IZAN NIZ ATHARRATZEN

 

                I

Jeiki jeiki Etxekuak argia da ingoitik

Ekhia gora ari da Maidalena ondotik

Atzo tun tun egün tun tun arren harruan bethi

Bestak dira herrian ez da estonagarri

Güziak salduan gitian liberti

 

                Errepika

Izan niz Atharratzen

Bero baten thiratzen

Ez harrit ni bezala

Besterik hanitx bazen

Herriko bestak ziren

Mündü handi bat bazen

Zahar gazte zer trenpian

Nulaxek libertitzen

Nihun ez da gozatzen

Nula eta Atharratzen

 

                II

Bortietako artzaiñak

Arthaldiak utzirik

Pettarrian sarthü dira

Irrintzinez betherik

 

                III

Etzi goizan ützültzeko

Nulaxek pürgatürik

Irus ez badütie

Ardiak antzütürik

Hargatik artzaiñak

Untsa kargatürik

 

                        Eginik 1950 altian «Kabalkada» batentako Atharratzen.

 

 

 

© Etxahun-Iruri

 

 

"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia