GERARD DE NERVAL
(1808-1855)
Parisen sortua 1808ko maiatzaren 22an, bi mende dira Gerard de Nerval idazlea jaio zela. Idazle erromantiko esanguratsua, Hugo, Gautier eta Dumasen garaikide eta laguna, poesia, narrazioa eta antzerkia idatzi zituen. Nozitzen zituen dementzia krisiek erasana, Les Filles du feu eta Aurélia ou le rêve et la vie nabarmendu daitezke bere lanetan, 1853-54 urteetan idatziak. Hurrengoan, 1855eko urtarrilaren 26an, Parisen kalean urkatuta topatu zuten. Les Filles du feu-ko Sylvie, Valois-eko oroitzapenak euskaratu zuen Joseba Urteagak eta Igela argitaletxeak 2000. urtean plazaratu, Lehen amodioa liburuan. [Segi irakurtzen] |