DONOSTIA
I
Bortüz heñbat satisfatürik itxasoz menguatia
Xibero lo etan ützirik bürütü dit juraitia
Hendaia eta Iruñen gaintik ikhustera Donostia
Ta ber denboran besarkatzera hanko anaie maitiak
Ilüsitürik hantik horra niz haiñ beita xarmagarria
II
Larrazkeneko egün eder bat bazter güzik koloretan
Itxasua bake handian bere zilharezko arropan
Barka xuri eijer aldia bat hurrin goxoki jünpakan
Ni haier soz amets batetan gogua phentsamentükan
Posible deia badiren martirak lekhü maithagarri hortan
III
Bastiza ezinago ederrez handitzez dua herria
Aize gaixtuer bühürtzeko fierrik baditü mendiak
Baten kaskuan amiragarri Birjina Dona Maria
Haren onduan leihora eder bat mundian pare gabia
Zer balio dü edertarzünak ez bada libertatia
IV
Arrüetan mündü ozte bat nahas zahar eta gazte
Poliza gizun ulhün saldo bat Eskualdün garbien arte
Kafeterietan edari franko bena ez khantorik bate
Bazterrak irus üdüri ziren bena zü hor bardin trixte
Zure egiazko istarzüna O Donostia nuiz date?
V
Urthiak zalhe baduatza, laster jinen da berria
Zuiñek ekharriko beteikü arauz Donostiar maitiak
Bakian esperantxarekin osagarri, pazentzia
Aski berthute begiratzeko argi Eskualdün fedia
Anaie gira eta izanen berriz arte Donostia
Eginik dila hiru-laur urthe.
Etxahun, Donostian Xiberotar
dantzari saldo baten txirularia zen.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia