KALIFORNIA-TIK JOSE MENDIAGUE-RI

 

                Airea: «Nornahik zernahi erranikan ere...»

 

Don Jose Mendiague, nahiz ez dakitan

Bizi izanen denetz Ameriketan,

Bainan nola dudatu bistako gauzetan,

Jaun hoi sortua dela Euskal Herrian,

        Bai eta herrunkan

        Ez edozoinetan,

        Ene araberetan,

Gizondu ere naski alderdi hetan.

 

Bertsu ederragorik, ez orai ez lehen,

Euskaldun kantuetan guti izanen,

Horrek emanak baino Jaun Sallaberry-ren.

Etsenplu batzu dira gu bezalakoen:

        Ongi eta xuxen

        Guziak ikasten,

        Aiseki kantatzen;

Beharriak dituzte satifos uzten.

 

Nola zaitan gustatzen malezia hori!

Deusere kendu gabe ohoreari,

Jainkoak eman dautzu dohaindura zuri;

Kasu egin diotet zure bertsueri:

        Hitz onak ihaurri

        Ezkonduz elgarri,

        Oraikoak ez sarri,

Hala dira bertsuak emaiten ongi.

 

Ene konplimenduak, Jauna badituzu,

Egiazkoendako otoi har zaitzu;

Flatatzeko adina niri zait pasatu,

Eta ez zait bertzalde sekulan gustatu.

        Barne banaiz sartu,

        Behar dut galdatu

        Zuri barkamendu

Ene afizioneak falta izan du.

 

Kadet Oxandabaratz

1899, urtarrilaren 19an

 

 

 


www.susa-literatura.eus