Martin Ugarte «Saletxe»
(1916-1996)
Duela 10 urte, 1996ko uztailaren 18an hil zen Martin Ugarte Saletxe idazle legazpiarra. Baserri eta artzain giroaren eta batez ere hizkuntza-ondarearen ekarpenak literaturara ekartzen ahalegindu zena, hitz lauzko On egiņaren obariak (Kuliska Sorta, 1972) da bere lehen argitalpena, non Arriantxo sasi-medikuaren bizitza nobelatu zuen. Gutxi argitaratuagatik, bertso eta olerki lana izan zuen jardunik oparoena. Sari hainbat irabazitakoa, bere poemarik ezagunenak eta esaera zaharren bilduma argitaratu zituen Legazpiko Udalak 1986an, Jatorriaren errotik liburuan, zeina osorik eskaintzen dizuegun. Horretaz gain, bildu ditugu hainbat aldizkaritan Legazpiko Hots-en, besteak beste argitaratu zituen poemetarik ia gehienak.
|
Nere iritziz
Zu zera egiz... Zu Ondarrabi...!
Lurriñ gozozko egape guri.
Gogo asekai...
Begi betekai...
Gogamen eta amets gozokai,
guztien kabi.
Ondarrabi... ¡Zein goxo eta ase-
garri zeran nerekiko...!
* * *
Denak dituzu bai Ondarrabi, denak dituzu zeureak...
Erriko seme leialak eta, uda zalean kabiak.
Lore usaia, itxas aizea, kerizpe, ordatz luzeak,
gorputz bateren osagarritzat, dituzun puxka maiteak.
El Bidasoa, 580 zkia, 1956 |
Pitxi jostaria
Lau-bost basetxe berenkix aultzen.
Lizar biurra zaarrez igartzen.
Aurrean lizar xotilla.
Zerbait goraka bide attala,
armalla bat-bi an -or dirala,
iturri tzirtzil ixilla...
Auzoburuko iturritxoa...
Amaikatxoren egonlekua,
pitxer bat uren aitzaki...
Umekozkorrak ezkongai zoro,
gizon-andrezko elduak oro
txitxi-potxoen asmaki.
Belaunez-belaun uda etsiak,
igaroazi dik muxu-berriak
ur garden, otz, orren billa.
Pitxer biribil ezpain autsiak...
Margo pitxiko gaurko ontziak...
Gogait egiteko aiña!
Ta ain zuzen arri bizitik,
egur atalka aska arturik,
pol-polka darraiok irmo.
Egunaz... Gabaz... Eure leloan,
ura kolkoan, ura mokoan,
ez gutxiago, ez geigo...
Zertan darraiok iturritxoa,
aldatu barik an-or zankoa,
gaur-gaurkoari jarraika?...
Or izkutuan txirrioz txir-txir,
ao-itxian mar-mar ta ixil,
arri otzean gordeta?...
Ago, bai ago, eure-eurean,
lur legor onek diraun artean
iturritxo ezaguna...
Gizona baituk aldakor bakar,
arramillaren gisara zakar
aldiak berak darona!!
Zeruko Argia, 269. zkia, 1968 |
Erri-miñez
Maiatz loretsu.
Maiatz dizdikor...
Zerk jartzen ote
orren geldigor?...
Maiatz buruan artu-eman,
izardi berrizte muin-muiñean,
barrengo poza axalean-da
parpail bitxiak soiñean.
Barrengo poza, parpail bitxiak...
Erriko jaiak gaiñean!
Ene jaioterri...
pestak bukatzean,
loak artuko ahal natxik
biramon goizean.
Eta iratzartzean
alako batean...
Zer ene erria
bien bitartean?...
«...Ene jaioterri xotil,
gazi-gezeekin nahasian,
bizi-miñaren amets zoroz,
egungo kurpil bizian.
Langille-erri arabera
bizi-giro kirastua,
edonungo aizeen esanera
geroaren ikuspegi lausotua.
Gaurkotasun burrukak ito bide
erri-min zentzu iregia,
betideniko nortasun jabetza,
ta barne ispiritu gaixokia.
Utsune gorria dakuskidat,
ta esker gaiztoaren kezka,
gaur-gaurko ezikera gezurtia,
sortu giñan mintegiakiko
ezaupiderik eza.
Ugazamaren aginpeko,
onen gonetan kukildu gisa.
Begiak urrutira makurtzeak,
bular gaberik azitzeak,
irizpide antzu auek...
Indar gabeko arnasa...»
Ez begirik bildu,
ez lozorrorik.
Dena ametsa!
Nere idurimen lotia
ote orren otza?...
Bakardade giro soilla...
Bizi-giroko dela
erri-miñik eza?...
Egungo amets antzua...
Baiñan, egi utsa!!
Zeruko Argia, 374. zkia,1970 |
Gabon! Gabon da berri on!
Lur jelatua mireska
aizearen ezpain latza.
Miendi-sapalda irtenak,
lantzurdez estalgi otza.
Atez-ate errixka barna,
Jose ta Mari naigabez.
Naigabez eta ate joka,
gau-ostatuan bearrez.
Etxe-jaun zuurrak; oin-seme elduak;
gaitzetsi dituzte
bidazti arrotz aulduak.
Eta Erodes'en jauregian,
jauntxo aundizkiak jan-edanez;
gurari lizunez leporaiño,
urre zillar bitxien ederrez...
Ta, ordu berean,
aterpe zirtzillean;
Aurtxo Jainkoa
otzez dardari,
abere tartean...
***
Ogei mende geroago,
ta Euskalerri zaarrean...
Amonatxo bat sutondoan,
txingarrak zirikaz ants errean;
ezpain-pilpiraz dago:
...Gosetien Kristo maitabera.
Giltzapetuen Kristo ixilla.
Ebanjelioko Kristo bizia.
Langilleen Kristo nekepetua.
Dirutsuen Kristo gurutzetua.
Zapaltzailleen Kristo lotua.
Bakoitzon Kristo eskura-ezia...
Zergatik ote or,
aspil txikerrean ozmindurik,
geroztiko guzia...?.
Bat-batean, aur kantarien eres-lillura,
errugabe bitxiok, aingeru bailira:
...Aurtxo Jainkoa
otzez mindua,
ganbelatxoan
zapiz bildua...
Goiz-Argi, 1974ko Abendua, 222. zkia |
Illunabar
Arrats aurrean,
zillar mintzezko laiño opilduak
sartalderuntz begia.
Gandu megatxak,
illunduaz mendi-egal irregia.
Lur-azala, geldi geldi
jazkera uzten,
berezko musker-pinttarra garbia;
ta ordea jazten,
more-nabar naasiko
erio-erraiñu nagia.
Ta oian sakanak,
mutu oraingoz betidaniko
murmur entzuna.
Illun-zorroak
bere legera damaio
ixiltasuna.
Belarria otsa galduaz,
ez bai otedanezkoaz.
Geienik ere jaso dezake,
errekatxoan noistik noizerako
txaplatekoen oiartzuna.
Eguzki aita-leen,
mende-aro bakoitzen
kidekoa.
Aldian oin-bete,
aldian arrara,
utziaz utziaz
lur-xinta nabarra.
Eta odoltzen
inguru lausoa.
Biaramonean berriro lertzeko
itsas-maindirean
bilduaz dijoa.
Argiaren ondartze zorabioa,
gu izakion betarte neurturako
arrats gordiñaren
erraiñu bera da...
Utsean putzean;
sagu-zaar txaldana aizean;
Baiñan argia, illunak darama.
Ta, sabelkide diren aur muxu-gorri bik,
Jolasak utziaz, Zerupe antzura lau begi zabalik,
arnas-larri bana...
Ta, ixilla urratuko
itz bikutz onekin:
Ene... AMA...!
AMA...! Ao beteko itz;
eta betea ainbat zaar,
bigun bezin ezti gozo
ta gorozik bera bakar.
Begien irripar ori
sarriegi zaitzu negar,
argi-betek diraun arren
zutetzako illunabar.
Aldioro itokiña,
aldioro kurutzea;
jatorri bide neurtua,
semeok oker artzea.
Anaion begiganduak,
urak odol gorritzea;
burutaldi aldakorrak
illunaren errotzea.
Illundura giliberak
ozkirritzen zaitunean,
izarbelaren kiñua
Zeru-sapai urriñean.
Bular banatan mireska
aur bixkiek magalean...
Miñez gordetzen dakisu,
kezka denak barrenean.
Ene AMA... Ama Euskera...
Eder danendik gaillen zera!
Jatorriz kuutsuge ta aberats,
gurea izateaz bakarrik ere,
arro-arro gera...
Aoa bete-betean, goresten ba'dakigu;
itzen pixua duin astun
kezka zulakorra bagenu,
zorioneko gu
Esan utsagaz eskertzea,
aitatze soilla ez ote gero?
Birikak arindu daikigun beste gabe,
mintzo ote geran ere banago.
Makurkeriz ez ba'bailtza,
nola ez gera bide bateratzen
gerenkisa?
Ta, ez suskirik gabeko
argi-mutil itxuakana kukildu.
Illunpearen lekaro antzura amildu...
Kondairan barna eztigu utzi
gaixokiaren aztarrik,
geienez ere auleriz dago
burua zutitu nairik,
Ta eztaukagu zergatik eman
joskera arrotz baldarrik;
nundik-norako azal txertorik
nai ta ez jarri bearrik.
Maita-miñezko biotz taupadaz,
altxa geneza bakarrik.
Karmel, 2. zkia, 1975 |
Onaindia aitaren aipamen
Arrartean sasia, zelaian lorea...
Lur lodiko zugaitza, irmo ta emalea!
Amoroto'k ba'du lurrondorik,
eman ere, zugaitz tringorik;
tringo, glartsu, ta emankor.
Eta, lorealdi bakoitzeko,
euneko eun, bai gutxieneko,
emanaz emanaz bai dator.
Eperra kantari goiz-goizean
Atxurie'tako belatzean.
Lumez jantzi dan eperkoa,
gutxien ustean egarazka,
amaren altzotik altxa-ta,
galsoro zear ba'dijoa.
Gurasoek utzirik, Jainko deiari mun,
gaztetxo ziñalarik eman ze-niozun.
Oker griñak utzirik, apal bezin bigun,
ikasia ausnartuz, ontan gau ta egun;
ARTZANTZA bide xuurra aukeratu zenun.
Urteak zear ibilli zera erriak barna,
egutaro on, ekaiztearen zigorpera.
Noizpait galduak, onez bilduaz, elkarrengana
itzul ditezen, leengo barruti zabalera.
Jainko-erria, ta bere mintzo berdingabea,
lanabes zorrotz zenitularik xotil xotil.
Erri-muiñean arnas artuaz errotu zera;
ta gaur zaitugu belauneldiko bide-mutil.
Olerki senez, maixu argi ta bide emaille.
Eta, zer esan elerti mailla aitatzeko?
Zugaitz emankor? Izar gidari? Erie langille?
Nik ez det itzik, merezi ainbat eskertzeko!
Nere itz auek ariñak dira;
ta ametsak ere, begi-lauso baiño ez;
geienik ere, aize katillu.
Zuk burutua ordea;
zuk landurik, lur elkorrari kendu diozun obaria,
ez diguzu utzi aurren jostaillu.
Milla olerki txortaratzea...
Gure bertsolarien korapilloak askatzea...
Euskal-literatura aztarrak bana-banaka
tolestuaz diarduzun langintza ikaragarria...
Denak emen uzten diguzu
kondairaren urrezko kutxan
igiñaren ispillu.
Zenbat lo-ordu gabari oestu...
Zenbat paper-igurtzi esku-zabal labaindu ciekin...
Zenbat ekitaidi; ainbat buru-auste.
Nik ezin neurtu nezazke-,
agian, zuk ere ez,
aaztuko zitzaizun bat edo beste.
Zenbat oek, eta askozaz geiago,
zure langelatxo ixil orrek ordea,
jasoak izan ditzazke.
Nik ere nere utsean,
elkar ezagutu giiianeko
oroitamentxoa gordea daukat;
eta jasoa, ordukoxe erraiñu garbia.
Aurpegia irriparrez, begi-ukutze argia.
Beazmutturrak ttiki-ttakaz geldigor,
ta izjario xamur eztia...
Edonorri laguntzeko
zeure-zeurea dezun
doai berezia;
eta paper zaarrez leporaiño,
sagu-kabia iduri;
orduak eta orduak oostu dizkitzun
lan-gela txikia...
...Aipamen apal au,
artu idazu esker alderako,
utsa da baiña.
Sasi-basaran txertaka onek
eman nezakeana.
Eziñekoaren nai utsa,
aaltsuaren galga
berdiñeko ba'da.
eman dezalogun
Aita Xanti txotillari,
txalo zaparrada bana...!
Pricipe de Viana, 144-145-146 zkia, 1978 |
Arrosa txuria
Lau arrosak
lau begi,
begi bakoitzak
zazpi orri...
Naiz arantzak zillean,
pertxent dirudi;
beqiak bete didan
lore polit ori...
Udaburuan
kukuillu,
uda-mamian
ixpillu.
Ondarrerantza
ximeldu,
ta lauorritan
mirrindu.
Eztiz jaio-ta,
ozpindu!
Geroztik...
Orriz jantzi nai du;
orritza musker
ezkoaz;
ta onez-onean kukildu,
albo-erroak
soilduaz.
Arnas batean
gain-beera,
lore-begien
ñirñira,
paparrarte
gilibera;
ta edertasun
pilpira...
............................
...Orriz soilduaz gero,
ez dezu besterik;
arantzak txortenean,
suminki zorrotzik...
Hotsizki, 2. zkia, 1985eko iraila |
Antz-bidera
Osasuntsu omen,
San Joan goizeko
intza,
Txori-izugarri,
egunargitan
ontza...
Atzo; alaber San Joan goizean,
Ontza ikusi nuen pagadar kakoan.
Txoriek pilloka inguru-luzean,
gau-lorra galtzera lokamux zegoan.
Pago-buru jiran basa-egaztiak:
Xoxo, Birigarro, Kaxkabeltxa, Pin-pin,
txorrotxio-irriz eztenka guziak.
Txepetx utsa ere, keiñuz altxa zadin.
Arratsaren leran txori-izugarri,
oiu-karrasika jarduniko Ontza;
begi-zuri-zabal denon parregarri,
berekin zularik larru-bete lotsa...
* * *
Atzo ezik gaur bertan,
Santu-biaramon
goizean.
Ontza berriro ikusi det,
oraindik ego aztarrik
ez daroan Ontza...
Ta ez baso-zorroko pagadar
tartean;
Auzo-ardandegi aurrean etziruik,
arri-exerleku
otzean.
Auzoko txoriek muxin dagie;
ez mokoan irririk,
ez azalean begirik,
naiz-eta zelatan irri-hete,
leio-zirkil
barnean.
Begi biek gorri-txatxuturik,
ille-bizar luzeak naasturik
okotzean;
bart-arratsean "gau-pasa"
oiuz lerturiko Ontza aurrelaria,
bare-kurkuilluua bezain motel
argiak
jotzean...
...Atzo Ontza ikusi nuen...
Berriro gaur ikusi det;
Santu-biaramonean...
Hotsizki, 4. zkia, 1985eko azaro-abendua |
Bidean zear
(Bakoitzon poema mugarritua)
I)
Itxitura estura erori nintzan,
bana-baraka artzen gaitun
arresi barnera.
Iru aizetandik itxia,
ta, irten bide bakarra.
Itxaro edo irten;
bietan bat
begien aukera...
Tegitik altxa naiz,
irten-da ba'noa;
egiera jakiña arturik,
atzearen bultzak bearturik
izaki bakoitzontzat
mugarrituriko bidera.
Txorkatillak arin-arinka,
zankoak, batek bestea
arrapaka ditudala;
Leendikoen urratsez-urrats,
jo-muga bertara.
Oiñazpien giligarri
goroldio biguna,
argipean amesgiro,
arrasbeeran lillura; dena txuriz jantziriko,
zoramen mundura.
Ezker-eskubi ixpillu antzo,
epai-mokorren ikus-puntua;
aurreratzen dit erraiñu moltso,
zoramenezko bide artua.
Ospel antzua, ezti duín gozo.
Apur-apurka bultza neurtua...
Gogoaren aparretan
etorkizun zabala;
lurrin-lauso qilibera
idurimen detala.
Orpo-dantza txaltariak,
zori-bete narama.
Ta, itxu-itxuan
zankoak jasoaz,
zorabide zear,
kriskitiñak joaz...
Gain-beera biden,
auts arroaz bigun;
t'arroago dadin,
uxo-lumez legun.
Ez txirrist-tokirik,
koxkarik ez iñun;
ezti-errekan blai,
ibilgune txukun.
Dena argi-printzaz,
txatal bat ez illun.
Ta, itxu-itxuan,
zarikook jasoaz;
zorabide zear
kriskitiñak joaz...
II)
Laugunetik irten naiz-eta,
urreratu zait bide-bixkarrak;
or-emen, gogaikarrizko medargun
oztopogarri nun-nai arkoskorrak
Agortu zaio eztiaren iturria,
ibilliaz urratu
goroldio-litsen bigungarria.
Kolpetik antzutu,
epai banatako arros txuri-gorri
ta lili urdin usainkorrak...
Loreak zimeldu zaizkie,
ta ez, arantza minkorrak!
Indar betean
ospel-aizea,
era bateko
aize-naastea.
Ontan aurrera
zear-bidea,
eta bidazti
begi-luzea.
Poz eta ozpin,
arras betea.
Atzeak ez dit tokirik opa,
ez, betarik uzten
arnasa artzeko.
Aurretik doanari orpoak zapaldu,
edo-ta, urbil-bidea artu,
aurrera jotzeko.
Milla bide-kurutza
eskuan dauzkat;
milla lilluramen
egal bietan
leena galerazteko.
Bizitzaren eres-molde aldakorra.
Aragi-zentzu eztenkadak.
Jan-edanen usain sentikorra...
Bide mugarrituan barnean,
begi biek betetzeko.
Milla arri-bitxi,
bertan beera
utsean galtzeko.
Jaso ditzadan bana-biñaka
sorbaldan detan zakutora,
baliagarri datzaizkit-eta,
bidean zear, ta gerora.
Idabiurrez zaplakaturik,
ale darbia sapaera;
etekin denen gordeleku dan
irabazien mandiora.
Bide galtzerik ez det nai,
ez oztoporik aurrean;
alaere erruz ditut,
oin-bidexka medarrean.
Ezkutuko atzamarrak
albo-epai paparrean;
lur-etenen aotzarrak,
arrausika orpopean.
Joanaren zentzunean,
gorroto zait egotea;
alaz guziz atseginkor,
ikuskizunen tartea.
Ametsaren erraiñura,
itxumenez zoratzea.
Biltza biren esaneko,
gose detan betartea.
Egiaren bide bakar!
Or nabilkik larri-larri.
Zazpi bider errendu-ta,
beste zazpiz zilipurdi...
Ontan nere bidaldia,
zer somatu, zer ikusi;
alabeiñik, ba'naramak,
jo-mugarantz nundi-andi.
Oztopoz gaiñetik
zankoak aurrera,
jira ezin bait zait
berriro atzera.
Biurritzen ba'naiz
gogozko aldera,
arramillen keraz
leizetzar beltzera.
Alaere baikor
auek gora-beera
aurrerantza noa
leenen arabera,
itxaropenezko
jo-muga betera.
III)
Isats luzea indarrez nere atzetik,
atzean ainbat bide-emailie, aurretik.
Denok bide betean atseden gaberik,
ibilbearrez orpoko zaiñak mindurik.
Ibilkeraren pardelean
naiz zilipurdi egin,
naiz-eta erari,,
aurrerako egiera daramat
borroka etsiaren kerizpean,
errenkako joera gaitzean;
atzera eutsi eziñik
soiñaren pixuari.
Baiña atzetiko erasoak,
nai ta ez derrigorturik,
txorkatillak ariñaketan jartzeraiño,
edo-ta orpoak dantzari;
jo-mugaren kolkoraiñokoan
errukirik opa gabe,
bide-lagun duanari.
Eten gabeko joera ontan nekaturikan,
iñoiz lertu zait ur-punpuilluen arabera;
ez ote noan uste soillean itxuturikan,
zentzu galdurik leize beltzera buruz-beera.
Ezaguera motzaren pean erdipurdika,
joku zeatsa artu eziñik bidaztia;
alaz, ba'damat bide-zuzia ixil-mixilka,
keiñuz ari dan odeiz gaindiko eguzkia...
Zati bat kenduaz noa,
bidea geroz motzago;
osterongoa ba'doa,
gerozaz-eta otzago.
Bidearen kurpillean,
unenro gazi-gezak;
gerratza eldu aiñean,
eztia dakarkit pozak.
Urbil detan utsartea,
dizdira galduaz dago;
geroz-eta illunago,
lauso gorrixkaz betea.
Leengoen ari berean,
geroz-eta negiago;
geroz-eta etsiago,
ate-bikutzan aurrean.
Luzeeraren neurripean, joka-molde arabera,
muge juxtu bat bear nuan-da, eskuan daukat,
nai ta ezko bidaldiaren ondarrera.
Eta bide-giro etsian ber-bertara noa,
albo-epaien esipean orpora kiribilduriko
zinzur medarrera.
Juxtu-juxtuko atake, sare estuaz;
bakarka artu bearreko sarrera.
An, larrain zabala, ezker-eskubi
ate bi direla;.
eguteratik dizdirakor,
kedarraz beztua ospelera;
ta, nor-norakoren giltza
agin aldi bi dituena.
Baterako, ala, besterako..?
Lepe-zakutoak neurtu nezake
irabazien arabera...
Hots, 32. zkia, 1986ko ekaina |
Iritxi naiz. Igo naiz...
Iritxi naiz. Igo naiz,
aitonaren maillaraiño;
giza-izaerak dakarkidan
koxka goiengora.
Irugarren gizarora altxa,
ta, aldi berean jetxi;
bigarren aurtzaro
zotondora.
Pixka-oixkanako jeiskeraren erroak
Oroimenez arintzen.
Ikusmena laburtzen.
Indarrez urritzen.
Kaskarra urdintzen...
Eta, aldian bat;
urteak pillora.
Errengunak uora-beera,
ondore baikorra zait ezti-markats.
Etsipena, bidearen zabalgarri.
Ta , igaroaren autsetan,
urrats aaztuak poz-iturri
emankorra.
Ontan, ontan...
umetasun betean zear,
bizitza urratuaren erraiñu biziak,
ba'narama
zori osora.
Sormugatik alden nabil,
azken-txinta atarian;
naitz auziak etzaizkit min.
aitonqune beltzaldian.
Sarrioro azpikoz-gain,
miñak ezti, poz agian; belaun-koskor ezurtsuan,
billobatxoa artzean.
Aiton-billobak poz-bete,
ipuin zaarrak kontakizun,
bat bestearen ondoren,
ta, berriak asmakizun.
Goqoa dequn aiñean,
nik esan-da, onek entzun:
astequn buru-zurian,
jai-giroko ospakizun.
Aitona izen trinkoa,
ez da edozeiñen zori;
aitatza bera artzeke,
ba'dira bai, bat edo bi.
Maillaz-mailla igo-eta,
qainbera ezin itzuli.
Nor-nora eldu qindezken?
Jainkoak bakarrik daki...
Kezkaren arrak ez nau zulatzen, ez otz-beroen zirrarak ers egutaro os-
karbian, txori-kantuak oi zait goizeroko berri-emaille, ta illunabarrean, intzaren ezkoaz naasi millaka basa-loreen usai gilikorra niriken jolaskide. Baña illunak argia itotzean ere, nora babestua ba'det:
Ta, beste pozik ezean, ar-eman auek moztean; amets-zoroak, besteak-beste, gogoz bederen aseko naute: nere etxetxo utsean...
Baña bizitza ber ez garratza da. Arrosa panpoxena ere, arantzak ingur a-tzen dute, ta autortu nearra daukat, nere bizitza xinplea ez aetala Kantu u-tsaren oiartzun eztitan urratu. bakoitzon zorra ozpiñetann igarian danil, eta ona ta gaitza, gogo onez artu bearra izan det urteetan zear.
Izan ere, aitaturiko biae-kurutza lausokorraren aurrean, geu gera norabidea aukeratu bearrekoak, geu, zoriaren iturria iriki ta itxi dezakegun bakarrak; Etsipenaren sarera erori, edo-ta "zaarrago ta zoroago"ko joera artu.
Ona emen, sarritan egiñiko nere ausnarketa laburra: Belaunaldiak iges egin dit, nola-ala urratua; aldiro ezti, aldiro ozpin, bizi bearrez landua. Lantxo txotil au izan daiteke, zuen bizi-poz mezua; egoak moztu ondorioko landa-txorian kantua.
Lau ertzetatik aizeak bultza, aurpegi eman lautara, nagi-giroa aaitzetsirikan, eskua luza lanera. Urratu detan mundu txikia, irripar nere baitara, oroimenaren erraiñu bizi, nere bizitza xortara.
Onatx aurrean,
urtez-urteko edestitxo urri
borobildua.
Eta ez,
urre-gorri printzen argitan
loxintxaz landua.
Baizik-eta...
Nekeak.
Kezkak.
Ezbearrak.
Pozaldiak.
Bizikera enporrak
dituen adarrak;
eskutaz-eskuta bilduriko
xorta naastua.
Zorro itxiaren barnera pillatua
darama ausnargai.
Urteen luze-zabalerak irudibide.
Soiñeko urratua jazkera,
neskame urtetsuaren pardel gisara,
nekez lortua.
Gauz utsa, baiña astun.
Agerkeraz xume.
Egitura-moldez urri;
ta ez, begien beteqarri.
Alaere,
azal biren tarteko giarre trinkoa;
egiaren eqapera
tolestua.
Hots, 41 zkia, 1987ko maiatza |