Hiruko Bastoa: Jean-Paul Sartre

 

Gabriel Aresti

 

Joane Paulo Sartre antiojoduna

Bere benturagatik ez da euskalduna

Horregatikan hura ez da fededuna

Esku zikinak ditu ta arima astuna

        Hori da fortuna

        Guk ez daukaguna

        Gogorra beruna

        Burnia biguna

Ardura haundia da ematen diguna

 

Zuzenbide debekatua, «Karta Jokoa», 1961

 

 

© Gabriel Aresti

 

 

"Jean Paul Sartre euskaraz" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus