PHASTUALA BARKOXEN
I
Zazpi probintzietako irusena
Hanitx jenten ümen da Xiberua
Dügülatko bethitik bake handiena
Eta bortüko aide sanua
Uda bethin itzalik goxuena
Negian aldiz aize hegua
Gure ganat bijitaz jiten dena
Izaten dü batzarri berua
Zü beitzire lilirik eijerrena
Agur Agur Barkoxe gaixua
II
Egiaz barreat da gure herria
Eztügü oroek algar ezagützen
Bena denak besta handi bat denian
Kharrikazale gira jüntatzen
Eta ikhus zintzakie ordian
Bazter güziak nula harrotzen
Gure dantzari eta pelotariak
Ezinago ederki jokhatzen
Mündü handi bat jiten da ordian
Arrotza laket beita Barkoxen
III
Orai bortxatü girade aithortzera
Bazela egün mündü bat Barkoxen
Zahar gazte oro bardin alagera
Denak dütügü erre mestiatzen
Orok batin egin dügü lan ederra
Izar handi bat da arraphizten
Eztezagüla ez ützi itzaltzera
Hortaz gazter gira gomendatzen
Ützül gitian üsü Barkoxera
Berriz arte deiziegü erraiten
Khantatürik lehentze:
«Etxahun Barkoxe» phastualian 1974 urthian.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia