SANTA GRAZIKO BAXAK

 

                I

Bortü onduan hanitx gora da hedatürik Santa-Grazi

Haren hobeki ezagützeko egin dire bide berri

Alde batetik botxü latza eta baxa aide petik

Halerik ere dena beitügü esker Jaun Erratorari

 

                II

Bide hori igaran eta Jinkua zer hasperena

Ez beleiteke arra jeiki aide pialat juiten dena

Merkhatian ahatze dianak goizeko urhats xüxena

Kapable da ülhün onduan kausatzeko hanitx phena

 

                III

Igaran merkhatü gai batez herria zaikü lotsatü

Jakinik han fatür gazte bat emen zaiküla larrütü

phentsa so egilia zenez memento hartan phenatü

Txerkazalik zutianian prekozionez behartü

 

                IV

Nihurk ez lüke xühürrian indar bat kasü hortako

A! eta ülhün zen gai-aldia bai eta denbora gaxto

Bena phekü txarrak dirade harien korajian hozteko

Berheziki juranez geroz gizun baten salbatzeko

 

                V

Harien mereximentia hola gaiaren minian

Desgune hetarat juraitia haren salbatü nahian

Eskerniatürik ari ziren orano jaik berantian

Ikhuslia emen zelarik plaser hartzen axolbian

 

                VI

Ikhertürik larre handia eta barraje bazterra

Bortxatü izan zirenian ofiziuan üztera

Bihotza trixte juraiten dira sujet gaizuan etxera

Beren mezü dolorusaren etxekuer egitera

 

                VII

Aita xaharra jeiki zaie aski oihegin onduan

Iratzarrazi direlakoz malezia bat goguan

Erraiten de Hau gaitz horrekin hulaz zidie kanpuan

Barnerat sar litian eta bero suthondo xokhuan

 

                VIII

Estranje zaizü thenore huntan gure heben ikhustia

Denentako hobe zükezün hortarik esküsatzia

Zunbat nahi krüdel zaikezün jakin beharzü berria

Merkhatütik horra zelarik meskabi zaizü semai

 

                IX

Suerte hori jakin ordüko txerkhatzera juran girade

Eta bazterrak oro ikhertü deüsere hexatü gabe

Nunbait bizirik izan baliz arauz ezagün lizate

Jauzkian hil ez bada unheitzien itho date

 

                X

Berri horien oron jakitez alta aisa da harritü

Erraiten de hau gaitz horrekin nula behar zen hexatü

Lehenik zenthü denez othe behar dügü segürtatü

Khanberan jakin eta bertan ziren artian nükezü

 

                XI

Txerkhariak hots emazie hürrün uheitz bazterretik

Ez beita gure mothikua orano gaixki Heltürik

Ezagün da espusarekin intzirez ohe xokhotik

Arraiñtto-baten ezin elkhiz phentsu duzien hurretik

 

                XII

Mendi gañeko basa ollarrak khantan hasi trüfatzeko

Zioielarik jinko bat bada gaiko arrantzalentako

Zunbat nahi intziri dian idorrilat jelkhitzeko

Hola igexkan ari deno ez da segürrik ithoko

 

                XIII

Khantore horen sujeta aferaren jujazale

Nahigo da zenthürik beno lüzaz egon arrantzale

Txerkazalik hola izanez nula nahi phartizale

usü nurbait ükhenen dire solaz berri phentsazale

 

                        Khantore hunen sujeta, santaziko ixtorietarik bat.

 

 

 

© Etxahun-Iruri

 

 

"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia