LIXANTZUKO JAUN APHEZARI
I
Badü hogei ta hamalaur urthe Jaun Erretora jin zinen
Erretorgia hunen zerbütxari zure destinia beitzen
Zure botz sano argitiari beha hanitx laket ginen
Posible deia gure artetik orai zirela phartitzen
II
Zure deseiña bethi izan da Parropianten artian
Bake hun baten aholkatzia bizi gintin akortian
Zure argia ere izan da xede hun bat gurekilan
Batheiüko lehen ürhatsetan eta hiltzeko orenian
III
Bena denborak ez dü pharkatzen adinarek phekü franko
Güzier ekharten beitereikü aisa dügü sinhetsiko
Düdarik gabe juraiten zira ixtant batez phausatzeko
Ez adiorik berriz artino ez zütügü ahatzeko
Ahaidia: «Beltxaren beltxa»
Khantatürik izan zen Garicoix Lichantzü-ko
Jaun Aphezaren uhuretan 1957 urthian, urrieta hilabetin.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia