PARISEKO «ESKUALDÜNA»
I
Eskual-Herri maitian eraikirik txipin
Egon nintzatekian mila plaserekin
Bena arauz benintzan etxen soberakin
Hirilat juraitia deliberatü nin
Parisera heltzin
Sartzia uste nin
Osoki kaskoiñen artin
Errepika
«Eskualdüna» «Eskualdüna»
Zurekin batian Parisen bizi gira
Eskualdünak oro bibil
Gure Eskual-Herrian bezaiñ alagera
Fidelki etxeki dereiküzü esküara
«Amaren» khantore, dantza Xaharrak
«Eskualdüna» Eskualdunak
Zü zütügü heben izarra
II
Igande guzietan, Eskualdün guziak
Gure Eskualdünari arrimatzen gira
Ez laidatürik ere Orhiko txoriak
Kontsolatzen gira zeren ez dütügia
Gure khantariak
Gure dantzariak
Eskual-Herriko liliak
III
Parisen nahi dena bere bürüz ari
Üdüri dü bildotxa baxetan galdürik
Amodio dianak gure arbolari
Arrima dadila gure «Eskualdünari»
Oro algarreki
Jüntatüz geroztik
Nuren dükegü beldürrik
1948 altian, Etxahun izan zen Parijen,
Arabarko bere adixkidiarekin eta khantore hau
exkentü zin Pariseko Eskualdüner beren abentüko bestan.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia