ZAHARRAK ETA BETI ZAHARRAK

 

— Atso zaharra, begi ñabarra,

Habil oherat berehala!

Etxekoak unatu tun,

Beltzuriz hasi tun,

Ez hiza ohartzen, zaharra, zaharra,

Habil hortik oherat berehala.

 

Nagusi zaharrak supazter zokotik:

— Mutila, hi egon hadi ixilik!

Gu gituk, gu hemen

Jaun eta andere.

Hi ez batere, halere, halere,

Ez eta izanen ere.

 

Katalin Guarda [1]

 

        [1] Catherine Mendiague, «Katalin Guarda», 1851-ko ekainaren 2an Hazparne Jelan sortua, Jose Mendiague-n arreba gaztena zen Pierre Daguerressar batekin ezkondu zen eta Jose eta Martin anaiak bezala, hau ere Ameriketara joan zen, gure ustez, bainan gero Hazparnera itzuli zelarik, 80 urte zituela, Hazparneko ospitalean agurtu zuen, bere iloba Maruja Mendiague-Tosi, Jose-ren alabak, Europako itzulia egin zuelarik, bere senarrarekin eta semearekin, 1930 irian. 1932ko otsailaren 12an hil zen Hazparnen.

 

 

 


www.susa-literatura.eus