LAIDA PILOTARIA

 

                I

Zilhar finaren pare da pilotaria

Korpitza sano eta zohardi begia

Txerkatzen dü leialki plazan jokatzera

Bere Eskual Herria gora laidatzia

 

                Errepika

Zelüko jinko jauna

Gützaz orhit zite

Pilotarien Biltzarraren

Zü jar zite jabe

Gazte horiek ondotik

Har dezaien pharte

Zer lizateke Eskual Herria

Pilotari gabe

 

                II

Eijer pilotaria agertzen delarik

Aingürü baten gisa xuriz beztitürik

Gogua arin eta korajez betherik

Harek ez dü ordian nihuren beldürrik

 

                III

Perkaiñen denboratik bai eta orai da

Plazetan zunbat ürhats eginik izan da

Zunbat txapeldün jelki, heben hanitx bada,

Nihuntik ez leiteke, Pilota galtzera

 

                        Lehentze khantatürik Baigorri-ko lehen «Pilotarien Biltzarra»-n.

 

 

 

© Etxahun-Iruri

 

 

"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia