ATHARRATZEN BESTA

 

                I

Goizik jeiki Atharraztarrak

Besta beitügü egün

Herritarrak kanpotiarrak

Khide eta ezagün

Güziak saldo berrian

Oro algarren lagün

Egünko jei horik

Untsa goza ditzagün

Trenpütan gireno

Profeita dezagün

 

                Errepika

Izan nüzü Atharratzen

Ixtant bat inganatzen

Ez harrit ni bezala

Besterrik hanitx beitzen

Herriko bestak ziren

Mündü handi bat bazen

Zahar gazte khantan dantzan

Nulaxek libertitzen

Nihun ez da gozatzen

Nula eta Barkoxen

 

                II

Hürrünetik jinik bada

Gazteria handia

Sonülariek harientzat

Zer alagerantzia

Pilota partidatto bat

Kartieleko lilia

Horien so ez beita

Aisa debeiatzia

Nula ez Barkoxe

Herri famitia

 

                        Ahaidia: «Izan niz Atharratzen».

 

 

 

© Etxahun-Iruri

 

 

"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia