PARIS-EKO MASKADEN UHURETAN
I
Paris-en bagira egün
Plaza huntan zumait ehün
Askazi eta ezagün (arra har)
Eskual-Herriko bander' eijerra denek uhura dezagün
Hura dükegüno lagün
Izanen gira fededün
Eta bethikoz Eskualdün
II
Bortxatin niz aithortzera
Behar da jin Paris-era
Solaz eder ikhustera
Falta izana gatik bortiak eta itxaso bazterra
Ez gitin plañit sobera
Jüntatüz algarretara
Bizi beikir' alagera
III
Paris-en Eskual-Etxia
Badügü pare gabia
Eskualduñen axolbia
Irus denarek han kausitzen dü plaser din boztariua
Ta phena dion gaixuak
Merexi kontsoliua
Biek batzarri goxua
Eginik Paris-eko maskadentako 1956-eko maiatzaren 24-ian.
Ahaidia: «Ai hori toki maitea...».
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia