EZ DA ESKIULA KASKOIÑA
I
Nurk erran othe zian
«Gaskoiñ da ESKIULA
Gaztek ukhatü diela
Zaharren odola?»
Ez! Eskuara bizi da
Han bethi bezala
Eta orok laidatzen
Eskualdün arbola
Botzik girade ESKIULA
Egon beitzira fidela
Eman bethi hola hola
Errepika
Gure tradizionetan
Pastoal eta dantzetan
Ikhusi zitzegün
Bethi gure lagün
Xiberuko mügetan
Bandera eskietan
Bihar nula egün
Bethikoz Eskualdün
II
Xiberuko plazetan
Seküla geroztik
Aktür hunik izan da
Jinik Eskiulatik
Nurk ez dütü aiphatzen
Legis et'Oskabi
Uthürritto anaiak
Barrake haiekin
Gaztik badira ondotik
Dabiltzanak ber bidetik
Bota aitzina gogotik
III
Kunpañiari orori
Zahar eta gazter
Eskiulak dereizie
Gogotik mila esker
Egin dereiküzie
Egün hanitx plaser
Gurekilan juntatüz
Usaintxa zaharra
MATALAZ zena bezala
Maitha bethi xiberua
Et' Eskual herri güzia
Eginik «Matalaz» Phastualarentako Eskiulan.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia