PEDRO M. OTAÑO-K,
JOSE MENDIAGUE-RI

 

                Airea: «Ume eder bat...»

 

Zazpi ahizparen gai dan oihala ebakirikan erditik,

Alde batera hiru soineko, utzirikan lau bestetik,

Guraiziekin bereizi arren, bakoitza bere aldetik,

Ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal beretik.

 

Oihaltzat hartu zagun euskara, guraizetzat Bidasoa,

Ibai koskor bat besterik ez da, hutsa balitz itsasoa,

Elkarren hurbil daude Zazpiak; muga deritza Pausoa.

Zergatik izan biar ez degu famili bakar osoa?

 

Arbola baten zainetatikan sortzen diren landariak

Bezala gera, Bidasoa-ren bi aldetako jendiak:

Berdinak dira gure jatorri, ohitura eta legiak,

Ama Euskarak magal berian hazitako senidiak.

 

Ama Euskara! Bere semiak gu Ameriketan zenbat

Arkitzen geran, ta urrutitik maitiago dugu hanbat.

Hemen ez dago Bidasoa-rik to beste trabik han hainbat,

Ama maitia indartu dedin, bizi bedi «Zazpiak Bat»!.

 

Pedro M. Otaño

Pehuajo, 1900, martxoaren 29an

 

 

 


www.susa-literatura.eus