aurkibidera joan
   




 

dantzara ialgi?

ai etxepare, ikusiko balu!

 

Berriz ere Andoaingo EEkoek euskara eta Udaletxerako oposizioak direla eta paperetan. Gu berriz joan zen hasteko artikuluarengatik ejekutibaren erantzuna jasotzeko zori larrian eta ideiologoa berriz beti bezala Mañuelaren atzetik.

        Barkatuko diguzue beraz oso linean ez bagabiltza eta permitituko digu EEko kamaradak eztabaida La Voz de Españako orrialdeetatik atera eta etxealdera ekartzen badugu, fresko baitago, kanpoaldean eta ea konposturarik galdu gabe gauzak bere lekuan jartzera iristen garen.

        Onartzen dugu, konprenitzen eta gure haragi pekatarietan sentitzen, zaila dela praktikan azertatzea. Teorizatzea gure ideiologoak egunsentian Mirakontxa partean guztion txokolate suministroa erre ondoren egiten duen bezala arteofizio nahasketa asekiblea dirudi, baina zezenari adarretatik ez ezik... ahal den lekutik heltzea hori beste gauza bat izaki. Hori onarturik, onartu behar lukete ordea andoaindarrek ere Udaletxeetan itzultzaileak instituzionatzea bandoen paperak bi hizkuntzetan ateratzea eta hori guztia ondo dagoela, baina sinbolojia mailan geratzea dela, ez duela efikazia gehiegirik. Bestalde bide horretara Madrileko kosterak ere iritsiak zaizkigu eta honez gero ez gara hasiko neurri horretako egitateak hazainak balira bezala txalotzen.

        Udaletxeak gauza publikoak direla erreibindikatzen badugu, horrekin batera pueblo soberanoren euskal parteak behintzat eta besteak ere baietz uste dugu, udaletxeetan euskara hizkuntza ofizial izatea erreibindikatzen dugula esan nahi dugu, eta lojikoki —hori ere erreibindikatu beharra ote dago ba— pasillo eta saloietan euskaraz iharduteko posibilitatea, eta ez bakarrik leihatilen zirrikituetatik. Hori banderatxo eta guzti bidaia ajenzietan turistei jartzen zaiena baita.

        Nola nahi ere egia da derriorrezko neurriak arriskutsuak direla eta kontuz erabiltzekoak. Baina euskararen euskaran kasuan derriortze zaleei, batez ere matizatu nahi dutenean, faxista hitza errazegi egoztea ez da bidezkoa, eta etxean dugu aitari Bretxan zekien hizkuntza bakarra erabiltzeagatik baserritar bati eraso egiten zion poliziaren aurrean haren alde atera zelako jarri zioten multa.

        Hauzi honetan zaila da norma orokorrak ezartzea baina konsiderazio orokor batzuk egiteak ez digu kalterik egingo.

        Lehendabizi Jainkoak libra gaitzala liberalismoaren forma aberranteenetan erortzeko tentalditik. Jakina den bezala liberalismoaren enpeinua jaiotzetik desberdintasunak produzitzen dituen sistima batetan legearen aurreko berdintasuna predikatzea da, eta ondorioa diferentzia natural ekonomiko eta sozialetan gero eta gehiago sakontzea. Azken finean gizarajo batzuk ostikoz erren utzi, laisterketak egitera behartu, eta justiziak oportunitateen berdintasuna eskatzen duen horrekin bentajarik ez utzi.

        Konsideratu beharko litzateke gero euskaldun asko ez ote garen beldurtiegiak, temerosoegiak euskarari buruzko erreibindikapenak egiterakoan, gure herrikide erdaldun edo deseuskaldunduen aurrean. Ez ote dugun jendea mintzeko edo gure kontra jartzeko beldur desneurria. Eta agian Marxek nota deitzen zion gogoratzen ez garen baina klase instinto bezala deskribatzen zuen gauza hori, langileria, hemengoa eta euskaldun ez dena guk uste baino sensibleago da eta askok espero baino hobeto entenditzen du euskaldunoi egin zaigun izorrazio linguistikoa eta euskarak priorizatua izateko duen premia larria.

        Ez da bistaz galdu behar gero euskararen priorizatze horrek izan ditzakeen ondorio «diskriminatzaileak», euskaldunoi eskubide ukatu bat ematea dutela ondoriotzat, geuron hizkuntzan entzunak izateko eskubidea gureak diren erakundeetan.

        Erakunde hoiek euskalduntzeak beroietako ordezkariak eta langileak euskalduntzea eskatzen du. Hori gabe gure eskubideak ispilu baten aurrean hitzegiteko askatasuna izatera muga daiteke. Euskaldun berriek gogoan dute horratik euskara ikastearekin ez dutela gusto bat betetzen edo promozio ekonomiko sozial edo kultural bat egiten, edo ez hori bakarrik, euskaldunon eskubide bat ere posible egiten dutela.

        Azkeneko konsiderazioa gaurkoz: euskara jakitea esijitu edo baloratuko litzatekeen lan postuetarako oposizioak diskriminatzaileak izango dira jeneralki, hizkuntzaren arazoaz gainera jende gehiena, euskaldun eta ez euskalduna, halakoetan esijitzen den, instruzio mailara iristen ez denez: heziketaren aldetik ematen diren oportunitate diferentzien poderioz hain zuzen ere.

        Derriortze eta nahitaezko neurriak jartzerakoan kontu handia izan behar dela esan dugu, batez ere aurrez euskalduntzeko posibilitateak ematen ez direnean. Horregatik lehendabiziko neurri praktikoa udaletxeetan euskarazko klaseak lan orduetan eta gratis jartzea izango litzateke, eta gero bai epe konkretu batetan euskara ikasteko obligazioa ezartzea, hain zuzen ere Euskadiko Ezkerrak Donostiako Gran Casino Udaletxean defenditu zuen postura. Zegokien bezala, EAJ-PNV PSOE eta kontra jestoraren garaiean.

 

 

musikeroak baraurik

 

San Antonioak, San Juanak, San Martzialak badatozela, eta gure hauzoak ere festak maite ditu. Gazteak behintzat hor ari dira udaletxeari diru ziztrin bat nola kenduko. Ez dute lan gozoa, eginbehar larriak baitaude gure hauzoetan, eta aspaldian hautsi zituzten itsulapikoak. Are zailagoa prezioak Zakilixuten zera baino altuago jartzen diren garai honetan. Mutil borrokalariak dira, egia da, eta ez dute berehala etsiko. Konfiantza diegu, eta festa jator batzuk izango ditugu seguruena. Baina musikarik gabe, aitortu berri digutenez. Bertako taldea ezin kontratatua omen da (gure beheko etxabizitzako kitarlariak arrazoi osoa ematen die), eta bestaldetik berriz lau ordu soinugatik berrogei mila eskatzen omen ditu edozein taldek. Eta larogei mila kobratzen duen euskal talderik ere ba omen dago. Jan ere egin beharko dute, musikeroek. Arrazoi dutela da okerrena, profesionalak behar ditugu, eta kondizio onenetan ihardun dezatela. Kitarratxoarena amaitu da.

        Ez, nola desanimatuko dira ba gure hauzoko mutil sutsuak. Tristura txiki bat besterik ez da, pasako zaie berandu baino lehen. Ah, Lete eta Laboa «a lo que haya» etortzen zireneko jaialdiak! Zazpi milana kobratu eta hamar milarena izenpetu, udaletxeari tranpa jatorra eginez. Eta zertarako behar genituen ere galdetu gabe. Horixe da gure hauzoko gazte langileek ez dakitena, eta esan ere egingo ez dieguna, badaezpada ere. Hain dira odolberoak!

 

ramon saizarbitoria

koldo izagirre

 


 

—gonbidatua—

ramon etxezarreta

 

euskerazaintzari bere txokoa

 

«Hi eç haiçpa aarra jotçen aiko» eçan çiebenien hauxe ertentzien bate naibe, «eç, eç egiye ala» bi eo hiru aldiz eçan çieben arte enuen xinixtu, baño geo hure poça «hori hori, kaben tal, turron! oiñ ikuçiko yabe Bixente ta euçkaltçaindiko beçte puta hoyek, çartu eçabela hatxie ipurdiko çuluen, beçtela geuk çartuko çoau, alee a tu bida cabrón andaluçia».

        Bai bai, baçeuen beerra, eçkandaluek eçkandalo, gauçak bee tokin jarri bertçituen batematek, beçtela hau baçijuen pikota. Içene egiye a ta, eç euçkera ta eç erdera çan nahaçteporroçte horrekin çe eite gendun ba guk, hori kaçtillanuek e entenditçen çeben da. Hoyen telefonoa ta kutxilloa ta tenedorea ta telebista ta, tabar, naçkie ta dana emate çieben da. Oiñ beintzet geure umiei eskolan geuk hitzeiteeun euçkera garbiye eakutsikoyou, beer bezelako euskerie; euskera biziye herriyen euskerie, ez zea oiñgo liburutako mokordo hori. Ze uste çeben ba, lo eongo giñela eo, bai hi ona zeok jendie hemen lo eoteko, çartuiek biitza ahuen eçtiatela hortçakaik eingo ta.

        Gañea hoyeei gizonak jarri itubena, Barandiaran, Lekuona ta Nemexio, Sabinon ondoren Euçkal Herriyek eman ditun haundiyenak hoyepai hoyek, ta launek e ez dittxiyabe txaarrak ez hoixe, zea Erreçilko erretore eo bikayo famau hori ta, jode hori xextra guçtiyetan han dek eta nauçi gañea, beti jefe eçautuyau, baliyoipai horrek, geo beste zea hori Artçalluçen laun eo jesuita garaiko laun behintzet, zea Pillipe Yurramendi. Oiñ hori Artçaluçen laun noiz içentçan etçekiat, kartujo içen aurretik eo ondoren, dana ala onaek horire, latiñe ta gauça çahar mordue çakitxik. Zatarin çaharrare hor diau, euçkerie ezetzik erderiere bapo mendeatçeik, çe erdera hi lengo baten «Diario Vasco»-n. Oiñ hi beçte bakarremate baçiok uçai, onik hartçeçtiyotene, çea Goikoetxea txikiye, hori biunegiye ek eta etçekiat beçte aldea eç ote eben paçaako oindik, uuum urtxarrak hartçetxiat nik oindik.

        Guçtoa natxeok pai uçten etçeben çiriye çartu çoau, hamaike burloço utzi içingoyau ixilik, meeçi altçiabenba beçteik, etçiaben eç eçpero hoyek guk hau eitie horreatik jardun diyabe kakademia eta antçeko umekeyek açaneç.

        Ni gaurtik aurrera Euskerazaintzarekin, gaur arte beçela, gauçak beer beçela içen ber baebe halaielako, eta gure herriko apaiç txikiye beçela beti pasotakin eon naiçelako, çemat porru erre ote ebe hori dana eiteko. Aintça, aintça hoyei, eçtituk eç hilko dauçkeben urtiekin biçi ienien, beçtela unuçkeo hil bertçiaibean.

        Aiçu ta barkaau çeoçe entenditze eçpaeçu, komaidioç hure herriyen holaxe hitçeiteala, hatxiek haarra hotçeko harri hittut (haçpiraçiyue heiten hoindik heçteu hikixi te).

Zeruko Argia
833. zenbakia
1979-06-10