ENE AZKEN BERSETAT
I
Khantore horik huntü dititzüt lor lanaren inganio
Sasuen gisa batian trixte bestian oro boztario
Denbora heñ bat lüze ükhen dot horien ororen medioz
Bena nik uste beharko dit erran ]aster güzier adio
II
A! mündü huntako izatia nunbait behar enganatü
Hun-gaixtuk ahal bezala egartez gero güziak kitatü
Arragretik ez do ükheiteko heñ bat dianak gozatü
Nik ja hortan ez diket herrürrik klarki nahi düt aithortü
III
Bethiz geroztik ixtant goxorik gozatzen du koblakarik
Uhure franko mahaiñ ederrik ahal bezaiñ üsü kurri
Adixkide hanitx egiten do ere traidore ederrik
Bena nihure ez da akabi sall hortan aberastürik
IV
Irus bizi-niz aide sanuan laborantxan Xiberuan
Khantore zunbait huntüz mendian edo süthondo xokhuan
Horik exkentzen dereitziet bat begiratüz goguan
Entrada gisa khanta dezadan Josefateko sohuan
Izkibatürik Iruri-n 1977 urthian maiatzian 13-ian
Gaixo Etxahun, poeta umil eta handia
Zure khantore hanitx, herratürik, erdi ahatzerik
ibilten dira Xiberuan gainti edo hürrünago...
eta ezkapi zaizku... Ze phena! Pharka ezagüzü...
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia