HAURKA PHENUSA
I
Agorriko egün bero bat Afrika beltzin bezala
«Orhico-Txoriak» erreus dirade dizka hau ezin antola
Batek die flakatürik bihotza bestek aldiz xaramela
Bortxatü gira aithortzera atzo ezteliar ginela
II
Orhiko-Txorien familian biga zaizkü espusatü
Eta beren khantari lagünak ezteliar khümitatü
Jan eta edan dügü ausarki dantzatü eta khantatü
Khorpitzak phorrokixe dütügü bena nula libertitü
III
Gaizo Jean-Pierra atzo hi hintzan khantari ororen izarra
Egün aldiz hortxek mütütürik kasik begian nigarra
Ahatze hina bagüniala atsülütoki beharra
Hobe zükian galdü ükhen bahü botzaren phartez bizarra
IV
Behazaliak ez da ez aisa bethi perfeit izatia
Xiberotarren paperetan da bai txori bürükeria
Hartakoz galdegiten deiziegü giren bezala hun harrzia
Aitzinaxago bizi ditian gure «Orhiko-Txoriak»
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia