URTHE BERRI HUN
I
Aize hegua itzülikaz da iraxten bortün behera
Harro gaitz harek nolaxek ez dû xehatü itxas bazterra
Abentiarek nunbait behar dû egotxi bere imur tzarra
Señalatzeko akabatzera duela urthe zaharra
II
Dolürik gabe, adios arren denek urthe zaharrari
Esperantxa güziak ezariz heltzen zaikün berriari
Ekhar dizagün bakiarekin koraje phenan denari
Xantza hun bat gure familietan ta osagarri
III
Ümure huna begira dezan bethi bezala Xiberun
Liberti gitin alagerakin bortü eder horien ondun
Tradizione zahar horik edüki ditzagün gogun
Oro akortin bizi gitian güzier urthe berri hun
Izkibatürik 1958 urthian, abentu hilabetian.
Ahaide posible bat: «Ahaire deliziuz huntan...».
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia