XIBEROKO ZOHARDIA GAINDAÑEN
Ez gal gure odol berua
Bizi dadin gure xiberua
I
Bihotzaren erditik Agur Gaindañeri
Baï eta ber denboran mündü güziari
Egün jüntatü gira, khantari, dantzari,
Uhure egin nahiz Eskual Herriari
II
Plaza ederra dügü, berriz estrenatzen
Egiazki goxoki heben deskantsatzen
Aurhide gira denak, eta elgar maithatzen
Gaindañek badakizü, gaizen untsa egiten
III
Sorthü berri delakoz, gure batarzüna
Xibero zohardia, horrek dü izena
Ukhen beza ausarki xantza eta fortuna
Xibero zohardia dezagün denek altxa
Eginik dila laur-bost urthe,
Xiberoko Zohardiaren besta batentako, Gaindañen.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia