ÜRZUAK
I
Oda zirzill baten ondotik da larrazkena eder heltü
Artho alhorrak hollitü dira eta mendiak gorritü
Xibero gaña eta pettarra egün harruan dütügü
Eskual-Herrialat lehen ürzuat egün agertü betzaizkü
II
Bethiz geroztik urthe güziez ürzuak sasoin berrian
Phausatzen dira gure lürretan beren bidaje luzian
Zer boztariua, Ihizlariak, beren armak bizkarrian
Harien goraita juranik dira, elderra ahun, argitzian
III
Ez uste ükhen solaza dela ürzo horien ihizteka
Zunbat hasperen, zunbat espanto ta zunbat Jinko karraska
Hüts egin dianak ez dû ogenik kartuxak zütin malphuxka
Konsolatzeko pipa bat egin ta xahakua marrüxka
IV
Ihizlariak egün Ligin niz kabana haitü batetan
Eskapilako mahaiñ batian ürzo erre bat furxetan
«Zamaltzaiñ»-etik bi drago edanik orai hasten niz koblakan
Zier aholküz dezazien ürzo ausarki müsetan
Izkibatürik 1956-urthian.
«Zamaltzaiña» zen Hastoy Atharraztarraren ardu gorri baten izena.
Ahaide posible bat: «Ahaire deliziuz huntan...».
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia