MENDI GIBELETIK
I
Mendi gibeletik da agertü ekhia
Bortü gañari eskeniz lehen leñhuria
Adio mila gogotik gaiko beltzuria
Khantan hasiz geroztik Orhiko Txoria
II
Txori xarmagarria argi azkorrian
Nulaz khantan hasi hiz holako trenpian
Ez dük hik ükhen behar phena bihotzian
Khantezak khanta gora satisfa gitian
III
Khantatzen that goratik Xibero alderat
Zelietarik manhatürik Ander Santa-Klerak
Oro nahi güntüke bere sor lekhürat
Egünko jei ederraren hor uhuratzera
IV
Txoria trankil ago jarraikiren haigü
Gük ere nahi ditiagü plaserak gozatü
Gure aitek hor baziean heñttobat ürgüllü
Hen orhitzapenetan jarraikiren haigü
V
Düdarik gabetarik adixkidik triauzte
Saldo eder batetan zahar eta gazte
Orok algarrekilan date plaser hartze
Bihotzaren erditik Biba Atharratze
Eginik «Charlemagne» phastualarentako,
Atharratzen, 1936 urthian Etxahun bera
aizen phastual hortan: Floripa erregiña zen.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia