ONDO SOLAS

 

        Nurk daki zer bedatse egin zian, Irurin, 1908-ian? Heltü bada ebi hanitx, aurthen bezala, bena Etxahunian ez othe zen maiatza izan «urtheko sasurik ederrena»? Pierra sorthü zenian, Gabriel eta Maiano bere ait' et' amek nun erebeita etzien phentsatzen egün batez beren seme koblakarigeiak Xiberuko zelia zohartaziko ziala... Koblakan abiatürik Larrañeko Ligets aiphatiareki, Pierre Bordazaharrek biga-bost ahaide eta kobla huntü deikü. Berak ere eztaki zunbat khantüz ari den txoriak eztü axolik jakitiaz nun zer ahaide dian eman! Alhor, soho, arthegi, sükhalte, arrabotü ala ostatian, gizun eijer hunen begithartia üsienik erri ezti batez argitürik zaikü agertzen. Bena ez uste ükhen Etxahunek bere ganua kanpoz edo axalez baizik eztiala: Uskal-Herria ezinago barnatik maite dü eta fente xehiarekin hanitxez laketago da jaun killotareki beno... egiazko olerkari edo poeta güziek bezala bihotza minbera beitü eta zuzengabekeria hügü. Behar denin badaki lilistatzen, bena bardin ostikata zunbaiten igorteko ezta gibel egoiten. Hots, goguan dütianak elkhitzen deizkü, xüxenka ezpada eijerki üngüratzez, phezüxka direnek ezpeitie berhala enthelegatzen... bena nur da phezü Xiberuan? Bego hortan.

        Manex batek heben Xiberotarrez egin aiphamena izan bedi bere herritaren oiharzüna edo ana... Presiski, zuazte manexilat; han galth' ezazie Etxahun-Iruri ezagütürik denez; nur nahik erranen deizie: «Ba araiz! Nork ez du ezagutzen AGUR XIBERUA ontu duen pertsularia?».

        Pierra, egin, egiten eta eginen deizkützün ahaide eta kobla güzien gatik, ordü da Xiberotarrek ere zuri erran dezen: AGUR ETXAHUN!

 

R. I.

 

 

 

© R. I.

 

 

"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia