PARISEN ESKUALDÜNAK FEDE HUN
I
Parisen Euskualdünak fede hun bateki
Usantxazaharhoier girade etxeki
Egün jokhatzen dügü trajedia hori
Ama Eskual-Herriaz untsa orhitürik
Heben bakhotxak badaki
Bizi behar da goxoki
Jüntatüz oro algarreki
Errepika
Algarren ikhustera
Hobeki maithaitzera
Ixtant goxo baten gozatzia gatik
Eta süstengatzera gora gure bandera
Egon da txütik orai eta bethi
II
Gure «Eskual-Etxia» gure axolbia
Ikharagarri zaikü aithor düt egia
Herratürik ginateke euskaldün guziak
Ez bagünü artetan zure batzarria
Pariserat jin gaztiak
Beha zure khümitia
Txerka zure arrimia
Khantore hau eginik izanda Paris-eko maskadentako,
1963 altian Ahaidia Etxahun-i ahatze zaio.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia