Lizardi'ren hil-berrian

 

                Lizardiren heriotzak (G.B.) eragin dizkit bertsook.

                Tamala, halako gizona hil beharra (mingarria benetan).

                Agur egin behar oraingoz harengan jarrita genituen amets ederrei.

                Sortuko ahal digu gure Jaunak berriz ere beste horrelakoren bat!

 

Zuregana natortzu

begiak negarti,

hemen, zure alboan,

lurrean belaun bi

bihotza poztu nahiz

poztu al-baledi...

mundu zikoitzak, Jauna,

ezer ez bait-daki.

 

Zuk eraman diguzu

Oi Jauna... Zergatik

begi haiek... Zerorrek

erein-eder-hazi

ezkutua erne oi

zutenak, itzali?

 

Zerorrek, egitean,

izaki orori,

eman zenion hitza

zentzuten belarrik

zer dala-ta, Jaun ona,

Zerorrek gaur itxi?

 

Haren maite-muxuaz

haziak izaki,

zabaldu da negarra

zelai eta mendi...

Bildur naiz igartuko

ote dan sagasti,

ia ixildu beti-betiko

kilker olerkari

 

Zuk emana genuen,

ederti-geznari

Zuk eraman diguzu...

Gora Jauna beti...

 

Ederzale hitzan-ta

ez haut, ez, erruki:

eder-Iturri dek

gaurtik asegarri!!

 

                        Eibar, 33-3-13

 

El Día, 1933-03-16

Euzkadi, 1933-03-16

 

 

 

© Felix Markiegi

 


"Felix Markiegi" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus