GURE JAUN ELIXONDO ZENARI ORHITZAPEN BAT
I
Asteharte arratsaldian orano oro osagarri
«Gai hun eta bihar artino» erran zeneikün orori
Astizken goiza jeikizen uduri oro batzarri
Txoriak khantan ari ziren bena zü ez iratzarri
II
Heriotze traidore krüdela igaran zen arte hortan
Zützaz jelos zen zinelakoz hanitx gora uhuretan
Orai familia hortxek da zuri dolüz nigarretan
Eta haiñbeste adixkide harriturik doloretan
III
Urthatsez zük egin suhetak ez dütügü ahatzeko
Esperantxaz betherik ziren de.nentzat urthe guziko
Posible deja! Zü haiñ afable! Zü haiñ hardit! Zü haiñ sentho
Gütarik phartitü zirela agurak egin ordüko
IV
Zure bizi xüxena izan da etsenplü bat denentako
Leial zinen, bihotzez largo eta atrebitü laneko
Azken bi gerletan eginik balentia izigarriko
Kolonel gradian züntügün eta modest ezinago
V
Batarzün berri bat sor ledin bethi aitzinin züntügün
Ezpiritüz haiñ zinen brillant orok ezagüt dezagün
Zunbat adixkide zünian ikhus zinioke egün
Zurekin lagün hun bat juran da eta nolako Eskualdün
VI
Ah! ehortzeta dolorusa bena izigarrikua
Haiñbeste pheredikü eder - zuretzat azken adiuak
Haiñbeste banderan artian gure Eskual-Herrikua
Dolian dira zazpi probintziak berheziki Xiberua
VII
Haiñbeste lan egin onduan orai badüzü phausia
Zure orhitzapen goxua denekdezagün begira
Satisfet juraiten ahal zira eginik obra handia
Oraikuan zure aldi zen nuiz dateke guria?
VIII
Zü galdürik gure «Biltzarra» kolpatürik da bürütik
Krüdel zaikü bena zer egin: «aitzina» guatzan hargatik
«Aitzina» zük erran bezala zük erakutsi bidetik
Eta nihur duda ez dadin lagünt gitzatzü zelütik
Ahaide posible bat: «Ahaire deliziuz huntan...» nula eta
khantore huntan: «Haurka phenusa» (lumero 66).
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia