PARISEN ESKUALDÜNAK
I
Pariseko Eskualdünak
Oro ditit ezagünak
Jente modest ezinago
Xüxen eta bihotz hunak
Izana gatik sos dünak
Ez zaitze berotü hünak
Oro dira fededünak
Ta herrotik Eskualdünak
Errepika
Osagarri hun eta ere mila esker
Pariseko Eskualdüner
II
Neskenegün arratsetan
Gaztiak dabiltza dantzan
A! zer solazak, zer errik
Orai sala berri hortan
Aldiz igante arratsetan
Zaharraguak herrokan
Eskual-etxean kartakan
Dritxokan eta ere khantan
III
Ama Eskual-Herriaren
Berset hori düt berhezten
Ikhus dezala Parisen
Gük ez dügüla ahazten
Zunbat nahi untsa giren
Ardüra gira ohartzen
Xokho eijer bat diala
Guretako begiratzen
Khantore hori eginik izanda Parijen jokhaturik izan zen
«Matalaz» phastualarentako, Simon Castillon
phastual errejentak galdeginik 1962 altian.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia