DENBORAK ALDATU BAINO LEHENAGO
(1924)
Hagitz ziren tristatu beren banapenean.
Ez zuten beraiek gura; zirkunstantziak izan ziren.
Bizikeraren beharrek eragin zuten batek
alde egin zezan hurrun New Yorka edo Kanadara.
Beraien amodioa hain segur ez zen lehenagokoa bera;
urriturik zegoen erakargarritasuna mailaz maila,
urriturik zegoen amodioarenganako erakargarritasuna oso.
Baina elkarrrengandik banatu ez zuten beraiek gura.
Zirkunstantziak izan ziren edo beharbada artista
gertatu zen Asturua orain banatzen zituela,
beraien sendimendua itzali baino lehenago, Denborak aldatu baino lehenago;
bata bestearentzat izanen da betiko iraunen balu bezala
hogeitalau urteko mutil ziratsak.
© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos