatzaren 23an (larunbata) goizeko 10:00etan hasita Hazparneko mediatekan. Arratsaldean berriz Sarrionandiaren testu eta poemen errezitaldia egingo dute Hazparneko irakurle klubeko kideek Jurgi Ekiza, Entrexatak eta Antton Larrandaburu musikarien laguntzarekin Hazparneko Ttattola gaztetxean.


