LIGIKO KHANTORIA
I
Ezinago eder da üda bethin bortia
Eta partikülarzki zohardi batekilan
Goizian ezagütü dit harat bürüz juraitian
Herri xuri goxo bat Xiberuko lilia
II
Herri xarmant hori da bortüz üngüratürik
Ligi deitzen da eta orotan famatürik
Izana gatik heltzeko bidia den bühürrik
Han irus bizi dira ez hor ükhen beldürrik
III
Ligiko ühaitzian arrai%a hanitx fina
Bena eskietatzeko ezinago malina
Horen gatik Ligiarrek badie aski konbina
Truieta franko jaten die herri aizuek txardina
IV
Larrazkenin ürzuak goizik dira phausatzen
Ligiko haitxtoietan laket dira bazkatzen
Ihizlariek atzamanak ostatietan gozatzen
Idi elibat bezala nulaxek gerrikatzen
V
Ligin laket dirade zer nahi jokietan
Hor üsü igante da asteko egünetan
Hur kiroletan igexka uheitz erremulietan
Bai edo süzko orgetan zunpakan botxietan
VI
Egünko jei ederrak gütü hunat ekharri
Beganakian bazela herri huntan batzarri
Ligiar eta Ligiarser ez düt erran beharrik
Desiratzen degüla bake eta osagarri
Eginik «Berterretx» phastualarentako, Ligin, dila hamar bat urthe.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia