aurkibidera joan
   


 

—gonbidatua—

maripi solbes

 

lagunen arteko elkar hizketak

 

—Aizan hi! badakln zer ikusi ninan han?

        —Zer?

        —Ba tipak, eskaparatetan, salgai egongo balira bezala.

        —Bai?

        —Bai, argi gorri batekin, batzuk gazteak, besteak ez hainbeste, eta zaharrak ere. Tías buenas eta izandakoak.

        —Ba ni behin Pigalletik ibili nindunan. Puta finak ikusten ziren, larruzko abrigoa, kotxe kilometrikoa, la hostia hi!

        —Pues yo cuando estuve en el barrio Chino, sentía que les jodía que anduviera una tía por allí, era como si otra muier fuera a observarles desde fuera del rollo.

        —Ba, bai, egia dun, sentitzen diten hi katxondeoz eta zinismoz joango bahintz bezala.

        —Ni egitan «mala hostia» jartzen nindunan, tipak horrela ikusita, bost ajola zitzaidan titiak ikusten ba zitzaien edo mehe ala lodiago zeuden, harategietan haragia bitrinetan dagoen bezala, ba berdin. Diferentzia kasu honetan erosteko beharrean alkilatzeko zirela, baina total badira bitrinarik gabe ere erosi egiten direnak.

        —Gainera konpetentzia, ikusgarriago ia nor dagoen, depreziazoa, merkatalgo legeen azalpen osoa.

        —Sentitu al zarete inoiz puntu horretan? Konturatu hire gorputza sal dezakenala, eta dirua hartu, eta prezio bat dunala, eta gorputzaren formen araberakoa?

        —Bai, la hostia den, hi!

        —Bestela ere erosgarria haiz edozein momentutan. Bazekinat ere lana egiten dudanean saldu egiten naizela, baina maite duzu zure gorputza eta zure azala, gorputza aspaldidanik saltzera bortxatzen gaituzte, baina hire gorputzaren arima saltzea, hire gorputzaren martxa, gehiegie dun! gehiegie!

        —Pues yo allí vi algunas embarazadas, otras pero muy, muy viejas y en un plan muy tirado.

        —Ba nik entzun dinat Deustun puterio fin asko dagoela, neska gazteak, «de buen ver».

        —Bai eta Bilbon Kortes-etakoak berriz, gogoratzen haiz orain hilabete batzuk, bat hil zela kartzelan?

        —Bai eta jendeak; bah, puta bat zen! bizimodu txarra.

        —Funerala eta guzti egin zioten.

        —Hombre, cómo no!

        —Goazen.

        —Bai, ni izebaren umeak zaintzera joan behar naun, gaur larunbata baita eta soziedadean sar daiteke afaltzera osabarekin. Pozik dago lehen ezin bait zuen inoiz sartu.

        —Nik etxera joan behar dut, pastillak berriz hartzen hasi naiz eta nekatuta sentitzen naun.

        —Bueno maitias yo también me piro, Agur.

Zeruko Argia
849. zenbakia
1979-10-28