AGUR ÜRRÜNA
Baionatik ta Donibanera, egiaz harro dira bazterrak
Arrakasta izigarria badü gure itxaso bazterrak
Donibanerik ta Handaiera bürütürik lehen petigora
Heltzen gira Urrüñera, hori da denen izarra
Errepika
Agur Urrüña maitia
Herri xarmagarria
Enetako da plaser handia
Zure ikhustia,
Pare gabeko beitira
Zure jokülariak
Pilotariak ta dantzariak,
Laphurdiko liliak
Heltü eta jarri niz goxoki Dongaitzenin Leon xaharraiki
Haren saihetsian bi pilotari, Garmendia ta Zügazti
Herriko plazan txistuareki, beren dantzetan fierrik «Airoski»
Mündü handi bat haieki, eskü zartakan azkarki
Hola «Airoski» emazü bethi, zure salleri bardin azkarki
Uhure egiten düzü Urrüñeri, Eüskal Herri güziari
Gure bandera balius hori heda ezazü mündia gainti
Xiberotarrak segürki osoki gira zureki
Eginik «Airoski» batarzünarentako Alemaniat juran zen urthe batez.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia