ÜRZO XURI EIDER BAT
I
Orzo xuri eijer bat jin zaikü goiz huntan
Bost-Menditan behera afera handitan
Ihautian ginela señalatzekotan
Denak erauzi gütü Ibar-Esküñ hortan
II
Ene ürzo pollita zertako jin zira
Gure xokho trankilan hola harrotzera
Uste nin jun zinela lekhü beruetara
Bedatsila artino irus bizitzera
III
Urthe oroz delarik heltzen Iarrazkena
Saldo handian gira jiten zien gana
Izanik er' AFRIKA lekhü beruena
Ni hunat ützüli niz hau beitüt maitena
IV
Sasurik ederrena beita ihautia
Harek manhatzen deikü libertimentia
Zer othe balio dü gure bizitziak
Ez badütügü hartzen gure deskantziak
V
ALTZAI, ALTZABEHETI eta ZÜNHARRETA
LAKHARRI-Kin ARHANE eta XARRIKOTA
Plantatü zidelakoz aurthen maskadaka
Xiberun dükezie zerbait arrakasta
VI
Hortan ützen zütiegü ALTZAIAR gaixuak
Ohart etxekiz zien karesü goxua
Esker mila oroer eginik adiuak
Biba Ibar-Esküña gora Xiberua
Eginik 1970-ian Altzai-ko maskadentako.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia