ATHARRAZTARRAK
I
A zer alagrantzia Atharratzen egün
Zeren herri huntako hiru gazte lagün
Pilotan jelkhi dira Frantziako txapeldün
Bihotzaren erditik uhura ditzagün
Zeren bekhan beitira holako plaserak
Kostümatürik ginen erresiñatzera
Oldar gaitzian dira «Atharraztarrak»
II
Diala berrogei urthe segürki Atharratzen
Pilota jokü ederra haur eskasttobat zen
Nurat nahi juranik güntien zaflatzen
Eskual-herri güzian trixteki berhezten
Bena ez da zeditzen, ez Xiberotarra
Aintzindare zunbaitek phiztürik sükharra
Ordüntik sorthürik da: «Atharraztarrak»
III
Haur ttipitto hori da geroztik handitü
Bide handia gaiñtik trostakaz duazü
Zuiñ ordüz balinbada iza thebükatü
Phatarrik gastuenak igaranik dütü
Indarretan dirade gazt' eta zaharrak
Jokülari saldo bat egiazki izarrak
Osagarritan dügü «Atharraztarrak»
IV
Uhure Atharratze herri xarmantari
Zuretzat egina düt azken berset hori
Segi dezagün bethi gazteria eder hori
Aitzina izan dadin hanitx pilotari
Lagünt itzatzü haurrak gogotik plazarrat
Edüki dezen gora lehoinen bandera
Erie phartetik diot: «Biba Atharraztarrak»
Nabarra, Bouillon eta Hastoy Dominika
Atharraztarrak, Frantziako
txapeldün yoko-garbi-an
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia